2010/09/30

Gela bilerak

Datorren astean gela bilerekin hasiko gara. Bilerak beti 17:30etan izango dira zuen seme-alabaren gelan.
Datak honako hauek dira:

2 urtekoak: urriaren 26an

3 urtekoak: urriaren 26an

4 urtekoak: urriaren 5ean

5 urtekoak: urriaren 5ean

1. maila: urriaren 7an

2. maila: urriaren 19an

3. maila: urriaren 4an

4. maila: urriaren 4an

5. maila: urriaren 5ean

6. maila: urriaren 7an

2010/09/23

Bekak


2010/09/09

2010-09-08ko Zuzendaritzaren oharra

Familia agurgarria:

Ohar honen bidez ongi etorria eman nahi dizuegu, baita honako hau esan ere:

1.- Ondoko orrialdean Ordezkaritzak onartutako 2010-2011 ikasturterako egutegia bidaltzen dizuegu. Ikusten duzuenez, irailaren 29ra arte goizeko ordutegi trinkoa izango dugu, 9:30etik-13:30era, eta irailaren 30ean, osteguna, goizez eta arratsaldez hasiko gara ordutegi honekin:

Goizez 9:30etik – 13:00etara
Arratsaldez 15:00etatik – 17:00etara
Asteazkenetan goizez bakarrik

2.- Lehen Hezkuntzako testu liburuen erosketarako Foru Aldundiaren diru laguntza jasotzeko aurten ez da ikastolaren ziurtagiria behar. Bai, ordea, beharrezkoa da familia liburuaren fotokopia gainerako dokumentuekin batera aurkeztea Foru Aldundiaren Ogasun bulegoan (Samaniego kalea,14). Epea irailaren 2tik urriaren 15arte da. Argibide gehiago nahi baduzue Aldundian bertan jasoko duzue.
Liburuak erosteko Eusko Jaurlaritzak antolatutako Programa Solidarioan parte hartu zuten familiek aurreratutako 25 € kobratuko dituzte.
Haur Hezkuntzako 2. zikloko ikasleen familiek (3, 4 eta 5 urtekoenak) 50 euro kobratuko dituzte.
Garrantzitsua: Laguntza hau bateraezina da deialdi honen xede berbererako bestelako laguntza publiko edota pribatuak jasotzearekin.

3.- Eguneroko Ikastolako sarrera-irteeretan guraso asko ez pilatzeko hau eskatzen dizuegu:

a) Wellingtongo Dukearen kaletik sartzen bazarete eraikuntzaren aurrealdean umeak agurtu.
b) Atzeko atetik sartzen bazarete (Pedro Salinas kaletik) umeak pasatzeko esparrua libre utzi.
c) Frontoia umeentzako esparrua da, beraz, hor ez duzue egon behar.


4.- Animatzen zaituztegu Gasteizko Udalak 2010-2011 ikasturtean gurasoentzat eskainiko dituen euskara ikastaroetan parte hartzera.
Izena ematea GIZARTE ETXEETAN egin beharko da irailaren 19a baino lehen.


5.- Zuzendaritza taldea aldatu egin da, oraingo kideak honako hauek izanik:

Idazkaria: Txuma Ornat
Ikasketa Burua: Iñaki Hernandez
Zuzendaria: Miguel Ruiz


6.- Ikastolarekin harremanetan jartzeko bide hauek dituzue:
Telefonoak: 945171210 eta 945175697
E-maila: 010153aa@hezkuntza.net
Ikastolako bloga:
http://tokiederikastolaeus.blogspot.com


7.- Ikusi duzuenez Ikastolan bi aurrefabrikatu kokatzen ari dira. Bata Lehen Hezkuntzako hainbat talderen ingeleseko gela izango da eta bestea kiroldegia.
Eraikuntza hauek behin-behinekoak dira eta bertan egongo dira eraiki behar den pabiloi berria amaitu arte. Bertan kiroldegia eta hainbat gela izango ditugu. Barkatu eragozpenak.


ZUZENDARITZA