2011/01/30

Matrikulazioa:ohiko galderak

Hemen azpian klikatuz gero 2011-12 ikasturterako matrikulazio prozesuaren inguruan sortu ohi diren zalantzak argitzeko dokumentua ikus dezakezu.
OHIKO GALDERAK

2011/01/24

Matrikulazioa: ate irekien eguna


ATE IREKIEN EGUNA


Datorren astelehenean, urtarrilak 31, Tokieder Ikastolak ateak irekiko ditu bere instalazioak ezagutarazteko.


Interesatuta dauden gurasoekin arratsaldeko 5:15ean elkartuko gara sarrera nagusian.


ZUZENDARITZA

Matrikulazioa: Ikastolako eragin eremua

Matrikulazio eskaerak aurkezteko egutegia eta onarpen epeak

A) ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA IKASTOLAN:

URTARRILAREN 31TIK 11 ARTE

B) ON LINE ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA:

URTARRILAREN 31TIK 10 ARTE

C) ESKATZAILEEN ZERRENDA ARGITARATZEKO:

OTSAILAREN 16AN

D) ESKAERETAKO BERDINKETAK ERABAKITZEKO ZOZKETA:

MARTXOAREN 7AN, 09:30h

E) BEHIN-BEHINEKO ZERRENDAK ARGITARATZEKO:

MARTXOAREN 11N

F) BEHIN-BEHINEKO ZERRENDEEI ERREKLAMAZIOAK EGITEKO:

MARTXOAREN 17 ARTE

G) BEHIN-BETIKO ZERRENDAK ARGITARATZEKO:

MARTXOAREN 25EAN

H) ZERRENDAK ARGITARATZEKO( 2. ETA 3. AUKERAK)

APIRILAREN 1EAN

I) ZERRENDEI GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK JARTZEKO:

APIRILAREN 26 ARTE

Matrikulazioa

Dakizuenez 11 / 12 ikasturterako matrikulatzeko epea laster zabalduko da. Matrikulazioa bi modutan egin daiteke:

· Ikastolan: Urtarrilaren 31tik otsailaren 11ra izango da. Egun horietan pasa zaitezkete Zuzendaritzatik inprimakiak jasotzera. Bertan azaltzen da ekarri beharreko dokumentazioa.

· On line: Aurten ere, urtarrilaren 31tik otsailaren 10era matrikulazioa “on line” egiteko aukera izango duzue ondorengo helbidean: www.hezkuntza.net (urtarrilaren 31tik aurrera erabilgai). Kasu honetan inprimakia interneten beteko duzue eta ondoren beharrezkoa den dokumentazioa Ikastolara ekarri beharko duzue.

ORDUTEGIA: Goizez: 9:30tik 11:00etara

Arratsaldez: 15:00etatik 17:00etara

2 urteko geletan dauden umeak, beste tramiterik egin gabe, automatikoki gelditzen dira matrikulatuta ikastetxe honetan jarraitzen badute 3 urteko gelan. Beste ikastetxe batera joateko bai egin behar dutela matrikulatzeko eskaera aukeratutako Ikastetxean bertan.

Zuzendaritza

Oharra: Urtarrilaren 31n, 17:15ean “ate irekien saioa “ egingo dugu

2011/01/18

Obrak hasi dira

Gabonetan hasi behar zuten, baina izapide burokratiko batzuk eragotzi dute.
Kendutako kolunpioak patioan kokatuko dira, kiroldegiaren ondoan.
Orain, pazientzia.



2011/01/17

Matrikulazio epea

2011-12 ikasturterako matrikulazio epea urtarrilaren 31tik otsailaren 11ra izango. Laster informazio zehatzagoa emango da.