2011/04/18

Antzerkia ingelesez

Maiatzaren 2an Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko umeek eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoek "Hansel eta Gretel" antzerkia ingelesez ikusiko dute. Hemen dituzue antzezlanarekin lotuta doazen hiru abestiak; anima zaitezte etxean ere abesten.
1.ABESTIA:

2.ABESTIA:

3.ABESTIA:

2011/04/15

Elkartasun kanpaina tapoiak bilduz

Familia agurgarriak:

AITZINA taldetik guregana jo dute antolatu duten kanpaina solidarioan parte hartzeko gonbidapena luzatzeko. Agian hedabideetan zerbait entzun duzue, baina nagusiki honetan datza:

  • Plastikozko tapoiak* jasotzea dirua ateratzeko Gasteizko 8 urteko mutiko batek duen “ezohiko gaixotasuna”-ren tratamenduan laguntzeko eta gaixotasun horren inguruko ikerketarako fondoak lortzeko.
  • Tapoiak (esne kutxetakoak, freskagarrietakoak, ur botiletakoak…) Ikastolara ekar ditzakezue eta Lehen Hezkuntzako sarrera nagusian edo Haur Hezkuntzako sarreretan kokatu diren kutxetan utzi.

  • Aholkatzen dizuegu umeak izan daitezela kanpainaren protagonistak, elkartasun baloreak bultzatzeko eta, kanpaina luzea izango denez, antolaketa eta konstantzia gaitasunak indartzeko.

Informazioa zabal dezakezue www.aitzina.org webgunean. Beraz dagoneko tapoiak biltzeari ekiten animatzen zaituztegu.

Adeitasunez

Zuzendaritza

Tokieder Korrikan

Puntual heldu zen Korrika eta hor geunden sutsu itxaroten ikasle, guraso eta irakasle talde martxosoa. Lekukoa Uraitzek eta Maiderrek eraman zuten.





2011/04/12

Korrika Txikiaren argazkiak

Mila esker guztiei Korrika Txikia ongi ateratzeko eginagatik.

Korrika Txikia. Tokieder Ikastola on PhotoPeach

2011/04/11

Korrika Handia eta Korrika Txikia

Familia agurgarria:

Ohar honen bidez gogorarazi nahi dizuegu apirilaren 14an, osteguna, helduko dela Korrika Handia Gasteizera.

Korrika handian parte hartu nahi dugun Ikastolako guztiok guk erositako kilometroan hurrengo datu hauek kontuan hartu behar ditugu:

Elkartzeko lekua eta ibilbidea: Wellingtongo Dukearen kalean dagoen Eusko Jaurlaritzako sarrerako aparkaleku aurrean hartuko dugu lekukoa eta Merkataritza Gunera abiatuko gara..

Ordua: Arratsaldeko 18:40an

Beste alde batetik, aukera hau aprobetxatu nahi dugu esateko guztion artean 600 € jaso ditugula erositako kilometroa ordaintzeko.

Zuek emandako laguntza eskertuz, Korrika Handian parte hartzera animatzen zaituztegu.


OHARRA: Bide batez gogoratu nahi dizuegu bihar, apirilak 12, asteartean, parte hartuko dugula Korrika Txikian arratsaldeko 15:10ean.

Dakizuenez HHkoak eta LHko 1. eta 2. mailako umeak bere gurasoekin joan behar dute, beraz 15:00etan jantokiko ume horiek zuen geletan jaso behar dituzue.

Bihar ume bakoitzari Ikastolako logoarekin lepoan jartzeko zapi berde bat banatuko zaio.

Zuen seme-alabek Korrika Txikian eramango duten Ikastolako zapia itzuli egin behar dute ostiralerako garbitu eta lixatu ondoren. Norbaitek galduko balu 2 euro ekarri beharko lituzke.

Zuzendaritza

Zurekin barre egin, ez zure bizkar. Argazkiak

Azken aste hauetan "Zurekin barre egin, ez zure bizkar" kanpaina landu dugu Haur eta Lehen Hezkuntzan. Gelan landu ondoren ikasleek sortutako esaldi esanguratsuekin puzle erraldoia osatu dute Areto Nagusian. Familietan ere landu da eta etxetik jasotako ekarpenekin Aretoan eta Haur Hezkuntzako pasabidean txartelak kokatu ditugu gogoetan adierazitako ideiak ez ahazteko. Hona hemen argazki batzuk.

Zurekin barre egin, ez zure bizkar on PhotoPeach

2011/04/08

Aurrera Korrika

Korrika hasi da Trebiñun, Euskal Herria zeharkatu ondoren apirilaren 17an Donostian amaituko da. Baina NON DAGO ORAIN?


Mapan klikatuz momentu honetan nondik dabilen jakingo duzu.

Gogoratu apirilaren 14an gure ikastola ondotik pasatuko dela gure kilometroa eginez.

2011/04/05

Postura egokiak bultzatzeko tailerra

Egun hauetan Lehen Hezkuntzako 3. mailatik aurrerako ikasleek gorputz postura egokiak eta desegokiak aztertzeko tailerrak izango dituzte. Bertan nola eseri behar den gelan, etxean, nola eraman motxila, nola egin lo, nola makurtu... aztertuko dute.


Hitzaldi hauek Fisioterapeuteen Elkartearen eskutik antolatu dira.