2011/05/31

Tapoien bilketa kanpaina aurrera doa

Dakizuenez Ikastolan tapoiak biltzen ari gara Gasteizko Jon izeneko mutiko bati laguntzeko. Gaixotasun berezia dauka eta tratamendu aproposa izateko diru asko behar da. Ikastolan egunez egun tapoi multzoa handitzen doa. Gaur Aitzina elkarteko ordezkaria etorri da eta furgoneta nahiko beteta eraman du. Asko bildu ditugu baina askoz gehiago behar dira oraindik. Jarrai dezagun kanpainarekin!

Ekaineko ordutegia

Familia agurgarriak:

Ikastolako egutegian agertzen den bezala, hau izango da ekaineko ordutegia:

- Ekainaren 1etik (asteazkena) 23ra (biak barne), klaseak goizez bakarrik izango dira, 09:30etik 13:30era.


Adeitasunez.

ZUZENDARITZA

OHARRA: Gogorarazten dizuegu bihar, asteartea, bukatzen direla Ikastolako ekintza osagarriak.


ZUZENDARITZA TALDEA

Jantokiko ordutegia ekainean

Familia agurgarriak:

Ekainaren 1etik aurrera jantokiko zerbitzua erabiliko ez duten ikasleek, maiatzaren 31an, asteartea, nezeserra edo amantala etxera. eraman beharko dituzte
Ikasturte bukaerako kontuak itxi ahal izateko, ezohiko bazkideek ekainaren 12a baino lehen eman behar dute izena nahiz eta jantoki zerbitzua ekainaren 23 arte erabili ahal.
Ekainean jantokiko ordutegia 13:30tik 15:00etara izango da eta umeak 14:45 - 15:00 bitartean jaso beharko dituzue.

Mesedez, umeak jasotzerakoan puntualak izan

Adeitasunez

Jantokiko arduraduna

2011/05/24

Saharako kanpaina amaitu da

Mila esker Sahararen aldeko kanpainan lagundu duzuen guztiei.



2011/05/16

Erromatarrak

1. mailakoak erromatarren garaia lantzen ari dira. Gaur erromatar baten bisita izan omen dute. Hona hemen dokumentua.

Erromatarrak 1. mailan on PhotoPeach

2011/05/15

Sahararen aldeko euskal karabana

Aurreko urteetan bezala Ikastolak parte hartuko du kanpaina honetan. Laguntza eman nahi baduzue, ikastolako ikasleen artean honakoak biltzea proposatzen dugu eta Ikastolan kokatuko diren kutxetan jarri: hegaluzea oliotan (latak), arroza, dilistak, azukrea eta konpresak. Ikastolan maiatzaren 20an bukatuko dugu janari bilketa.

Laguntza ekonomikoak ondoko kontuan sar dezakezue zuzenean:

3035/0028/17/0281152900

Besterik gabe, eta zuen laguntzagatik aldez aurretik eskerrak emanez, agur bero bat.

Tokieder Ikastolako Zuzendaritza


2011/05/12

Txikientzako jolasak

Duela urte batzuk udaberrian kanpaina berezia antolatzen da Ikastolan: 5. eta 6 . mailetako ikasleek jolasak antolatzen dituzte 1. eta 2. mailetakoentzat.
Asteazkenetako jolasaldietan nagusien gela batek, 4 edo 5naka banatuta, txikien maila oso bat hartzen du eta, talde txikitan banatuta, prestatutako jolasetan aritzen dira patioan edo kiroldegian. Honekin haien arteko harremanak eta euskararen erabilera bultzatu nahi ditugu.
Orokorrean denak oso pozik amaitzen dute, handiak zein txikiak, sortzen diren konfliktoak edo arazoak konpontzeko gai direla erakutsiz.
Hemen dituzue 5. eta 1. mailakoen hainbat argazki.

LHko txikientzako jolasak on PhotoPeach

2011/05/10

Gasteizko Euskararen Agenda txikia

GEU elkarteak Gasteizen euskaraz antolatzen diren ekintzen agenda argitaratzen du. Uste baino gauza gehiago dago euskaraz umeentzako. Hemen duzue umeentzako ekintzak ezagutzeko lotura.


2011/05/04

Jantokiko langileen greba deialdia

Sindikatuek aste honetarko egin duten greba deialdia dela eta jakinarazi nahi dizuegu datorren ostiralean, maiatzak 6, Tokieder Ikastolako begirale batzuek bat egingo dutela deialdiarekin.

Egun horretan ezinezkoa denez jantoki zerbitzua normaltasunez aurrera eramatea, hurrengo eran antolatuko dugu:

• MAIATZAREN 6AN LEHEN HEZKUNTZAKO 6. MAILAKO IKASLEEK EZ DUTE JANTOKI ZERBITZURIK IZANGO, GARRAIATUAK DIRENAK IZAN EZIK (hauek bai). GAINONTZEKO MAILETAKO OHIKO BAZKALTIARREK NORMALTASUNEZ ERABILIKO DUTE ZERBITZUA.

• EGUN HORRETAN EZ DIRA EZ OHIKO BAZKALTIARRIK ONARTUKO.

TOKIEDER IKASTOLAKO ZUZENDARITZA TALDEA