2011/10/26

Guraso Eskola

Dagoeneko martxan dago aurtengo Tokiederreko Guraso Eskola. Dakizuenez bertan gure seme-alaben hezkuntzaren inguruko gaiak jorratzen dira. Gaiak parte-hartzaileok aukeratzen ditugu. Ikasturte honetarako aukeratu ditugunak ondorengoak dira.

SAIOEN GAIAK:

- Nola lagundu gure seme-alabei euskararekin
- Pentsatzen irakatsi. Motibatzearen erronka
- Agresibitatea. Bulling-a
- Gurasoen emozio kontrola
- Umeen estresa eta erlaxazioaren kontrola
- Nola hitz egin umeekin sexualitateari buruz (3-12 urte)
- Telebista eta teknologia berrien kudeaketa
- Gehiegizko babesa
- Ohitura onen ezarpena
- Jelosak eta inbidiak
- Arazoak bazkal orduan
- Ikaste gaitasunen garapena
- Aisialdiaren kudeaketa

Hurrengo saioa: azaroak 15

Aurrerrago urte osoko egutegia argitaratuko dugu.
Guraso Eskola

2011/10/20

SOS Afrika. Jasotakoa



Arropa eta oinetako asko jaso ditugu SOS Afrika elkarteari bidaltzeko.


Mila esker guztiei.




2011/10/11

SOS AFRIKA KANPAINA




Guraso agurgarriak:

Iaz bezala zuengana jotzen dugu S.O.S. AFRIKAk antolaturiko kanpainaren berri emateko.
Elkartasun jarduera honen helburua Afrikako jendeari arropa helaraztea da.

Ikastolak bat egin du kanpaina honekin eta horretarako dagoeneko erabiltzen ez dituzuen arropa eta zapatak ekar ditzakezue. Jasotakoa S.O.S. Afrikako arduradunek sailkatuko dute. Egoera onean dagoena Afrikara bidaliko dute berrerabiltzeko eta oso zahartuta dagoena birziklatuko da. Azken honekin lortutako dirua erakunde honek dituen hainbat proiektutan erabiliko da.

Hau burutzeko hurrengo prozedura jorratuko da:
• Oharrarekin batera poltsa bat eramango dute. Nahi izanez gero bete eta Ikastolara bueltatu. Poltsa gehiago behar baduzue zabor poltsa arruntak erabili.

Poltsak jasotzeko epea: Urriaren 13tik 19ra.

Poltsak non utzi:
• HHko sarreretan markatuta egongo diren tokietan
• LHko Areto Nagusian.

Besterik gabe eta zuen laguntza aldez aurretik eskertuz, agur bero bat.

Zuzendaritza

2011/10/10

Haur batek hozka egiten duenean

Guraso agurgarriak:

Tokieder Ikastolak pentsatu du kurtsoan zehar, beharbada eta egoerak eskatzen badu, hezkuntzarekin loturiko hainbat artikulu zuei banatzea edo ikastolako blog-ean argitaratzea. Dokumentuaren jatorrizko hizkuntza errespetatuko dugunez, batzuetan erderaz eta beste batzuetan euskeraz izango dira. Adieraziko dizuegu ere nondik lortu ditugun (aldizkaria, helbide elektroniko, liburua, idazlea…).

Oraindik egokitze garaian gaudenez, iruditu zaigu aproposa izan daitekeela zuei artikulu hau banatzea. Zuentzat baliogarria izan dadila espero dugu.

Agur bero bat

Azpian klikatu:

HAUR BATEK HOZKA EGITEN DUENEAN

Kontsumo tailerrak Lehen Hezkuntzan

Pasa den astean Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek kontsumo gaiaren inguruko tailerretan hartu zuten parte. Gai asko jorratu ziren eta haur bakoitzak bi tailer desberdinetan egon zen, horretarako etorri ziren begiraleekin.Gurasoentzako saioa egon zen ere, bideojokuen inguruan. Ekitaldia Eusko Jaurlaritzak antolatu zuen.
Hona hemen argazkiren bat.

Kontsumo tailerrak on PhotoPeach

2011/10/06

Haur Hezkuntzako euskara kanpaina

Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko haurrek eta irakasleek ikasturte hasierako euskara kanpainari ekin diote egun hauetan. Beste jarduera batzuen artean irakasleek antzerkitxo bat prestatu zuten umeei eskeintzeko. Hona hemen argazki batzuk. Broadway gero eta gertuago dago.

Tokiederreko irakasleak antzezle on PhotoPeach