2011/12/19

GABONETARAKO OHARRA

Ohar honen bidez festa hauetarako eta hastear dagoen urte berrirako gure desiorik hoberenak adierazi nahi dizkizuegu. Bide batez gogorarazten dizuegu ostiralean, abenduak 23, eguerdiko 13:00etan, oporrak hasiko direla. Beraz, ostiralean ez da jantoki zerbitzurik izango.

Klaseak urtarrilaren 9an hasiko dira.

Olentzeroren etorrera 23an ospatuko dugu. Dakizuen bezala Ikastola honetan ohitura dugu egun honetan baserritarrez jantzita etortzea. Beraz, gogoan izan eta ekarri umeak baserritarrez jantzita.

Oharra: Olentzeroren jaialdian zozketan ateratzen diren zenbaki sarituak ikusgai egongo dira Ikastolako ateetan eta blogan urtarrilaren 16arte.

Besterik gabe, gure agurrik beroena jaso ezazue.

Zuzendaritza

2011/12/13

Ikastolako abesbatzaren Gabon kontzertua

Gaur Ikastolako abesbatzak gabonetako kontzertua eskaini die ikastolako beste haurrei, Haur Hezkuntzatik 4. mailara. Hona hemen argazki batzuk. Entzuten diren ahotsak ez dira gureak.

Tokieder Abesbatzaren gabon kontzertua on PhotoPeach

Gurasoen Eskolako datak

Guraso Eskolako bileren datak honako hauek izango dira:
Azaroa: 29.
Abendua: 20.
Urtarrila: 17 eta 31.
Otsaila: 14 eta 28.
Martxoa: 13 eta 27.
Apirila: 24.
Maiatza: 15 eta 29.


Lekua:Ikastolako Bilera Gela
Ordua: 15:00

2011/12/07

Etxegiroan: Ipuinak euskaraz

Etxegiroan webgunean oso lan polita egiten ari dira: mota askotako testuak, ipuinak, olerkiak... grabatu eta bertan eskegi egiten dute, kalitate handiko lana egiten.
Zuen haurrek hizkuntza aberasteko aproposa. Nagusientzako grabazioak badaude ere, euskaraz zein gazteleraz. Irudian klikatu

2011/12/03

Abenduak 3, euskararen eguna