2012/01/24

Matrikulazioa. Prozesuaren egutegia

Izena emateko epea:
On line: 2012ko urtarrilaren 30etik otsailaren 9ra
Ikastetxean: 2012ko urtarrilaren 30etik otsailaren 10era
· Eskaerak aurkezteko epea: 2012ko urtarrilaren 30etik otsailaren 10era. Aukeratutako lehengo ikastetxean baino ez dira entregatuko eta ikastetxe honek erabakitako ordutegian.
· Eskatzaileen zerrenda argitaratzeko: 2012ko otsailaren 16an
· Eskaeretako berdinketak erabakitzeko zozketa: 2012ko otsailaren 28an
· Behin-behineko zerrendak argitaratzeko: 2012ko martxoaren 9an
· Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egiteko: 2012ko martxoaren 21era arte
· Eskabideari uko egiteko: 2012ko martxoaren 21era arte
· Behin betiko zerrendak argitaratzeko: 2012ko martxoaren 28an
· Zerrendak argitaratzeko (2. eta 3. aukerak): 2012ko martxoaren 30ean
· Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzeko: 2012ko apirilaren 30era arte


· Zerrenda guzti hauek ikusgai egongo dira eskatutako lehenengo ikastetxean.

Matrikulazioa. Ikastolaren zonaldea


Aurten zonaldea aldatu da. Ikastolari dagokion zonaldea mapan kolore ilunean markatuta dago, beraz, zonalde horretan bizi direnei 5 puntu dagozkie baremazioa egin behar izatekotan.





Matrikulazioa. Oharra

Dakizuenez 12 / 13 ikasturterako matrikulatzeko epea laster zabalduko da. Matrikulazioa bi modutan egin daiteke:
· Ikastolan: Urtarrilaren 30etik otsailaren 10era izango da. Egun horietan pasa zaitezkete Zuzendaritzatik inprimakiak jasotzera. Bertan azaltzen da ekarri beharreko dokumentazioa.
· On line: Aurten ere, urtarrilaren 30etik otsailaren 9ra matrikulazioa “on line” egiteko aukera izango duzue ondorengo helbidean: http://www.hezkuntza.net/ (urtarrilaren 30etik aurrera erabilgai). Kasu honetan inprimakia interneten beteko duzue eta ondoren beharrezkoa den dokumentazioa Ikastolara ekarri beharko duzue.

BULEGO ORDUTEGIA: Goizez: 9:30tik 11:00etara
Arratsaldez: 15:00etatik 17:00etara (asteazkenetan izan ezik)

Beti bezala, ikastolan matrikulatuta dauden ikasleek ez dute inongo eskaerarik egin behar, automatikoki dute plaza ikastolan. 6. mailakoek, berriz, institutuan egin behar dute matrikula.

Zuzendaritza

2012/01/22

Gela Egonkorrekoen baratza

Duela aste batzuk baratza dugu Ikastolan. Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza Sailak eta Zadorra Fundazioaren laguntzaz antolatu zen Gela Egonkorreko haurrek lan dezaten. Txikia da, baina denetarik dago, ureztatze sistema, konposta egiteko ontzia, lokatzik gabe zapaltzeko gunea, landare usaingarriak... denetarik.
Begira ze argazki politak.

Gela Egonkorreko baratza on PhotoPeach





2012/01/18

Matrikulazioa 2012-13. Epeak eta ate irekien eguna

2012-13 ikasturterako matrikulazioa urtarrilaren 30etik otsailaren 10era egin behar da. Laster informazioa zabalduko dugu.

ATE IREKIEN EGUNA

Zuen haurra matrilulatu baino lehen ikastolaren instalazioak ezagutu nahi badituzue etor zaitezkete datorren otsailaren 2an, osteguna, arratsaldeko 6etan. Gustora erakutsiko dizuegu.

Sahararen aldeko kanpaina

Guraso agurgarriak:

Aurreko urteetan bezala Ikastolak parte hartuko du kanpaina honetan. Laguntza eman nahi baduzue, ikastolako ikasleen artean honakoak biltzea proposatzen dugu, Ikastolan kokatuko diren kutxetan jarriz: oliotan ontziratutako atuna, sardinak oliotan, olio, pasta, azukrea, arroza, lekaleak, konpresak eta helduentzat ipurzapiak. Ikastolan urtarrilaren 30ean bukatuko dugu janari bilketa.

Azken urtetako Karabana Bateratuek izandako arrakasta nabaria kontuan hartuta edizio berri honetan aurreko kanpainen emaitzak gainditu nahi ditugu.

Zuen laguntzagatik aldez aurretik eskerrak eman nahi dizkizuegu.

2012/01/12

Hitzaldiak

Gure seme-alaba matrikulatu behar dugunean zalantza eta galdera asko sortzen zaizkigu. Hauetako batzuk argitzeko asmoz Arabako foru Aldundiak 5 hitzaldi antolatu ditu. Bakoitzaren gainean klikatuz informazio zehatza aurkituko duzue: noiz, non, nork, gaia...

EUSKARA. ENTRA UN IDIOMA EN CASA

EUSKARA IKASTEN ARI NAIZ. EUSKARAZ EGIN BEHAR AL NUKE NIRE SEME-ALABEKIN?
Enlace
¿EN QUÉ LENGUA DEBERÍAN ESTUDIAR NUESTROS HIJOS E HIJAS?

NOLA LAGUNDU SEME-ALABEI EUSKARA ERABIL DEZATEN?

¿CÓMO AYUDARLES EN LAS TAREAS ESCOLARES SI NO SABEMOS EUSKARA?

2012/01/11

Matrikula egiteko epea

2012-13 ikasturterako matrikula egiteko epea urtarrilaren 30etik otsailaren 10era izango da.

Olentzero jaia Lehen Hezkuntzan

Lehen hezkuntzakoek Gabon festa ospatu zuten abenduaren 23an. Aurten jaia kiroldegi berrian antolatu zen. Leku gehiago dago, harmailak esertzeko, esparru handiagoa dantzak egiteko... baina estekikoki itsusiagoa, ezta?
Hona hemen argazki batzuk

Olentzero Lehen Hezkuntzan on PhotoPeach

2012/01/09

Olentzero jaia Haur Hezkuntzan

Hona hemen Haur Hezkuntzan izandako Gabonetako festan ateratako argazkiak.

Olentzero Haur Hezkuntzan 2011 on PhotoPeach