2012/03/28

Pianojolea Haur Hezkuntzan

Aurten ere Haur Hezkuntzako umeek Paris pianojolearen bisita izan zuten. Saio polit eta interesgarria izan zuten. Mila esker, Paris.

Pianista Haur Hezkuntzan on PhotoPeach




Aste Santuko oporrak

Gogorarazi nahi dizuegu eskola-egutegian agertzen den bezala, datorren ostiralean, martxoak 30, arratsaldeko 17:00etan, Aste Santuko oporrak hasiko ditugula. Klaseak apirilaren 16an, astelehena, hasiko dira berriz.
Opor ederrak izango dituzuelakoan agur bero bat.

OHARRA:

· Gogoarazten dizuegu galdutako arropak LHko Aretoko eskegitokietan jarrita daudela. Sarrera-irteera orduetan pasa zaitezkete jasotzera, arropa asko dugu bilduta.

ZUZENDARITZA

Aldundiko udalekuak

Aldundiek antolatzen dituzten udalekuetan izena emateko epea zabaldu, martxoaren 26tik apirilaren 4 arte. Zehaztasun gehiago HEMEN topa dezakezue.

Ikastolatik animatzen zaituzte umeak apuntatzera, jarduera aberasgarria izaten da bere garapenerako.

1. mailakoak denboran zehar

Lehenengo mailakoak denboraren makinaz bidaiatzen gara garai ezberdinetara: dinosauroak, lehen gizakiak, neolitoa eta orain antzinako Grezia ezagutu dugu. Eta ezagutzen dugun guztia gure gelako maketan jartzen dugu.

1. mailakoak denboran zehar on PhotoPeach



Hitzaldia bertan behera

Familia agurgarria:

Hurrengo ostiralerako, martxoak 30, programatuta zegoen “HAURRENTZAT HOBERENA DELAKO: FAMILIA BANATU ETA BANATUGABEETAN KOPARENTALITATEA AURRERA NOLA ERAMAN” hitzaldia bertan behera gelditu da hizlaria ezin izango delako Ikastolara bertaratu. Hitzaldia gauzatzeko beste data bat konkretatuz gero jakinaraziko dizuegu.
Parkatu eragozpenak eta jaso ezazue gure agurrik zintzoena.
GURASO ESKOLA

2012/03/26

Elkarbizitza kanpainaren bukaera

“Zurekin ondo sentitzen naiz” Elkarbizitza kanpainari amaiera eman diogu egun hauetan. Zuen seme-alabek egindako maitasungramez zuhaitza osatu dugu bai Haur Hezkuntzan, bai Lehen Hezkuntzan. Hala ere honek ez du bukatzen gaur, egunero elkar ondo tratatu behar baitugu.
Hona hemen argazkiak.

ELKARBIZITZA KANPAINA on PhotoPeach



2012/03/23

Hitzaldia Ikastolan

“HAURRENTZAT HOBERENA DELAKO: FAMILIA BANATU ETA BANATUGABEETAN KOPARENTALITATEA AURRERA NOLA ERAMAN”


Koparentalitatea definitu daiteke guraso biek elkarregina dutenean era positiboan eta elkarri laguntzeko erlazioa jorratzen dutenean, batez ere horien seme-alaben hezkuntzan. Gurasoen inplikazioak umeentzako abantaila argiak dakartza. Gurasoen banaketak dakarren gatazkak eragina handia dauka familietan garatu behar den koparentalitatean.Hau dela eta gatazkaren kudeaketak baldintzatuko du guraso bien partaidetza era paraleloan edo era kooperatiboan. Beraz tailer honetan koparentalitatearekin zerikusia duten kontzeptuak aztertuko dira.
HIZLARIA: PRISCILA COMINO, PSIKOLOGOA.

NOIZ?: MARTXOAREN 30a, OSTIRALA, 3.15ean.

NON?: ERAIKIN BERRIKO BILERA GELAN.

GURASO ESKOLA

2012/03/19

Gurasoentzako jolasen tailerra

Kaixo lagun:

Gutun honen bitartez gure ekimenaren berri eman nahi dizuegu;

EUSKARAZ MINTZA Sortzen- ikazbatuaz elkartearen eskutik sortu den egitasmoa da, jolastordu batzuetan ikasleentzat begiraleak jartzen ditugu, euskararen erabilpena sustatzeko haur eta gazteak motibatzea garrantzitsua dela uste baitugu.
Gure asmo nagusia, ikasleek euskaraz normaltasunez egitea da. Bitarteko tresna nagusi bezala jolas tradizionalak erabiltzen ditugu.

Ikasleei ez ezik, gurasoei, irakasleei eta begiraleei eskaintzen diegu gure laguntza. Honela ikastaroak eskaintzen dizkiegu jolasen ezagutza bermatzeko asmoz. Ordu eta laurdeneko ikastaroa eskaintzen zaizue, Tailer hau iaz ez bezala gurasoei bakarrik eskeiniko dizuegu.

LEHEN HEZKUNTZAn EUSKARAZ MINTZA tailerra martxoak 20, asteartean, kiroldegian 15’45etan izango da.


HAUR HEZKUNTZAn EUSKARAZ MINTZA tailerra martxoak 22, asteartean, kiroldegian 15’45etan izango da.


Antolaketarako eskertuko genizueke ohar honen bitartez zuen egitasmoa helaraztea.

Animatzen zaituztegu bertan parte hartzera
Agur bero bat

2012/03/16

Guraso batzarra

Kaixo familiak!!

Guraso Elkarteak gonbidatzen zaituzte Toki Eder ikastolako familia guztiak (bazkideak zein bazkideak ez zaretenak) Martxoaren 19an, astelehena, 17’00etan erainkuntza berriko BILERA GELAN ospatuko den batzarrera. Bertan azalduko dugu Elkarteko gaur egungo egoera eta osatzen duten batzordeena. Era berean hitz egingo dugu hurrengo urteko egitasmoaz.
Besterik gabe eta etorriko zaretelakoan
Agur bero bat
TOKI EDER IKASTOLAKO GURASO ELKARTEA

2012/03/13

Zurekin ondo sentitzen naiz

"Zurekin ondo sentitzen naiz” lelopeko elkarbizitza kanpaina abiatu dugu Ikastolan datozen asteetarako.
Kanpainaren helburuak dira berdinen arteko tratu onak bultzatzea, enpatia (beste baten buruan kokatzen jakitea) garatzea eta bestearen ezaugarri positiboak goraipatzea .
Kanpainarako ekintza hauek antolatu ditugu:
• Ikasmaila bakoitzean ipuin bana landuko da (Haur eta Lehen Hezkuntzan). Bukaera ez oso egokia duten kontakizunak dira, eta ikasleek istorioak amaitzeko modu hobeak proposa ditzakete.
• Ikasleen artean maitasungramak bidaltzea.
• Familian elkarri esaten dizkiogun esaldiak aztertu ea egokiak diren ikusteko. Ondoren senideen arteko maitasungramen katea sortu.

2012/03/08

Martxoak 8

Emakumeen eguna dela eta, opari gisan, Tokieder Ikastolatik hurrengo aurkezpena eskaini nahi dizuegu. Zorionak.


Untitled from Tokieder on Vimeo.