2013/02/25

Korrika 18ko denda Ikastolan

Otsailaren 26an, asteartea,  17:00etan KORRIKA 18ko materiala saltzeko DENDA kokatuko da ikastolako frontoian. Hurbil zaitezkete.

2013/02/24

Martxoan KORRIKA 18


2013/02/19

BIRZIKLAPENA KANPAINA

Ikastolan eta etxean birziklapena eta zaborren sailkapena lantzen ari gara. Horri esker Ikastola eta Gasteiz txukunago egongo dira eta guztiok batera ingurugiroari mesede handia egingo diogu.

Matrikulazioa 2013-14: Eskatzaileen zerrenda

Otsailaren 19tik 2013-14 ikasturterako matrikula eskaera egin duten umeen zerrenda argitaratuta dago Ikastolako bi ohartegietan, Wellingtongo Dukearen kaleko sarreraren ondoan bata eta Haur Hezkuntzako sarrera baten ondoan bestea.

2013/02/18

Gurasoen abesbatza Agate Deuna bezperan

Otsailaren 4an, Agate Deuna bezperan, ikastolako gurasoen Abesbatza Lakua auzotik irten zen abestera. Hasteko kanta batzuk eskeini zizkieten irakasleei. Hona hemen.


Gurasoen abesbatza Agate Deuna bezperan from Tokieder on Vimeo.

Gurasoak Agate Deuna bezperan on PhotoPeach
  

Tabakismo hitzaldiaren data berria



Toki Eder ikastolako Guraso Eskolak hurrengo hitzaldi honetara gonbidatu nahi zaituzte: Familiaren garantzia tabakismoaren prebentzioan”, udaleko hezkuntza zerbitzuak antolatua. Hitzaldia datorren  astelehenean, otsailak 25a,  eraikuntza berriko batzar aretoan burutuko da
Askori urrun geratu arren, garrantzitsua da prebentzioa egitea institutura iritsi baino lehen, tabakoaren kontsumoan hasteko adina 13 urtera jeitsi baita. Hitzaldian azalduko da nola familiek gure seme-alabei lagundu ahal diegu hainbat baliabide eskainiz, esatebaterako autoestima ona  nola bultzatu, biozkadak  kontrolatzen jakiteko heztea,  presioen kontrako erresistentzia eta, beste batzuen artean, trebetasun sozialak.
Ikastola osorako irekia. Hitzaldia Lehen Hezkuntzako gurasoentzat gomendatua da.
SASOIA (droga-mendekotasunetako espezialistak)  taldeko partiadea den psikologo batek emango du hitzaldia. Arratsaldeko 15’15ean hasi eta 90 minutu inguru iraunduko du.
Parte hartzera animatzen zaituztegu.
Agur
TOKI EDER IKASTOLAKO GURASO ELKARTEA

2013/02/17

6. mailakoentzako musika praktika



Gure 6. mailako ikasleak txirula jotzen gero eta trebeagoak dira. Hori dela eta  GLORIA izeneko kantarekin arituko dira. Entsaiatzera eta ondo pasa!

Pianojolea Haur Hezkuntzan

Aurreko urteetan bezalaxe aurten ere pianojolearen bisita izan dugu ikastolan. Haur Hezkuntzako ikasle batzuk oso aukera ona izan zuten musikarekin jolasteko eta gozatzeko. Ekintza hau Gasteizko Udalak antolatua da.

Pianojolea Tokiederren on PhotoPeach
  

2013/02/12

Txokolatadaren diruarekin...

Gogoratuko duzuenez, Gabonei harrera emateko, abenduaren 20an Guraso Elkarteak txokolatada antolatu zuen ikastolako frontoian arratsaldeko 5:00etan. Txokolate gozoaren truke bakoitzak borondatea eman zezakeen. Lortutako diruarekin ikastolako kiroldegirako hainbat material erosi ditugu: badminton erraketak, errugbi baloitxoak, baloiak, pilotak...
Mila esker



Hitzaldia bertan-behera

Eguraldia dela eta, gaur arratsalderako programatuta zegoen tabakismoaren inguruko hitzaldia ez da egingo.

Tabakismoaren inguruko hitzaldia



Toki Eder ikastolako Guraso Eskolak hurrengo hitzaldi honetara gonbidatu nahi zaituzte: “Familiaren garrantzia tabakismoaren prebentzioan”, udaleko hezkuntza zerbitzuak antolatua. Hitzaldia datorren  asteartean, otsailak 12,  eraikuntza berriko batzar aretoan burutuko da
Askori urrun geratu arren, garrantzitsua da prebentzioa egitea institutura iritsi baino lehen, tabakoaren kontsumoan hasteko adina 13 urtera jeitsi baita. Hitzaldian azalduko da nola familiek gure seme-alabei lagundu ahal diegu hainbat baliabide eskainiz, esatebaterako autoestima ona  nola bultzatu, bihozkadak  kontrolatzen jakiteko heztea,  presioen kontrako erresistentzia eta, beste batzuen artean, trebetasun sozialak.
Ikastola osorako irekia da. Hitzaldia Lehen Hezkuntzako gurasoentzat gomendatua da.
SASOIA (droga-mendekotasunetako espezialistak)  taldeko partiadea den psikologo batek emango du hitzaldia. Arratsaldeko 15’15ean hasi eta 90 minutu inguru iraunduko du.
Parte hartzera animatzen zaituztegu.
Agur
TOKI EDER IKASTOLAKO GURASO ESKOLA

2013/02/10

Inauteri jaia Haur Hezkuntzan

Inauteriak 2013 Haur Hezkuntzan on PhotoPeach
            
 

Lehen Hezkuntzako inauteriko jaialdia

Inauteriak 2013 Lehen Hezkuntzan on PhotoPeach

2013/02/05

Inauteriak 2013

Datorren ostiralean, hilak 8, inauteri jaia ospatuko dugu. Aurtengo gaia ITSASOA da.

  • Haur Hezkuntzan goizez ospatuko dute. 10:15ean patioan bertaratzen diren gurasoentzako desfile laburtxoa izango da .
  • Lehen Hezkuntzako jaia arratsaldez izango da.
  • Jaien egitaraua azter dezakezue azpiko loturetan klikatuz.
  • Gogoarazten dizuegu astelehenean, hilak 11, ez dagoela klaserik.
                             
HAUR HEZKUNTZAKO EGITARAUA:
                  


 LEHEN HEZKUNTZAKO EGITARAUA:

 

2013/02/04

Lehen Hezkuntzakoen Agate Deuna

Gaur Lehen Hezkuntzako haurrak eta irakasleak Agate Deuna abestera irten dira. Lehenengo ikastolan denok batera abestu dugu eta gero  3 taldetan banaturik auzotik irten gara:
  • A geletakoek auzoko Zaharren Egoitza bisitatu dute eta kalean ere abestu dute.
  • B geletakoek Txagorritxu ospitalean eta kalean abestu dute.
  • C geletakoek Gorbeialde ikastetxean eta kalean abestu dute.
Egun handia.

A taldeen Agate Deuna on PhotoPeach


    
 B taldeen Agate Deuna on PhotoPeach
     


C taldeen Agate Deuna on PhotoPeach
    
 

Haur Hezkuntzakoak Santa Agedan

Haur Hezkuntzako haurrak eta irakasleak Agate Deuna ospatu dute gaur Ikastolan eta inguruko kaleetan. Hona hemen argazki batzuk.

Haur Hezkuntzako Agate Deuna on PhotoPeach