2013/03/27

Ikastolako taldea Buesa Arenan

Ikastolako multikirola taldeak partida bat jolastu zuen Buesa Arenan Baskoniaren partida baten atsedenaldian. Hau bizipena!

Tokiederreko taldea Buesa Arenan on PhotoPeach

4 urteko artistak


ARTEA landu eta ARTE EDERRETAKO museoan egon eta gero, zuen seme-alabek, gogo handiz eta elkar-lanean “ARTE-LANAK” egin dituzte. Hona hemen  ikasitako guztia erakusteko asmoz zuen seme-alabeei  atera dizkiegun argazki batzuk. PRIMERAN PASA DUGU!!


Tokiederreko 4 urteko artistak on PhotoPeach

2013/03/21

Tokieder Korrika Txikian

Tokieder Korrika Txikian on PhotoPeach

2013/03/20

Tokieder 18. Korrikan

Eguraldiak ez lagundu arren Ikastolako ikasle, guraso eta irakasle talde polita elkartu ginen Korrikarekin bat egiteko. Bustita, baina pozik.
Eta bihar 21,  osteguna, Korrika Txikira!

Tokieder Korrikan on PhotoPeach

2013/03/19

ZU NIREKIN NI ZUREKIN, GURE ARTEAN ELKAR LANEAN



"Zu nirekin ni zurekin, gure artean elkar lanean”  lelopeko elkarbizitza kanpaina  abiatu dugu Ikastolan, aste honetan Haur Hezkuntzan eta opor ostean Lehen Hezkuntzan.
Kanpainaren helburuak dira berdinen arteko tratu onak bultzatzea, elkar lanean ikastea  eta bestearen ezaugarri positiboak goraipatzea .
Kanpainarako ekintza hauek antolatu ditugu:
  • Ikasmaila bakoitzean ipuin bana landuko da (Haur eta Lehen Hezkuntzan). Bukaera ez oso egokia duten kontakizunak dira, eta ikasleek istorioak amaitzeko modu hobeak proposa ditzakete. Hauek  idatziko dituzte paperezko adreiluetan.
  •  Ikasleen artean teila formako maitasungramak bidaltzea.
  •  Familian etxeko lanak nork egiten dituen aztertu eta konpromezu edo ondorio positibo bat idatzi paperezko adreilu batean.
  • Adreilu eta teilekin eraikuntzak eraikiko ditugu, bai Haur Hezkuntzan bai Lehen Hezkuntzan.

2013/03/14

3. mailakoak Salburuako parkean



Abenduan “Adopta ezazu zuhaitz bat” kanpainan parte hartu genuen. Olarizun jaso genuen zuhaitz edo zuhaixka txiki bat, etxera eraman eta ondo baino hobeto zaindu genuen.

Kanpaina hau burutzeko martxoan Salburuako parkera gure zuhaitza eraman dugu eta ingurugiroko hezitzaileekin landatu dugu. 

3. mailakoak Salburuako parkean  on PhotoPeach

2013/03/13

Korrika Txikia atzeratu da

Oharra:
Egun hauetan izaten ari garen eguraldia dela eta biharko, hilak 14, programatuta zegoen Korrika Txikiaren ekitaldia bertan behera gelditu da, datorren asteko ostegunera, hilak 21era, pasatuz.

Bide Heziketa lehiaketa

Duela gutxi Gasteizko Udalak antolatutako Bide Heziketari buruzko marrazki leihaketan parte hartu genuen. 10 SARI LORTU DITUGU!

Honako hauek izan dira artistak:
Aitana Sánchez, Andrea Diago, Ander Gartzia, Endika Olave, Izaskun López de Maturana, Maider Egaña, Maider Varona, Maite Fernández, Naroa Dos Santos eta Uxue Uriarte.

Zorionak, artistak!

Korrikaren abestia

Hemen duzue 18. Korrikaren abestia Donostiako Altza eskolakoek egin duten bertsioan, txikientzako
 piktogramekin hornituta.

2013/03/11

Musika baliabideak

Ikasleentzat
Nahi baduzue musikako orrialde hauetan izugarrizko materiala topatu dezakezue:

gelan lantzen ari garen partiturak, jolasak, entzunaldiak,…

Sartu, kuxkuxeatu eta ondo pasa!!!
Hemendik aurrera blog honen eskuinean dagoen "ikasleentzako  estekak" ataletik sartuz topa ditzakezue.






 





2013/03/07

Martxoak 8, emakumeen eguna

Martxoaren 8a: Emakumeen nazioarteko eguna

2013/03/06

Bizkotxoaren astea 2. mailan

Pasa den astean 2. mailan "Bizkotxoaren astea" izan zen. Egunero, euskaraz hitz eginez, osagai bat lortu izan genuen. Eta astelehen arratsaldean... sorpresa! Noskik bizkotxoa egina ekarri zigun.

Bizkotxoaren astea 2. mailan on PhotoPeach
      

2013/03/05

Udalekuak Bernedon, Abaigarren eta Goñin

Urtero bezala Euskal Udalekuak taldeak aurtengo udarako antolatu dituzten udalekuen informazioa bidali digute.

LEKUAK: Bernedo (Araba), Abaigar eta Goñi (Nafarroa)
IZEN-EMATE EPEA: Martxoaren 4tik
INFORMAZIOA: Intereneteko helbide honetan:   
http://www.euskaludalekuak.org

Hitzaldia ikastolan: "Familian akordioak egiteko artea"



Kaixo denoi:
Toki Eder ikastolako Guraso Eskolatik guztiok gonbidatu nahi zaituztegu “Familian akordioak egiteko artea” praktika onen tailerrera. Martxoaren 11an (astelehena) eta 12an (asteartea) izango da, 15:00etatik 16:30tara eraikin berriko bilera gelan.
IPACEko Isabel Martin adituak guraso eta seme-alaben arteko komunikazioa eta elkarbizitza hobetzeko ardatzak emango dizkigu.
Tailer hau ikastola osoarentzat irekia da, baina edukia Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. edo 6. mailako haurrekin erabiltzera bideratua dago.
 Bi saioetan, beste batzuen artean, ondoko gaiak landuko dira:
-gatazka seme-alabekiko eguneroko harremanean
-gatazka nola kudeatu: negoziazioa
-bitartekaritza alternatiba bezala.
Parte hartzera animatzen zaituztegu!
Ondo izan
                                               Toki Ederreko Guraso Eskola

2013/03/04

Matrikulazioa 2013-14: behin-behineko zerrendak

2013-14 ikasturterako ONARTU eta EZ ONARTUEN  behin-behineko zerrendak argitarartu ditugu Ikastolako 2 ohartegietan.

Korrika: marrazkien erakusketa

Ikastolako hainbat mailetan Korrika 18.-aren inguruko ekintzen artean  marrazkiak egin zituzten. Hauekin erakusketa antolatu da.
LEKUA: Ibaiondo Gizartexea
DATAK: martxoaren 4 tik 8ra

2013/03/01

Dinosauroak 1. mailan

1. mailakoek dinosauroen garaia landu dugunez, gela bakoitzak maketa bat osatu du, sumendia eta guzti!

Eskerrik asko materiala bidali diguzuelako.

1. mailakoen dinosauroak on PhotoPeach