2013/06/24

Egutegia 2013-14

Blogaren eskuineko aldean, "Informazio orokorra" atalean 2013-14 ikasturteko EGUTEGI LEKTIBOA eskura dezakezue.

2013/06/21

Zuzendaritzaren oharra



           Familia agurgarria:

Egutegian agertzen den bezala, datorren  ostirala, ekainak 21,  izango da gure  azken klase eguna.
  
Irailaren 6an, ostirala, emango diogu hasiera ikasturteari aurten lehenengo aldiz egingo den aurkezpen saioarekin. Horregatik egun horretan klaseak 9:30etik 11:30era izango dira eta egun horretan jantokirik ez da egongo. Irailaren 9tik aurrera, eta goizeko ordutegiak iraungo duen bitartean, beraz 27ra arte, ordutegia 9:30tik 13:30era izango da. Eskola egutegia irailaren lehenengo egunetan bidaliko dizuegu. Hala ere Hezkuntza Sailak oniritzia eman bezain pronto Ikastolako blogan argitaratuko dugu.

 2 eta 3 urteko ikasleriak  egokitzapen  prozesua izango du eta horren inguruko informazio zehatzagoa emango da  Haur Hezkuntzan ekainaren 25ean 2 urtekoentzat eta 27an 3 urtekoentzat ospatuko diren  bileretan, arratsaldeko 4:30ean.

Irailaren 9an hasiko da jantoki zerbitzua hilabete horretan erabiltzeko  izena emanda dutenekin. Ikasturte osorako inskripzioa irailean egingo da.
3 urteko ikasleriak jantoki zerbitzua erabiltzeko aukera izango du irailaren 30tik aurrera eta 2 urtekoek urriaren 7tik aurrera.

Kurtsoan zehar galdutako arropa pilo bat  topatu dugu. Beraz, pasa zaitezkete jasotzera Lehen Hezkuntzako Areto Nagusitik edo Haur Hezkuntzako sarreratik.

Irailaren 6an Lehen Hezkuntzako 1. mailara pasatuko direnak 9:30ean Kiroldegian elkartuko dira, ondoren geletara joateko eta LHko 3. mailara pasatuko direnak, taldeak nahastuko direnez, Areto Nagusian elkartuko dira.



Besterik gabe, oporrak ongi igaro eta iraila arte!

 

ZUZENDARITZA TALDEA


 

2013/06/17

Ikastolako familiak Valderejon

Pasa den maiatzaren 26an, igandean eta Tokiederreko Guraso Elkarteak antolatuta, txango bat egin genuen: Puron ibaiaren ibilbidea (Valderejo Parkea). Hemen duzue argazki batzuk.

Egun horretan 80 guraso eta seme-alabak bildu ginen. Eguraldi ederra izan genuen eta giro ezinhobea!

             Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi! Aupa zuek!
  Ikastolako familiak Valderejon on PhotoPeach   

2013/06/16

3. mailakoak Izki Parke Naturalean

Ikasturte honi agurra emateko 3. mailako guztiak Izki Parke Naturalera joan gara ekainean. Bertan lokatzaz betetako ibilbide ekologiko bat osatu dugu hango inguruneko hezitzaileen laguntzarekin. Parkeko Aisialdi Lekuan bukatu dugu eta hango instalazioetan ondo baino hobeto pasatu dugu jolasten.

3. mailakoak Izkiz-en on PhotoPeach

2013/06/14

Hurrengo bilerak Ikastolan

       

GAIA
EGUNA
ORDUA
LEKUA
Udalekua
Ekainak 19
16:00
Bilera gela
13-14ko 2 urteko gelak
Ekainak 25
16:30
Haur Hezkuntza
13-14ko 3 urteko gelak
Ekainak 27
16:30
Haur Hezkuntza

2013/06/07

Marrazkilari sarituak

Duela hilabete batzuk 6. mailako ikasleak Francisco Javier Landaburu marrazki leihaketara aukeztu ziren. Orain emaitzak jaso ditugu eta gure 4 ikasle, Uxue, Maider, Maroa eta Unai, sariko finalistak direla jakinarazi digute.
 Zorionak!!!


2013/06/03

2 urtekoen Ikastola jaia

Goizean 2 urtekoek bere festatxoa izan zuten ere.

 2 urtekoen Ikastola jaia on PhotoPeach   

2013/06/02

Ikastolako jaia 2013

Maiatzaren 31an Ikastolako jaia ospatu genuen. 15:00etatik 17:00etara irakasleek antolatutako tailerrak, kirolak, puzgarriak egon ziren. 17:00etatik aurrera Guraso Elkarteak antolatutako festarekin jarraitu genuen. Oso giro ederra izan zen.

Ikastolako jaia 2013 on PhotoPeach