2013/10/31

Gurasoentzako hitzaldiak



GURASOENTZAKO HITZALDIAK
BADU BADA ERAKUSKETA
Azaroak 5, asteartea, 19.30ean:



-       Euskera entra un idioma en casa.



Aholkuak euskara ez dakiten gurasoei. Gaztelaniazko hitzaldia.


Azaroak 16, larunbata, 11.00etan:



-       ¿Cómo ayudarles en las tareas escolares si no sabemos euskera?



Seme-alabei eskolako lanekin laguntzeko aholkuak. Gaztelaniazko hitzaldia.


Azaroak 25, astelehena, 19.30ean:


-       Euskara ikasten ari naiz… Euskaraz egin behar al nuke seme-alabekin? Aholkuak euskara ikasten ari diren edo euskara oso ondo ez dakiten gurasoei. Euskarazko hitzaldia. 


Lekua: Ignacio Aldekoa Kultur Etxea (Florida pasealekua, 9)



Badu Bada erakusketaren barruan gurasoentzako hitzaldiak antolatu dira. Ziur gaude ikastetxeko guraso askorentzat benetan interesgarriak eta lagungarriak izan daitezkeela. Horregatik bidaltzen dizuegu gonbidapen hau.




Badu Bada erakusketa euskara eta eleaniztasunari buruzkoa da. Arabako Foru Aldundiak antolatu du. Urritik urtarrilera bitarte egongo da Gasteizen. Ikusgarria eta harrigarria ere bada, eta seme-alabekin joateko modukoa. Erakusketara hurbildu zaitezkete, hitzaldiaren eguna aprobetxatuz edo beste egunen batean. Ziur gustatuko zaizuela. www.badubada.com




Parte hartzera animatzen zaituztegu!

2013/10/28

4. mailakoak Salburuan



Urrian 4. mailakook Atarian “Ezagutu ezazu Salburua” ekintza osatu dugu. Bertan eta Salburuko  hezegunean egun osoa eman dugu hurrengo ekintzak betez: neguari aurre egiteko animalien estrategiak aztertu; animalia ezberdinen adarrak, antenak, habiak eta beste aztarna motak bereiztu; hezeguneko landare batzuk bilatu eta identifikatu; oreinek marru nola egiten duten ikusi eta haiei buruz gauza berri asko ikasi; etab.
Primeran pasatu dugu!

4. mailakoak Salburuan on PhotoPeach


Abesbatzakoak jo ta ke

Begira zein gauza politak egiten dituzten Tokieder Abezbatzakoek!!!


2013/10/24

Saskibaloiko taldearen egutegia


Blogaren eskuinaldean, Informazio Orokorra atalean, 2013-14 denboraldiko Tokiederreko saskibaloiko taldearen egutegia ikus dezakezue.


SOS Afrikarako jasotakoa.

Arropa asko jaso dugu SOS Afrika kanpainarako, aurreko urteetan baino gehiago uste dugu.  Bere izenean mila esker guztiei.


Bekak eskatzeko ordutegia



BEKAK


Ordutegia:

9:30etik 10:30era
15:00etatik 17:00etara
(asteazken arratsaldeetan izan ezik)

Urriaren 23tik azaroaren 5 arte

2013/10/17

Guraso Eskolaren egutegia 2013-14



TOKIEDERREKO GURASO ESKOLA 2013-14

EGUTEGIA

GAIAK

·        URRIAK 22
·        AZAROAK 5
·        AZAROAK 19
·        ABENDUAK 3
·        ABENDUAK 17
·        URTARRILAK 14
·        URTARRILAK 28
·        OTSAILAK 11
·        OTSAILAK 25
·        MARTXOAK 11
·        MARTXOAK 25


Ordua: 15:00

Lekua: Bilera Gela
·        ATXIKI-HARREMANAREN GARRANTZIA

·        NOLA KUDEATU HASERREA ETA FRUSTRAZIOA UMEENGAN

·        ARAUAK ETA MUGAK

·        SEME-ALABA SEGURU ETA IRMOAK

·        UMEEN ARLO EMOZIONALA

·        ZER ESKATU NIRE SEME-ALABARI DUEN ADINAREN ARABERA

·        GURASOEN ESTRESAREN KUDEAKETA

·        GIZA TREBEZIAK TALDEAREN PRESIOAREN AURREAN

·        GATAZKEN EBAZPENA (berdinen artean, anai-arrebak…)

·        MOTIBAZIOA IKASKETETAN

·        NOLA HITZ EGIN GAI KONPLEXUEI BURUZ GURE SEME-ALABEKIN


Zinema euskaraz: akatsen zuzenketa

Haur Hezkuntzako 4 urtetik Lehen Hezkuntzako 3. mailara arteko ikasleei larunbatean Euskharan elkarteak antolatutako zienema ekitaldi bati buruzko informazioa banatu diegu. Foilketoan akats bata dago, euskaraz eta gaztelanian leku desberdina jartzen baitu. Zuzena euskaraz dagoena da, beraz:

Filma: HORTON
Data: urriaren 19a, goizeko 11:00etan
Lekua: Lakua-Arriagako Osasun Zentro Zaharra.

2013/10/13

Euskara, hizkuntza berri bat etxean

Familia erdaldun batek bere semea edo alaba euskaraz irakasten den eskola batean matrikulatzerakoan sortzen diren beldur eta zalantzei erantzuna emateko oso baliagarria izan daiteke Nafarroako Unibertsitate Publikoaren irakaslea den Paula Kasaresek ematen dituen azalpenak entzutea.




2013/10/08

SOS Afrika 2013



Iaz bezala zuengana jotzen dugu S.O.S. AFRIKAk antolaturiko kanpainaren berri emateko.
Elkartasun jarduera honen helburua Afrikako jendeari arropa helaraztea da.

Ikastolak bat egin du kanpaina honekin eta horretarako dagoeneko erabiltzen ez dituzuen arropa eta zapatak ekar ditzakezue. Jasotakoa S.O.S. Afrikako arduradunek sailkatuko dute. Egoera onean dagoena Afrikara bidaliko dute berrerabiltzeko eta oso zahartuta dagoena birziklatuko da. Azken honekin lortutako dirua erakunde honek dituen hainbat proiektutan erabiliko da.

Hau burutzeko hurrengo prozedura jorratuko da:
  • Oharrarekin batera poltsa bat eramango dute. Nahi izanez gero bete eta Ikastolara bueltatu. Poltsa gehiago behar baduzue zabor poltsa arruntak erabili.
  • Poltsak jasotzeko epea: Urriaren 10etik 23ra.
Poltsak non utzi:
  • HHko sarreretan markatuta egongo diren tokietan
  • LHko Areto Nagusian.
Besterik gabe eta zuen laguntza aldez aurretik eskertuz, agur bero bat.

2013/10/02

Orduz Kanpoko Ekintzei buruzko bilera



Kaixo familiak!   
Jakinarazi nahi dizuegu eskola-orduz kanpoko ekintzei buruzko bilera egingo dugula urriaren 4an (ostirala) arratsaldeko 17:15etan, eraikin berriko bilera gelan. Bertan monitoreen, arauen eta bestelako xehetasunen berri emango dizuegu.
Ekintzak urriaren 7an hasiko dira.
GURASO ELKARTEA

Mendi irteeren egutegia



   ESKOLA KIROLA – MENDI IBILBIDEAK   
DEPORTE ESCOLAR – MARCHAS DE MONTAÑA

ZONA VITORIA-GASTEIZ ALDEA

CALENDARIO 2013-2014 EGUTEGIA

       
DATA-FECHA
MENDI/MONTE
GARAIERA/ALTITUD
IRISPIDE/ACCESO
1
13-10-05
FOSILAK
Kulturala

2
13-10-19
ARBURU
1048m.
Maeztu
3
13-11-09
ETNOGRAFIKOA
Kulturala

4
13-11-16
JARINDO
886m.
Pto. Krutzeta
5
13-11-23
BELABIA
967
Urarte
6
13-11-30
URTEGIKO BIRA

Landa
7
13-12-14
MANTXIBIO
939
Korres
8
13-12-21
NEKAZAL GIROA
Kulturala






9/1
14-01-18
ALDAIA
787m.
Larrea
10/2
14-01-25
MARCHA NORDICA


11/3
14-02-08
GEOLOGIKOA
Kultuala

12/4
14-02-15
ARANDO
945m.
Pto. Orduña
13/5
14-02-22
SANTA ELENA
1109m.
Onraita
14/6
14-03-08
MUELA
1059m.
San Roman
15/7
14-03-15
ZABALLA
631m.
Arceniega
16/8
14-03-22
BITIGARRA
1163m.
Sabando
17/9
14-03-29
PEÑA LISA
952m.
Corro
18/10
14-04-05
HISTORIKOA
Kulturala

19/11
14-05-10
ALMURRAIN
878m.
Hijona
20/12
14-05-17
BOTANIKOA
Kulturala

21/13
14-05-24
AMAIERAKO JAIA


    
Eskola Kirola-Deporte Escolar