2013/11/29

"Mahai inguruan eroso, euskaraz goxo goxo" kanpaina

Aurreko astelehenean "Mahai inguruan eroso, euskaraz goxo goxo" euskararen erabilera bultzatzeko kanpainari hasiera eman genion.
Lehen Hezkuntzako guztiak Aretoan bildu ginen eta gela bakoitzeko ordezkariek ekarritako letra eta asmakizunekin leloa osatu genuen. Egun hauetan gastronomia gaiaren  ildoa jarraituz beste ekintza batzuk garatzen ari gara. Hona hemen asteleheneko argazkiak.

Kanpaina hasiera Lehen Hezkuntzan on PhotoPeach    


2013/11/24

"Goazen" dantza

Hurrengo egunetan, Gasteizko beste hainbat eskolekin batera, gastronomiaren inguruko euskararen erabilera bultzatzeko kanpaina garatuko dugu. Lehen Hezkuntzako ekintzetako bat Goazen izeneko dantza izango da.
Musikako irakasle batzuk grabatu duten bideo honetan ikus eta ikas dezakezue. 

 
GOAZEN!!. DANTZA from Tokieder on Vimeo.

2013/11/18

Puagg!! liburuaren aurkezpena

Datorren larunbatean, azaroak 23, eguerdiko 12:00etan San Prudentzio kaleko Elkar liburudendan, Tokieder Ikastolako  Eneko Etxegarai irakasleak argitaratu duen liburuaren aurkezpena egingo da.
Puagg!! izeneko liburua 2 urteetatik 8 urte arteko umeentzako idatzita dago.

PUAGG!!HAURRENTZAKO IKUSKIZUNA
Haurrei zuzendutako ikuskizun berezia eskainiko dute Eneko Etxegarai eta bere lagunek. Puagg!! liburu berria aurkezteko, ipuin kontaketa saioa eskainiko dute, Eduardo Rodriguez irudigileaak marrazki bat egingo digu zuzenean eta haurrek ere izango dute beren marrazkiak egiteko aukera!
Musika, ipuin antzeztua eta marrazkiak... goiz pasa eder bat izateko aukera luzatu nahi dizugu lehen hezkuntzako irakasle honen ipuin berria aurkezteko ikuskizun berezi honetan.
Animatu zaitezte!



Badu bada erakusketa, hitzaldiak...



Azaroan eta abenduan Florida parkean dagoen liburutegian BADU BADA izena duen erakusketa ikusgai dago. Adin guztietako pertsonentzat egokia: Euskararen historia,bilakaera, bitxikeriak, hitzadiak... Egitaraua hemen azpian eta blogaren “Beste estekak” atalean ikus dezakezue.


http://www.badubada.com/eu/

2013/11/10

2 urtekoen blog berria

 2 urtekoen geletan blog berria dute, TEDERTXO izenekoa. Bertan argazkiak ikus daitezke, gelan eginiko jardueren berri izan, umeekin etxean lantzeko material interesgarriak eskuratu...
Sartzeko irudiaren gainean sakatu edota eskuineko aldean "Ikastolako Blogak" atalean topa dezakezu.
 

http://tedertxo2-3urte.blogspot.com.es/

2013/11/06

1. mailakoak urtaroak lantzen



1.mailakoak urtaroei buruz ibili gara hitz egiten egun hauetan. Familiei esker asko ikasi dugu animaliei, eguraldiari eta naturari buruz. Zuen ekarpenekin horma-irudi ederrak osatu ditugu. Eskerrik asko.
1. mailakoak urtaroak lantzen on PhotoPeach

2013/11/04

Guraso Elkarteak antolatutako hizki-saldaren zozketa



Badugu hizki-zoparen zozketako sariduna!
Hizki-zopa osatu eta saria lortu du Amaia Montielek. Askok osatu duzue eskolaz kanpoko ekintzetan izena emateko orriko hizki-zopa eta zozketa egin eta gero 2. maila Bko Amaia izan da sariduna. Amaia Dantzerkia eta Patinekin Jolasten ekintzetan dabil eta hemendik aurrera lagunekin eta familiaren ondo pasatzeko joko eder bat izango du etxean. Zorionak!