2014/01/30

Saskibaloiko partiduak


2014/01/28

2014-15 ikasturterako Matrikulazioa



          Dakizuenez 14 / 15 ikasturterako matrikulatzeko epea laster zabalduko da. Matrikulazioa bi modutan egin daiteke:
·        Ikastolan: Otsailaren 3tik 14ra izango da. Egun horietan pasa zaitezkete Zuzendaritzatik inprimakiak jasotzera. Bertan azaltzen da ekarri beharreko dokumentazioa.
·        On line: Otsailaren 3tik 13ra  matrikulazioa “on line” egiteko aukera izango duzue ondorengo helbidean: www.hezkuntza.net (otsailaren 3tik aurrera erabilgai). Kasu honetan inprimakia interneten beteko duzue eta ondoren beharrezkoa den dokumentazioa eskaneatu eta web orrira igo beharko duzue.

     ORDUTEGIA:            Goizez:  9:30tik 11:00etara

                                         Arratsaldez:  15:00etatik 17:00etara

       Beti bezala, ikastolan matrikulatuta dauden ikasleek ez dute inongo eskaerarik egin behar, automatikoki dute plaza ikastolan. 6. mailakoek, berriz, institutuan egin behar dute matrikula.
                                                                                            
Oharra: Otsailaren 6an, 18:00etan “ate irekien saioa “ egingo dugu

2014/01/24

Matrikulazioa: Baremazioarako Ikastolaren 2 puntuen irizpidea



2011ko azaroaren 17an Tokieder Ikastolako Organo Gorenaren bilkuran erabaki hau hartu zen:

Ikasle berriak matrikulatzeko Ikastolak eman ditzakeen 2 puntuak honako irizpideak jarraituz esleituko dira:

1.      Tokiederreko ikasle ohien seme-alabei 2 puntu emango zaizkie. Agiria Ikastolak emango du.

2.      Haur  baten guraso biak, edo horietako bat eta honekin bikote moduan bizi dena, lan egoeran izanez gero, haur horrek 2 puntu izango ditu.

·        Guraso bakarreko familien kasuan bi puntuak lortuko dira haurrarekin bizi den heldua lan egoeran izaten bada.

·        Halaber,  umeak zaintzeko eszedentzian egonez gero 2 puntuak gehituko dira ere bai.

·        Egoera hauek baieztatzeko enpresako agiria ekarri beharko dute.

Bi irizpideak ez dira metagarriak, hau da, gehienez 2 puntu lor daitezke.

Zalantzak argitzeko telefonoa: 945171210

2014/01/21

Matrikulazio prozesuaren egutegia



2014-15 ikasturterako matrikulatzeko Egutegia

  • Eskaera eta dokumentazioa aurkezteko epea:
    • On-line: 2014ko otsailaren 3tik 13ra
    • Ikastolan: 2014ko otsailaren 3tik 14ra

  • Eskatzaileen zerrenda argitaratzeko: 2014ko otsailaren 25ean
  • Behin-behineko zerrendak argitaratzeko: 2014ko martxoaren 10ean
  • Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egiteko: 2014ko martxoaren 21era arte
  • Eskabideari uko egiteko: 2014ko martxoaren 21era arte
  • Behin betiko zerrendak argitaratzeko: 2014ko martxoaren 27an
  • 2. eta 3. aukeren zerrendak argitaratzeko: 2014ko apirilaren 7an
  • Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzeko: 2014ko maiatzaren 2ra arte

2014/01/20

San Antoneko txerria tokatu zaigu!

San Anton eguneko ferian zozketatzen den txokolatezko txerria Tokiederreko 6.Bko taldeari tokatu zaio. Hemen dugu Ikastolako sarreran bisitariak agurtzen. Laster jan egingo dugu.
Eskerrik asko Paula, zuri esker lortu dugu.
Mmmm



2014/01/14

Tokieder abesbatza Dendaraban

Pasa den abenduaren 21ean Ikastolako abesbatzako umeek emanaldia eskaini zuten Dendarabako Antzokian. Ze nolako artistak ditugun gure artean!


2014/01/09

Matrikula epea eta Ate Irekien Eguna

2014-15 ikasturterako matrikula egiteko epea otsailaren 3tik 14ra izango da.

Ikastolan ATE IREKIEN EGUNA antolatuko dugu:
Zuen haurra matrilulatu baino lehen ikastolaren instalazioak ezagutu nahi badituzue etor zaitezkete antolatu dugun saiora. Gustura erakutsiko dizuegu.

Eguna: OTSAILAREN 6a, OSTEGUNA
Ordua: 18:00
Tokia: LEHEN HEZKUNTZAKO SARRERA