2014/04/30

Kontsumo tailerrak Lehen Hezkuntzan

Maiatzaren 5etik 9ra Lehen Hezkuntzako ikasleek Kontsumobidek antolatutako hainbat kontsumo  tailerretan hartuko dute parte.Gai desberdinak jorratuko dira eta ikasle bakoitzak bi tailer izango ditu.Honako hauek dira: Supermerkatua, Jolasak eta jostailuak, Haur segurtasuna, Energia, Fruta eta barazkiak, Uraren kontsumoa eta aurreztea, Eskubideak eta betebeharrak, Elikagaien etiketak, Teknologia berriak eta Publizitatea.

                      GURASOENTZAKO SAIOA
 Maiatzaren 8a, 15:00etan Bilera Gelan:
 ADINGABEAK ETA SAKELEKO TELEFONOAK


2014/04/24

Jesus Guridi Kontserbatorioko matrikulazioa

Kontserbatorioko matrikulazio egutegia:

Maiatzak 2tik 14ra: IZEN EMATEA
Maiatzak 28 eta 30: ATE ZABALIK JARDUNALDIAK
Ekainak 9tikk 11ra: PROBAK
Ekainak 13: EMAITZAK
Abuztuak 28: IKASPOSTUEN ARGITARATZEA
Irailak 1: IKASPOSTU ETA ORDUTEGIEN ESLEIPENA

2014/04/16

Zurekin barre egin eta ez zure bizkar.

Azken bi astetan Lehen Hezkuntzan elkarbizitza kanpaina aurrera eraman dugu. Denok lan asko egin dugu eta ideia polit batzuk sortu dira. Ea zuei ere gustatzen zaizkizuen!



Tokieder Ikastola's Slidely by Slidely Slideshow

2014/04/10

Antzerkia ingelesez


Gaur, urtero bezala, ikastolan antzerkia ingelesez izan dugu “Forum Theatre & Eduacation” taldearen eskutik. Aurtengo antzelanak hauek izan dira:

* ”Livingston, I suppose” 4., 5. eta 6. mailako ikasleentzat,
* ”Animals!” 1go, 2. eta 3. mailakoentzako.
Oso partaidetza ona ikasleen aldetik eta ondo eginda antzezleen partetik.
Benetan gustora egon gara!


Tokieder Ikastola's Slidely by Slidely Slideshow

Tokieder Dancing


Tokieder Dancing  taldeak Aerobik eskola arteko erakustaldietan parte hartu zuen pasa den igandean. Gure neskek koreografi bikainak aurkeztu zituzten bai binaka bai taldeka!

2014/04/02

Apirilak 2, autismoaren nazioarteko eguna

2014/04/01

Ikasle nagusiak txikientzako jolasak antolatuz

Urtero udaberrian ekintza arrakastatsu bat egiten dugu Ikastolan: 3.zikloko ikasleek, errotatuz, 1.zikloko ikasleentzako jolas batzuk antolatzen dituzte jolasgaraian aritzeko. Txikiak oso gustura egoten dira eta nagusientzat esperientzia aberasgarria eta pozgarria izaten da ere.

Ikasle nagusiak joko antolatzaile by Slidely Slideshow

Haur Hezkuntzakoak museoetara

Azken aste hauetan Haur Hezkuntzako 4 urteko haurrak Arte Ederren museora eta 5 urtekoak Artium museora joaten ari dira.Bertan artearekin lotutako ekintza eta jolas batzuk burutzen dituzte. Umeak gustora aritzen dira artearen muduarekiko sensibilizazio pauso politak ematen dituzten bitartean.
Hona hemen maila bakoitzeko gela baten argazki batzuk.
4 urte C Arte Ederren Museoan by Slidely Slideshow
5 urte C Artium museoan by Slidely Slideshow