2014/12/23

Lehen Hezkuntzako Olentzeroren jaia

Olentzero Ikastolan by Slidely Slideshow

2014/12/19

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!




Gabonak heldu zaizkigu eta ospakizunekin hasi gara:
  • Atzo gurasoek abesbatzako ekitaldi bat eskaini ziguten eta txokolatada goxo-goxoa. 
          Bihotz bihotzez eskerrik asko!



  • Gaur Olentzero Ikastolara etorri da eta  gabonetako jaialdia   bukatu ondoren opari batzuen zozketa izan dugu. Hauek dira ateratako zenbakiak: 


    Ea zorte ona izan duzuen...!

2014/12/18

Crescendo abesbatza

Asteartean Crescendo abesbatzak ekitaldi polit bat eskaini zigun. Zein ondo egin zuten!

Tokieder Ikastola's Slidely by Slidely Slideshow

2014/12/16

Badator Olentzero!

A ze gutxi falta den Olentzero etortzeko! Gure Ikastolara lehenago etorriko da bisitatxo bat egitera, hain zuzen ere, ostiralean. Ongi etorria emateko jai polita prestatu dugu, bai Lehen Hezkuntzan bai Haur Hezkuntzan.

2014/12/10

ESKOLA KONTSEILUA: BEHIN BETIKO KIDEAK

O.O.G.etako kideak berritzeko prozesua bukatu ondoren hona hemen hurrengo urteetan Eskola Kontseiluko kideak izango direnak.

 Zorionak eta eskerrik asko! 

2014/12/03

EUSKARA EGUNA 2014

Gaur, abenduak 3, Ikastolan Euskararen eguna ospatu dugu. Guztiok, bai haur hezkuntzakook bai lehen hezkuntzakook, hotzari aurpegi alaia ipiniz,  dantza egin dugu. Hona hemen egindakoa. Begira zein ondo atera zaigun!!



EUSKARAREN EGUNA by Slidely Slideshow

EUSKARA EGUNA