2015/01/27

2015-16 ikasturterako Matrikulazioa

  Dakizuenez 15 / 16 ikasturterako matrikulatzeko epea laster zabalduko da. Matrikulazioa bi modutan egin daiteke:

·        Ikastolan: Otsailaren 2tik 13ra izango da. Egun horietan pasa zaitezkete Zuzendaritzatik inprimakiak jasotzera. Hemen duzue ekarri beharreko dokumentazioa
·        On line: Otsailaren 2tik 12ra  matrikulazioa “on line” egiteko aukera izango duzue ondorengo helbidean: www.hezkuntza.net (otsailaren 2tik aurrera erabilgai). Kasu honetan inprimakia interneten beteko duzue eta ondoren beharrezkoa den dokumentazioa eskaneatu eta web orrira igo beharko duzue.
     ORDUTEGIA:            Goizez:  9:30tik 11:00etara

                                         Arratsaldez:  15:00etatik 17:00etara

       Beti bezala, ikastolan matrikulatuta dauden ikasleek ez dute inongo eskaerarik egin behar, automatikoki dute plaza ikastolan. 6. mailakoek, berriz, institutuan egin behar dute matrikula.
                                                                                            
Oharra: Otsailaren 5an, 18:00etan “ate irekien saioa “ egingo dugu

2015/01/26

Neska jazkeraren zapia jarriz

Gure umeak baserritarrez jaztea ez da hain erraza. Batzutan komeriak egin behar ditugu, neskaren zapi jartzeko adibidez. Horretan laguntzeko bideo bat grabatu genuen Ikastolan. Ea lagungarri zaizuen.


Untitled from Tokieder on Vimeo.

2015/01/23

Matrikulazio prozesuaren egutegia



Egutegia
  • Izena emateko eta eskaerak aurkezteko epea:
    • On-line: 2015eko otsailaren 2tik 12ra
    • Ikastetxean: 2015eko otsailaren 2tik 13ra
  • Eskatzaileen zerrenda argitaratzeko: 2015eko otsailaren 24a
  • Behin-behineko zerrendak argitaratzeko: 2015eko martxoaren 5a
  • Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egiteko: 2015eko martxoaren 18ra arte
  • Eskabideari uko egiteko: 2015eko martxoaren 18ra arte
  • Behin betiko zerrendak argitaratzeko: 2015eko martxoaren 26a
  • Zerrendak argitaratzeko (2. eta 3. aukerak): 2015eko apirilaren 15a
  • Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzeko: 2015eko apirilaren 27ra arte
Zerrenda guzti hauek ikusgai egongo dira eskatutako lehenengo ikastetxean





2015/01/15

TOKI EDER - SASKIBALOIA, EUSKADIKO SELEKZIOARAKO DEITUA


Asier Montiel, Toki Eder 6. mailako saskibaloiko taldeko jokalaria, Euskadiko alebin selezioarako deitua izan da. Asierrek bi urte zeraman Arabako federazioak antolatzen dituen teknifikazio entrenamenduetan parte hartzen eta honekin batera Arabako selekzioan parte hartu izan du ere.
Euskadiko selezioak deitu dituen jokalarien artean batzuk baztertuak izango dira, baina hala eta guztiz ere, orain arte lortu duenagatik, 

Zorionak Asier!

2015/01/14

Matrikula epea eta Ate Irekien Eguna


2015-16 ikasturterako matrikula egiteko epea otsailaren 2tik 13ra izango da.

Ikastolan ATE IREKIEN EGUNA antolatuko dugu:
Zuen haurra matrilulatu baino lehen ikastolaren instalazioak ezagutu nahi badituzue etor zaitezkete antolatu dugun saiora. Gustura erakutsiko dizuegu.

Eguna: OTSAILAREN 5a, OSTEGUNA
Ordua: 18:00
Tokia: LEHEN HEZKUNTZAKO SARRERA

2015/01/13

Txoko morea

Kaixo guztioi! Azkenean gure txoko morea jaio da. Beste blog berri bat da eta  Ikastolako beste blogeekin batera agertuko da, (eskuineko aldean). Hemen emakumezko eta gizonezkoen arteko berdintasuna, elkarbizitza eta hezkidetzarekin erlazionatuta dagoen hainbat informazio eskura izango duzue. Ea zuen gustokoa den!





2015/01/08

SAN ANTON JAIA

Urte berri on guztioi! Urtero bezala, urtarrilaren 17an, larunbata, San Anton festa ospatuko da. Jarduera hau 17:00etatik aurrera Enparantza Berrian egingo da. Haurrentzako hainbat ekitaldi antolatuko dira: erraldoiak eta buruhaundiak, zezensuzkoa, musikagiroa eta gaztelu puzgarriak. Txokolatezko 2 txerri zozoketatuko dira: bata haur hezkuntzakoentzat eta bestea lehen hezkuntzakoentzat. Gela bakoitzak zenbaki bat izango du. Zozketarako ordezkaria izateko prest bazaudete, tutorearekin hitz egin behar duzue. Parte hartzera anima zaitezte!!