2016/01/29

JANTOKIKO ENPRESA BERRIA

Irailean Eusko Jaurlartitzak eskola jantokietan zerbitzua ematen duten enpresa batzuei kontratua esleitu zien. Horrek eragina izango du otsailaren 1etik aurrera enpresa berriarekin hasten garenean:

GASCA (Gastronomia Cantabrica)     www.grupogasca.com

Dena den, funtzionamendua orain arte bezala izango da.

Hiruhilabete honetako menuen orri berria blog honetan, eskuinaldean, eskegi dugu.

2016/01/23

GURASO ESKOLA


Hurrengo asteartean, hilak 26, "risoterapia" saio bat egingo dugu Ikastolan.

Anima zaiteztete!

2016/01/21

FAMILIA BIDEZKO EUSKARAREN TRANSMISIOA ETA SOZIALIZAZIOA

Hitzaldia euskaraz izango da

2016/01/15

Matrikulazioa: Baremazioarako Ikastolaren 2 puntuen irizpidea

2011ko azaroaren 17an Tokieder Ikastolako Organo Gorenaren bilkuran erabaki hau hartu zen:

Ikasle berriak matrikulatzeko Ikastolak eman ditzakeen 2 puntuak honako irizpideak jarraituz esleituko dira:

1.Tokiederreko ikasle ohien seme-alabei 2 puntu emango zaizkie. Agiria Ikastolak emango du.

2.Haur  baten guraso biak, edo horietako bat eta honekin bikote moduan bizi dena, lan egoeran izanez gero, haur horrek 2 puntu izango ditu.

·       Guraso bakarreko familien kasuan bi puntuak lortuko dira haurrarekin bizi den heldua lan egoeran izaten bada.

·        Halaber,  umeak zaintzeko eszedentzian edo ikasketa ofizialak egiten egonez gero 2 puntuak gehituko dira ere bai.

·        Egoera hauek baieztatzeko enpresako agiria ekarri beharko dute.

Bi irizpideak ez dira metagarriak, hau da, gehienez 2 puntu lor daitezke.

Zalantzak argitzeko telefonoa: 945171210

2016/01/12

MATRIKULAZIOA

2016-17 ikasturterako matrikula egiteko epea urtarrilaren25etik otsailaren 5ra

Ikastolan ATE IREKIEN EGUNA antolatuko dugu:
Zuen haurra matrilulatu baino lehen ikastolaren instalazioak ezagutu nahi badituzue etor zaitezkete antolatu dugun saiora. Gustura erakutsiko dizuegu.

Eguna: URTARRILAREN 21, OSTEGUNA
Ordua: 18:00
Tokia: LEHEN HEZKUNTZAKO SARRERA





Egutegia
  • Izena emateko eta eskaerak aurkezteko epea:
    • On-line: 2016ko urtarrilaren 25etik otsailaren 4ra
    • Ikastetxean: 2016ko urtarrilaren 25etik otsailaren 5era
  • Eskatzaileen zerrenda argitaratzeko: 2016ko otsailaren 16an
  • Behin-behineko zerrendak argitaratzeko: 2016ko otsailaren 25ean
  • Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egiteko: 2016ko martxoaren 9ra arte
  • Eskabideari uko egiteko: 2016ko martxoaren 9ra arte
  • Behin betiko zerrendak argitaratzeko: 2016ko martxoaren 17an
  • Zerrendak argitaratzeko (2. eta 3. aukerak): 2016ko apirilaren 6an
  • Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzeko: 2016ko apirilaren 18ra arte
Zerrenda guzti hauek ikusgai egongo dira eskatutako lehenengo ikastetxean

2016/01/11

GURASO ESKOLA



 Urte berri on denoi,
 Bihar, asteartea, urtarrilaren 12a, guraso eskolako 2016ko lehenengo saioa izango dugu. Tratatuko dugun gaia hauxe izango da: Adimen emozionala, emozioen kontrola eta adierazpena.

Agur bero bat

                                                                   

2016/01/07

URTE BERRI ON!

Urte berri on guztioi! Estrenatu berria dugun urte olinpiko eta bisurte hau zorionez bete dezagun!
Eta hasteko ondo, bi ohartxo:

    http://www.gasteizhoy.com/wp-content/uploads/2012/01/cerdo.jpg
  • Urtearekin batera,  zaintza serbitzua martxan jarri da. Norbaitek behar badu izena eman behar du helbide honetan:  www.asociaciongazteurope.wordpress.com
  • Urtero bezala, urtarrilaren 17an, igandea, San Anton festa ospatuko da. Jarduera hau 17:15etik aurrera Enparantza Berrian egingo da. Haurrentzako hainbat ekitaldi antolatuko dira: Gargantua, zezensuzkoak, musikagiroa eta gaztelu puzgarriak. Txokolatezko 2 txerri zozketatuko dira: bata haur hezkuntzakoentzat eta bestea lehen hezkuntzakoentzat. Gela bakoitzak zenbaki bat izango du. Zozketarako ordezkaria izateko prest bazaudete, tutorearekin hitz egin behar duzue. Parte hartzera anima zaitezte!!