2016/04/22

Prudentzio Deuna

Gaur Ikastolan Prudentzio Deunaren jaia ospatu dugu. Denok danborrak oso ondo "afinatuta" genituen eta primeran atera zaigu. Ea 27an guk bezain ondo egiten duten!
Lana egin ondoren txokolatezko bokata jan dugu eta noski! jolastu eta jolastu.
Zein ondo pasatu dugun!

2016/04/15

BAZEN BEHIN....

Pasaden asteartean, hilak 19, urtero bezala antzerki bat ingelesez ikusteko aukera izan genuen, "Forum Theatre and Education" taldearen eskutik.
1go, 2. eta. 3. mailakoek "Once upon a time" antzezlana ikusi zuten; 4., 5. eta 6. mailakoek, "D´Artagnan".

  • ONCE UPON A TIME 
THE GUARDIAN OF THE BOOKS                                                        LETRA

STORIES ARE FUN                                                                                 LETRA


  • D´ARTAGNAN: D'ARTAGNAN-
WELCOME TO PARIS                                                                            LETRA

I WANT TO BE A MUSKETEER                                                           LETRA

LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA



Apirilaren 23an LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA ospatzen dugu  eta bide batez gonbidatzen zaituztegu  egin dugun “Munduko liburuen erakusketa” ikustera. Lehen Hezkuntzako Areto Nagusian jarrita egongo da.
Astelehenean (18), asteartean (19), eta ostegunean (21), arratsaldeko 5:00etatik - 6:00etara etor zaitezkete.
            Aldez aurretik eskerrik asko  zuen laguntzagatik.
                                               

2016/04/11

UDALAREN OPOR PROGRAMA 2016

Udalaren opor programan parte hartzeko epea ireki da, gaurtik, apirilaren 11tik apirilaren 22ra.
Dauden ekintzak eta zehaztapen gehiago bidalitako txostenean eta esteka honetan begiratu ditzakezue. 

udalaren opor programa