2016/12/23

GABONAK 2016

ZORIONAK GUZTIOI!!
Hau festa egin duguna, Olentzero eta Mari Domingi gurekin egon dira eta nahiko onak garenez opari asko ekarri dizkigute. 

5. eta 6. mailako ikasleek Olentzerori eskaera berezia egin diote: beraientzat ekarritako opariak bi ONG-ri ematea, hau da, Siriako errefuxiatuak laguntzen duena (pasaportes para Siria) eta haurren minbiziaren aurkako aspanasfoha. Eskerrik asko!

Halaber, hemen duzuen zozketan ateratako zenbakiak, ea zorte izan duzuen!




2016/12/21

CRESCENDO 2016

Atzo Eguberrietara ongi etorria emateko Crescendokoek kontzertu bat eskeini ziguten.
Begiratu zein polita:


https://goo.gl/photos/XNeMHAcN5TqJVL2HA

2016/12/20

Neska jazkeraren zapia jarriz

Gure umeak baserritarrez jaztea ez da hain erraza. Batzutan komeriak egin behar ditugu, neskaren zapi jartzeko adibidez. Horretan laguntzeko bideo bat grabatu genuen Ikastolan. Ea lagungarri zaizuen.


Untitled from Tokieder on Vimeo.

Oporrak heltzen ari dira!!



Ohar honen bidez festa hauetarako eta hastear dagoen urte berrirako gure desiorik hoberenak adierazi nahi dizkizuegu. Bide batez gogorarazten dizuegu ostiralean, abenduak 23, eguerdiko 13:00etan, oporrak hasiko direla. Beraz, ostiralean ez da jantoki zerbitzurik izango.

Klaseak urtarrilaren 9an, astelehenean, hasiko dira.
             
              Olentzeroren etorrera 23an ospatuko dugu. Dakizuen bezala Ikastola honetan  ohitura dugu egun honetan baserritarrez jantzita etortzeko. Beraz, gogoan izan eta ekarri umeak baserritarrez jantzita. Neskei buruko zapia nola jartzen zaien ikusteko  Ikastolako blogean eskegi dugu.

              Olentzeroren jaialdian zozketan ateratzen diren zenbaki sarituak ikusgai egongo dira blogean eta Ikastolako ateetan  urtarrilaren 13ra arte.

               Bestaldetik gogoratu nahi dizuegu bai jantokiko buletina bai ikastolakoa sinatuta bueltatu behar dituzuela oporrak hartu baino lehen.

2016/12/16

HAUR HEZKUNTZAKO GURASO ESKOLA


Hurrengo astelehenean, hilak 19, Haur Hezkuntzako Guraso Eskolako saio bat egingo da. Hor, jolasen eta jostailuen bidezko estimulazioari buruz arituko da.

2016/12/15

AZOKA TXIKIA 2016

Abenduaren 17an ospatuko da Iradier Arenean helburu solidarioa duen Azoka Txikia
Hemen duzue informazio txartela:


https://drive.google.com/file/d/0BzVbsHPbbaZHN08zWkV4R2VHcVE/view?usp=sharing

2016/12/14

Ibaian entrenatzen!


Leku Eder Guraso Elkarteak eta Deportivo Alavesek pasa den ikasturtean kolaborazio hitzarmenaren sinatu zuten. Hau dela eta, larunbatean gure ikastolako futbol taldeak, hitzarmena sinatuta duten beste eskolekin batera, Alaveseko futbol  teknikariek gidatutako teknikazio saio batean parte hartzeko aukera izan zuen. 

Gainera, entrenamendua bukatzean alaveseko bi jokalarien bisita izan zuten!

Goiz ederra Ibaiako futbol zelaietan gozatu zutena!



ESKOLA KONTSEILUA: BEHIN BETIKO KIDEAK

O.O.G.etako kideak berritzeko prozesua bukatu ondoren Ikastolako ohartegietan argitaratuta daude hurrengo urteetan Eskola Kontseiluko kideak izango direnak.


 Zorionak eta eskerrik asko! 

2016/12/12

GURASO ESKOLA



Hurrengo asteartean, hilak 13, Guraso Eskolan BULLYING gaiari ekingo diogu. Zer da? Nori erasaten dio? Nola jakin zer gertatzen den? Zer egin dezakegu gurasook gure seme-alabari gertatzen bazaio? eta bera bada erasotzen duena? Nola lortu gure seme-alabek ez toleratzea?

Asteartean, hilak 13, 15:15etik 16:45era K eraikineko bilera gelan

Guraso Eskolako psikologoak bilera bideratuko du eta Ikastolako zuzendariak jarraitzen den protokoloa azalduko du.

Zuen zain egongo gara!

2016/12/05

PHOTO CALL TOKIEDER 16

Euskararen eguna ospatzeko photocall bat egin genuen ikastolan. 



A zein ondo atera garen!

BERTSO-BIDEOKLIPA



Abenduaren 3an, Euskararen egunean, gure ikasleen laguntzarekin burutu den bertso-bideokliparen aurkezpen ofiziala izango da Oihaneder Euskararen Etxean, arratsaldeko 19etan.

Egun horretan bertan Arabako Bertsozale Elkartearen webgunean izango duzue ikusgai: 

www.bertsozale.eus/araba