Hemen azpian klikatuz gero 2011-12 ikasturterako matrikulazio prozesuaren inguruan sortu ohi diren zalantzak argitzeko dokumentua ikus dezakezu.
OHIKO GALDERAK

2011/01/30
Matrikulazioa:ohiko galderak
Argitaratzailea: tokieder ikastola eus . 19:34 0 iruzkin
Etiketak: Matrikulazioa, Oharrak
2011/01/24
Matrikulazioa: ate irekien eguna
ATE IREKIEN EGUNA
Datorren astelehenean, urtarrilak 31, Tokieder Ikastolak ateak irekiko ditu bere instalazioak ezagutarazteko.
Interesatuta dauden gurasoekin arratsaldeko 5:15ean elkartuko gara sarrera nagusian.
ZUZENDARITZA
Argitaratzailea: tokieder ikastola eus . 19:28 0 iruzkin
Etiketak: Matrikulazioa, Oharrak
Matrikulazioa: Ikastolako eragin eremua
Argitaratzailea: tokieder ikastola eus . 19:20 0 iruzkin
Etiketak: Matrikulazioa, Oharrak
Matrikulazio eskaerak aurkezteko egutegia eta onarpen epeak
A) ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA IKASTOLAN: | URTARRILAREN 31TIK 11 ARTE |
B) ON LINE ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA: | URTARRILAREN 31TIK 10 ARTE |
C) ESKATZAILEEN ZERRENDA ARGITARATZEKO: | OTSAILAREN 16AN |
D) ESKAERETAKO BERDINKETAK ERABAKITZEKO ZOZKETA: | MARTXOAREN 7AN, 09:30h |
E) BEHIN-BEHINEKO ZERRENDAK ARGITARATZEKO: | MARTXOAREN 11N |
F) BEHIN-BEHINEKO ZERRENDEEI ERREKLAMAZIOAK EGITEKO: | MARTXOAREN 17 ARTE |
G) BEHIN-BETIKO ZERRENDAK ARGITARATZEKO: | MARTXOAREN 25EAN |
H) ZERRENDAK ARGITARATZEKO( 2. ETA 3. AUKERAK) | APIRILAREN 1EAN |
I) ZERRENDEI GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK JARTZEKO: | APIRILAREN 26 ARTE |
Argitaratzailea: tokieder ikastola eus . 19:15 0 iruzkin
Etiketak: Matrikulazioa, Oharrak
Matrikulazioa
Dakizuenez 11 / 12 ikasturterako matrikulatzeko epea laster zabalduko da. Matrikulazioa bi modutan egin daiteke:
· Ikastolan: Urtarrilaren 31tik otsailaren 11ra izango da. Egun horietan pasa zaitezkete Zuzendaritzatik inprimakiak jasotzera. Bertan azaltzen da ekarri beharreko dokumentazioa.
· On line: Aurten ere, urtarrilaren 31tik otsailaren 10era matrikulazioa “on line” egiteko aukera izango duzue ondorengo helbidean: www.hezkuntza.net (urtarrilaren 31tik aurrera erabilgai). Kasu honetan inprimakia interneten beteko duzue eta ondoren beharrezkoa den dokumentazioa Ikastolara ekarri beharko duzue.
ORDUTEGIA: Goizez: 9:30tik 11:00etara
Arratsaldez: 15:00etatik 17:00etara
2 urteko geletan dauden umeak, beste tramiterik egin gabe, automatikoki gelditzen dira matrikulatuta ikastetxe honetan jarraitzen badute 3 urteko gelan. Beste ikastetxe batera joateko bai egin behar dutela matrikulatzeko eskaera aukeratutako Ikastetxean bertan.
Zuzendaritza
Oharra: Urtarrilaren 31n, 17:15ean “ate irekien saioa “ egingo duguArgitaratzailea: tokieder ikastola eus . 18:50 0 iruzkin
Etiketak: Matrikulazioa, Zuzendaritzaren oharrak
2011/01/18
Obrak hasi dira
Gabonetan hasi behar zuten, baina izapide burokratiko batzuk eragotzi dute.
Kendutako kolunpioak patioan kokatuko dira, kiroldegiaren ondoan.
Orain, pazientzia.



2011/01/17
Matrikulazio epea
2011-12 ikasturterako matrikulazio epea urtarrilaren 31tik otsailaren 11ra izango. Laster informazio zehatzagoa emango da.
Argitaratzailea: tokieder ikastola eus . 21:05 0 iruzkin
Etiketak: Matrikulazioa, Oharrak