Otsailaren 22an Haur Hezkuntzako umeek Xabier Lizaso pianojolearen bisita izan zuten. Mailaka saio bat izan zuten berarekin, non entzun, ikusi eta, nola ez, musikarekin jolastu egin zuten. Benetan esperientzia polita izan zen.
Pianojolea Haur Hezkuntzan on PhotoPeach

2011/02/23
Pianista Haur Hezkuntzan
2011/02/16
Matrikulazioa 20011-12: eskaerak
TOKIEDER IKASTOLA
2011-12 IKASTURTERAKO MATRIKULAZIOA
HAUR HEZKUNTZA
2 URTEKO GELAK: Apuntatutako guztiak onartuak izan dira.
3 URTEKO GELAK: Apuntatutako guztiak onartuak izan dira.
4 URTEKO GELAK: Eskaera gehiago plazak baino. Barematu behar da.
LEHEN HEZKUNTZA
1. MAILA: Apuntatutako guztiak onartuak izan dira.
Argitaratzailea: tokieder ikastola eus . 9:58 0 iruzkin
Etiketak: Matrikulazioa, Oharrak
2011/02/13
Agate Deuna Haur Hezkuntzan
Hona hemen Agate Deuna jaian ateratako Haur Hezkuntzakoen argazkiak. Liluragarriak!
Agate Deuna. Tokieder Ikastolako Haur Hezkuntza on PhotoPeach
2011/02/09
Agate Deunaren Lehen Hezkuntzako argazkiak
Hasieran Ikastolako guztiak elkartu ginen patioan abesteko. Gero hiru taldetan banatu ginen, haur Hezkuntzakoak alde batetik, Lehen Hezkuntzako talde bat Gorbeialde eskolara joan zen abestera eta Lehen Hezkuntzako beste taldea Blas de Otero kaleko adinekoen Eguneko Egoitzara. Kalean abestu ondoren berriro elkartu ginen Ikastolan azken kantak egiteko. Bukatzeko frontoian opil banaketa egon zen.
Agate Deuna. Tokieder Ikastolako Lehen Hezkuntza on PhotoPeach
2011/02/02
Agate Deuna kanta
SANTA AGEDA
Aintzaldun daigun Agate Deuna
bihar da ba Deun Agate
etxe honetan zorion hutsa
betiko euko al dabe.
Deun Agatena batzeko gatoz
aurten be iazko berbera
igaz lez hartu gagizuz eta
zabaldu zure sakela.
Zorion etxe hontako denoi!
oles egitera gatoz,
aterik ate ohitura zaharrak
aurten berritzeko asmoz.
Ez gaude oso aberats diruz
ezta ere oinetakoz
baina eztarriz sano gabiltza
ta kanta nahi degu gogoz.
Agate Deuna
Guraso agurgarriok:
Ohar honen bidez gogoratu nahi dizuegu datorren ostiralean otsailaren 4an, arratsaldeko 15:00ak inguruan hasita, Agate Deuna ospatuko dugula.
Ikastola osoa aterako gara kantatzera, baina kontuan izanda gero eta ikasle gehiago ditugula, aurreko urtean bezala denok batera atera beharrean Lehen Hezkuntzakoak bi taldetan eta Haur hezkuntzakoak bere aldetik aterako dira abestera:
- LHko A taldekoak: Gure Ikastolako patioan, Eguneko Egoitzan eta Getariako enparantzan.
- LHko B eta C taldekoak: Gure Ikastolako patioan, Gorbeialde Ikastetxean eta Zentro komertzialaren plazatxoan.
- Haur Hezkuntzakoak: Ikastolako patioan guztiak eta 4 eta 5 urtekoak Getariako enparantzara joango dira. Ikastolara bueltatzerakoan 3 urtekoekin elkartuko dira eta bertan ere kantatuko dute.
Eginkizun honi kolorea emateko asmoz, baserritarrez jantzita etortzea eta makila ekartzea komeni da.
Festa hau gure kulturaren osagarri garrantzitsua dela kontutan hartu behar dugu. Ondo atera dadin zuen laguntza ezinbestekoa da ikasleak pasatzen direnean ez ostopatzea.
Makilan haurraren izena ipintzea ezinbestekoa da. Datozen urteetarako gordetzea gomendatzen dizuegu.
OHARRA: Jantokian gelditzen direnak:
Lehen Hezkuntzakoak ikastolan bertan goizetik ekarritako jantziekin jantziko dira.
Haur Hezkuntzakoak beraien eraikuntzan jantziko dira, ahal izanez gero gurasoen laguntzarekin.
Mila esker
Euskara Batzordea