Danborrada Haur Hezkuntzan on PhotoPeach

2012/04/27
2012/04/25
Munduko liburuak
Liburuaren eguna ospatzeko liburutegiko arduradunak erakusketa polita antolatu du Ikastolako Aretoan. Bertan azken urtetan biltzen joan den munduko lurralde askotako liburuak erakusten dira. Hizkuntza, idazkera eta estetika arragoa dugu ikusgai. Erakusketa aste osoan egongo da jarrita, ikasleak ari dira pasatzen ikustera, liburu ulertezin horiek hartzera, ikutzera, aztertzera... liburuekin gozatzeko beste era bat da.
Familiak ere konbidatuta zaudete. A! eta lurralde arrotzetara bidaia eginez gero Ikastola gogoratuz
bilduma handitzen lagundu nahi bagaituzue... gure irrifarrerik hoberena
jasoko duzuela ziur egon.
Munduko liburuak on PhotoPeach
2012/04/24
Ingeleseko antzerkiko abestiak
Datorren maiatzaren 3an "Forum Teatre" antzerki taldeko aktoreen bisita izango dugu. Haur Hezkuntza eta 1. Zikloko ikasleek "Andersen: Stories in the Attic" antzezlana ikusiko dute, eta 2. eta 3. ziklokoek "Robin & Hood". Hona hemen antzezlan hauetan abestuko diren abestiak, etxean ere entzun ditzazuen.
HAUR HEZKUNTZA ETA 1. ZIKLOA
2. ETA 3. ZIKLOAK
2012/04/23
San Prudentzioko danborrada Haur Hezkuntzan
Datorren ostiralean, apirilaren 27a, Haur Hezkuntzako ikasleriak San Prudentzioko danborrada joko dute.
Ordutegia:
Ordutegia:
- 2 urteko ikasleak: Goizeko 12:25ean, gutxi gora behera
- 3, 4 eta 5 urtekoak: Arratsaldeko 15:30ean, gutxi gora behera
Hirinet: Gasteizko aldizkari digitala euskaraz
Agian bere momentuan Geu Gasteiz aldizkaria ezagutu eta irakurri egin zenuten. Gasteizen euskara hutsean argitaratzen zen aldizkari bakarra zen. Arazo ekonomikoak zirela eta duela 2 urte desagertu zen, baina sortzaileak, Geu Elkarteak, jarraitu du Gasteizen euskararen alde lan egiten.
Orain proiektu berri bati heldu diote: HIRINET aldizkari digitala. Behean klikatuz ikus dezakezue. Bertan aldizkari potentea topatuko duzue, atal ugarikoa: agenda, gizarte, kultura edota kirol albisteak, bideoak, blogak, errezetak, denborapasak, komikiak, etab. Harpidetza egin dezakezue ere. Bisita ezazue!
2012/04/18
Bertan behera gelditu zen hitzaldia gauzatuko da
“HAURRENTZAT HOBERENA
DELAKO: FAMILIA BANATU ETA BANATUGABEETAN KOPARENTALITATEA AURRERA NOLA
ERAMAN”.
Koparentalitatea definitu daiteke guraso biek
elkarregina dutenean era positiboan eta elkarri laguntzeko erlazioa jorratzen
dutenean, batez ere horien seme-alaben hezkuntzan. Gurasoen inplikazioak
umeentzako abantaila argiak dakartza. Gurasoen banaketak dakarren gatazkak
eragina handia dauka familietan garatu behar den koparentalitatean.Hau dela eta
gatazkaren kudeaketak baldintzatuko du guraso bien partaidetza era paraleloan
edo era kooperatiboan. Beraz tailer honetan koparentalitatearekin zerikusia
duten kontzeptuak aztertuko dira.
HIZLARIA: PRISCILA
COMINO, PSIKOLOGOA.
NOIZ?: APIRILAREN
23an, ASTELEHENA, 3.15ean.
NON?: ERAIKIN
BERRIKO BILERA GELAN.
GURASOEN ESKOLA
2012/04/17
GU ERE BERTSOLARI proiektuak aurrera jarraituko du
Gogorazten dizuegu 3.
zikloko ikasleek parte hartzen dutela bertsolaritza tailer batean. GU ERE
BERTSOLARI proiektuaren barruan, hamabostean behin, bertsolari bat etortzen da
Ikastolara talde bakoitzari ordubeteko saioa ematera. Udalak egindako
murrizketak direla eta proiektu hau bertan behera gelditu zen martxotik
aurrera. Horren kontra sortutako mobilizazioei esker Udalak atzera jo du eta
proiektuak jarraipena izango du, gutxienez,
kurtsoa amaitu arte. Beraz, berri pozgarria!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)