Hemen 2012-13 ikasturterako eskeintzen diren orduz kanpoko ekintzak kontsulta ditzakezue. Matrikula irailean izango da.

2012/06/28
2012-13ko orduz kanpoko ekintzak
2012/06/14
Baratzaren lana eta uzta
Gela egonkorreko ikasleek, kurtso osoan zehar, lan handia egin dugu gure baratzan eta
emaitzak hemen gaude. Gure uzta hasi gara jasotzen eta menu goxoak prestatuko
ditugu: hasteko entsalada galantak, geroago babak eta ilarrak eta bukatzeko
marrubi goxoak…ummmm!... Ideia ona ezta?
Gela Egonkorrekoen lana baratzean on PhotoPeach
2012/06/13
Ikastolako abesbatzaren kontzertua
Ikastolako abesbatzak bi emanaldi eman ditu gaur goizean ikastolan. Oso polita izan da, zein ondo egin duten! Zorionak, Crescendo.
Tokieder Abesbatzaren kontzertua on PhotoPeach
2012/06/12
2012ko udalekuetako bilera
Kaixo!
Aurten, ekainaren 25tik uztailaren 6ra, TOKI
EDER Ikastolan burutuko diren udalekuen funtzionamenduaz hitz egiteko bilera
batera gonbidatzen zaituztegu:
2012ko ekainaren 13an, asteazkena,
ikastolako kiroldegian arratsaldeko 16’00etan.
Bileran
udalekuetan egingo diren ekintzen informazioa emango dizuegu eta suertatzen
diren zalantzak eta galderak argitzen saiatuko gara.
Oharra:
zuetako baten batek uko egiten badio udalekuetako plazari, abisatu
lehenbaitlehen, ekainaren 7an baino lehenago bada, ordaindutakoa itzuliko
diogu, baina kopuruaren 35 € ez, gestio lanak direla eta. Beranduago parte ez
hartzea erabakitzen baduzue, ez da ezer itzuliko begirale kontratazioak eginak
izango dira eta. ampalekueder@yahoo.es
TOKIEDER IKASTOLAKO GURASO ELKARTEA
TOKIEDER IKASTOLAKO GURASO ELKARTEA
2012/06/05
HAZI HEZI aldizkaria
Guraso agurgarriak:
Sortu da HAZI HEZI. Uste dugu etxekoentzat hezkuntzan laguntzeko tresna egokia izan daitekeela.
Hik Hasik 17 urte daramatza
euskal hezkuntzan hik hasi aldizkaria
nahiz material pedagogikoa argitaratzen eta hezkuntza jardunaldiak antolatzen.
Orain, eskuetan dugu HAZI HEZI etxerako heziketa aldizkaria. Bertan,
ondorengo atalak jorratuko dira:
-
Haurdunaldia eta haurraren lehen hilabeteak.
-
Lehen urteak, urte gozoak eta nerabezaroa.
-
Horiekin batera, gaia, elkarrizketa, adituen
aholkuak (psikologo, pediatra, sexologo, homeopata, dietista…), kontsultak,
sormena, eztabaidagaia; hezitzaileen, gurasoen eta aiton-amonen hausnarketak…
Dagoeneko, liburudendetan dago salgai, 5 eurotan. HAZI HEZI udan, udazkenean, neguan eta udaberrian argitaratuko da,
eta, urteko 4 zenbakien harpidetzak 20
euro balio ditu. Gainera, orain harpidetzen direnei lehenengo zenbakia doan
bidaliko zaie.
Informaziorako 943 371 408
telefonora dei daiteke edo hikhasi@hikhasi.com-era idatzi.
Harpidetza egiteko: www.hikhasi.com
Ezagutu
dezazuen, hor doakizue aldizkariaren atalen laburpena.
Eskerrik
asko arretarengatik, eta hartu gure agurrik zintzoena.
Hik
Hasi egitasmoa
2012/06/01
Suscribirse a:
Entradas (Atom)