Blog honen eskuinaldean, INFORMAZIO OROKORRA atalean, 2014-15 ikasturteko EGUTEGI LEKTIBOA ikus dezakezue. Irailean paperean etxera bidaliko dizuegu.

2014/06/26
2014-15 ikasturteko egutegi lektiboa
2014/06/25
Ikastolako udalekuak
Udalekuak hasi dira. Neska eta mutil asko dabiltza hemendik primeran
pasatzen... eta gela zapaldu gabe! Uztailaren 11 arte egongo dira.
2014/06/18
Tokieder Emakumeen lasterketan
Ekainaren 8an Ikastolako ama batzuk Emakumeen Lasterketan hartu zuten parte. Eta ez ziren gaizki aritu, ez!
2014/06/16
4. mailakoak Ekainberrin (Zestoan)
Ekainean, 4. mailakook ikasturte bukaerako txangoa
Zestoan eta Loiolan burutu dugu. Zestoan
Ekain erreplikako bisita gidatuan eta “Suaren bila” tailerrean parte hartu
dugu. Ekain leize-zuloa aurkitzen den
aran ederrean, Sastarrain deitutakoa, paseotxo bat eman dugu. Gero Loiola aldera
(Azpeitia) jo dugu bertan bazkaltzeko eta izozki bat jateko. Oso eguraldi ona
izan dugu eta primeran pasatu dugu.
4. mailakoak Ekainberrin by Slidely Slideshow
3. euskara kanpaina
Duela aste batzuk Ikastola osoan ahozkotasuna lantzeko jarduerak burutu genituen. Gela bakoitzak zeozer prestatu zuen beste gela edo geletan antzezteko: antzerkia, txotxongiloa, asmakizunak, txisteak... Prestatzeko lan egin zen eta benetan ongi atera zela. Hona hemen argazki batzuk.
Tokiederren ahozkotasuna lantzen by Slidely Slideshow
2014/06/13
Abesbatzaren udako kontzertua
Suscribirse a:
Entradas (Atom)