Ikastolako ohartegietan eskatzaileen zerrendak argitaratu ditugu.
Hurrengo martxoaren 5ean, barematu ondoren, onartuen behin behineko zerrendak jarriko ditugu ohartegietan.

2015/02/24
Matrikulazioa
Argitaratzailea: tokieder ikastola eus . 10:54 0 iruzkin
Etiketak: Matrikulazioa, Zuzendaritzaren oharrak
2015/02/20
ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK
Ikastolako eskolaz kanpoko ekintzak direla eta, atzoko "Diario de noticias de Alava" egunkarian gure umeen hainbat argazki atera zuten. Begira gure kirolariak zein ondo dauden!
Argitaratzailea: tokieder ikastola eus . 9:53 0 iruzkin
Etiketak: Orduz kanpoko ekintzak
2015/02/18
Inauteriak Haur Hezkuntzan
Haur hezkuntzako umeak irrikitan zeuden jaialdian parte hartzeko eta goizean ospatu zuten. Mozorroa prestatu eta... desfilea eta guztiz egin zuten!
Arratsaldean merendola batekin egun berezi hau bukatu zuten.
Tokieder Ikastola's Slidely by Slidely Slideshow
Argitaratzailea: tokieder ikastola eus . 12:54 0 iruzkin
Etiketak: Inauteriak, Kanpainak
INAUTERIETAKO JAIALDIA- LEHEN HEZKUNTZAN
Pasadan ostiralean, otsailak 13, kriston jaialdia egin genuen. Lehen hezkuntzan arratsaldean ospatu genuen eta gero txokolatada batekin amaitu genuen eguna. Primeran egon ginen!
Tokieder Ikastola's Slidely by Slidely Slideshow
Argitaratzailea: tokieder ikastola eus . 12:03 0 iruzkin
Etiketak: Inauteriak
2015/02/10
Euskal inauteriak-Hasiera
Atzo, astelehenean, gure 2. Euskara kanpaina hasi zen, "Euskal Inauteriak" hain zuzen. Lehen Hezkuntzan dantza bat egin genuen. Begira zein ondo egin genuen!
Tokieder Ikastola's Slidely by Slidely Slideshow
2015/02/09
HAUR HEZKUNTZAKO INAUTERIAK
2015/02/06
EUSKAL INAUTERIAK
Egun
hauetan, otsailak 9tik 13ra, Gasteizko ikastola eta ikastetxe batzuek
antolatutako
“Euskal inauteriak“ izeneko euskara kanpainan parte hartuko dugu.
Argitaratzailea: tokieder ikastola eus . 15:33 0 iruzkin
Etiketak: euskara batzordea, Zuzendaritzaren oharrak
2015/02/05
Ate irekien eguna (GAURKOA ETA BESTE BAT)
Gaur, osteguna, blogean publikatu genuen moduan ate irekien eguna egingo dugu.
EGUNA: OTSAILAREN 5a, OSTEGUNA
ORDUA: 18:00
TOKIA: LEHEN HEZKUNTZAKO SARRERA
Hala ere, eguraldia dela eta Gasteiz nola dagoen ikusita, beste egun bat ere antolatuko dugu berriro ate irekien eguna egiteko.
EGUNA: OTSAILAREN 10a, ASTEARTEA
ORDUA: 18:00
TOKIA: LEHEN HEZKUNTZAKO SARRERA
Zuek aukeratu noiz etorri. Anima zaitezte!
Argitaratzailea: tokieder ikastola eus . 10:13 0 iruzkin
Etiketak: Zuzendaritzaren oharrak
2015/02/04
Agate Deuna
Gaur, Agate Deuna bezpera denez, gure betiko ohiturarekin jarraitu dugu. Baina, eguraldia dela eta, ezin izan dugu kanpoan egin eta Lehen Hezkuntzakoak frontoian bertan abesten egon gara. Haur Hezkuntzakoek psikogelan abestu dute.Ea gustatzen zaizkizuen egindako bideoak!
Tokieder Ikastola's Slidely by Slidely Slideshow
Tokieder Ikastola's Slidely by Slidely Slideshow