Pasaden ostiralean, hilak 22, xakeklubaren azken eguna izan zen. Hau pena hau!
Egun horretan, 20 ausartek, ikasturtean zehar gehien agertu direnek, xake
txapelketan parte hartu zuten.

2015/05/23
XAKE KLUBARI AGUR
Argitaratzailea: tokieder ikastola eus . 16:30 0 iruzkin
Etiketak: Argazkiak, Oharra, Orduz kanpoko ekintzak
HAU ASTEBURUA HAU!
Hau asteburu oso ona izan da Tokieder ikastolako 6.mailako ikasleentzat.
Alde batetik Olinpiada matematikan gure ikasle bat, Gaizka Saenz de Samaniego lehenego bosten artean geratu da.
Zorionak Gaizka!
Beste aldetik Tokiederreko 6.mailako saskibaloiko taldeak liga irabazi du.
Argitaratzailea: tokieder ikastola eus . 16:09 0 iruzkin
Etiketak: Ekintzak, Oharra, Orduz kanpoko ekintzak
2015/05/22
2015/05/21
6. MAILAKOEN IKASBIDAIA
Gure 6. mailako ikasleak atzo ordu bietan gutxi gora behera ailegatu ziren Bartzelonara. Primeran pasatu zuten.
2015/05/13
IKASTOLAKO JAIA
URTEKARIA
Kaixo familiak!
Azken urteotan bezala, aurten ere ikastolako gela guztien argazkiak biltzen dituen urtekaria
erosteko aukera izango dugu. Gainera, urtekariarekin batera gelako argazkia ere eros daiteke.
Interesa baldin baduzue, etor zaitezte Guraso Elkartearen gelara (116) maiatzaren 18, 19, 21 edo
22an, 5etatik 6etara, dagokion diruarekin. Diru kopuru zehatza ekarri behar duzue, ez da
kanbiorik emango! Urtekariak ekainean banatuko zaizkie eskatu dutenei.
Bi aukera daude:
1) Urtekaria: 7,5€
2) Urtekaria + 15x20 argazkia: 9€ (argazkiaren kopia gehiago nahi izanez gero 1,50€
bakoitzagatik)
Ezin da argazkia bakarrik erosi!
Urtekaria ikusi nahi baduzue sartu:
2015/05/12
AZOKA TXIKIA
Iaz bezala, aurten ere ikastolako ikasturte amaierako jaian azoka txikia egin nahi dugu,
aurreko urteetan oso emaitza onak izan ditu eta. Etxean hainbat gauza ditugu denok
(liburuak, musika, jokoak…), egoera onean daudenak baina erabiltzen ez ditugunak.
Horiek “birziklatu” eta bide batez Guraso Elkarteari laguntzeko modua da.
Nola? Ikastolara eramango ditugu gauza horiek, Guraso Elkartearen gelara (16. gela),
maiatzaren 18, 19, 21 eta 22an, 17:00etatik 18:00etara. Han Guraso Elkarteko kide bat
egongo da, eramaten duzuena jasotzeko.
Jasotakoa salgai jarriko dugu maiatzaren 29an, ikastolako jaian, prezio sinbolikoan.
Jasotako dirua Guraso Elkartearentzat izango da, hau da, gure seme-alabentzat, eta
gainera denok izango dugu aukera gauza interesgarriak erosteko oso diru gutxiren truke.
Gogoratu: Ekar ditzakezue euskarazko liburu edo ipuinak, musika, joko eta jostailuak,
mozorroak, bitxiak, eta abar… (arroparik ez, mesedez). DENA EGOERA ONEAN!
2015/05/11
3. EUSKARA KANPAINA
Argitaratzailea: tokieder ikastola eus . 17:12 0 iruzkin
Etiketak: euskara batzordea, Oharra
2015/05/04
IKASTOLAKO SASKIBALOIKO JOKALARIAK
Ikastolan!!
Aurreko ostegunean "El correo"
egunkarian agertu ziren honako
argazkiarekin.
Zorionak!!!
Argitaratzailea: tokieder ikastola eus . 15:54 0 iruzkin
Etiketak: Orduz kanpoko ekintzak