2018-19ko egutegia
Egutegian agertzen den bezala, 2018-19 ikasturtea honela izango da:
- Irailaren 7an, ostirala, emango diogu hasiera ikasturteari. Egun horretan aurkezpena egingo dugu 11:30tik 13:30ra.
- Irailaren 10tik irailaren 21ra arte goizez egongo gara eta ordutegia 9:30tik 13:30era izango da.
2 eta 3
urteko ikasleriak egokitzapen prozesua izango du eta horren inguruko
informazio zehatzagoa emango da
iraileko bileretan.Irailaren 5ean, 11:00etan izango da 2 urtekoen bilera eta irailaren 6an 11:00etan 3 urtekoena.
Irailaren 7an Lehen
Hezkuntzako 1. mailara pasatuko
direnak 11:30etan Kiroldegian elkartuko dira, ondoren geletara joateko eta LHko
3. mailara pasatuko direnak, taldeak
nahastuko direnez, Areto Nagusian elkartuko dira.
Irailaren 10ean hasiko da jantoki
zerbitzua hilabete horretan
erabiltzeko izena emanda dutenekin. 3
urteko ikasleriak jantoki zerbitzua erabiltzeko aukera izango du irailaren 24etik
aurrera.
|
