Lehengo ostiralean,
azaroaren 20an, gure ikastolako eskola-orduz kanpoko ekintzei buruzko hitzaldia
eman zuten Guraso Elkarteko kideek eta ekintzen koordinatzaileak, Julen Artxagak,
Kirolaren Euskal Eskolan, Bilbon. Eskola hori Eusko Jaurlaritzaren Kirol
Zuzendaritzako zerbitzu bat da eta, beste gauza askoren artean, kirol arloan
lan egiten dutenentzako formazioa ematen du. Eskola Kirolari buruz antolatutako
jardunaldi batean Tokiederreko ekintzen antolaketa esperientzia beste
batzuentzat eredu izan daitekeela pentsatuz, hitzaldi hau emateko eskaera jaso
genuen, eta bai erantzun ere! Guraso Elkarteak, kirol arloko profesionalak,
Eskola Kiroleko Teknikariak eta abar entzule zirela, Tokiederreko esperientzia
arrakastatsua ezagutzera eman genien ia 140 laguni.
0 iruzkin:
Publicar un comentario