2012/11/30

1. mailakoak Lapurriketan:Argazkiak

Azaroaren 15 eta 16an 1. mailako 3 gelak Bizkaiko Dima herrian dagoen Lapurriketa baserri-eskolan egon ginen. Zorionez eguraldiak asko lagundu zigun dena primeran ateratzeko.
Ekintza asko egin genituen: ogia eta bizkotxoa egiten ikasi, mendira joan, korta eta ortua ezagutu, herri kirolak praktikatu, diskotekan dantzatu... eta elkarrekin primeran pasatu.
Mundiala izan zen!

1. maila Lapurriketan on PhotoPeach

2012/11/29

Kanpaina hasiera Lehen Hezkuntzan

Lehen Hezkuntzan ikastolako bi pelotariek lagundu digute "Araban Boga Boba euskara gora doa" euskara kanpainari hasiera emateko. Guztiok elkartu gara Areto Nagusian ikusteko zein herri kiroletan arituko garen bai erakusketan bai jolas txokoetan. Eutsi gogor euskarari!
Araban Boga Boga Lehen Hezkuntzan on PhotoPeach

Kanpaina hasiera Haur Hezkuntzan

Haur Hezkuntzan "Araban Boga Boga euskara aurrera doa" euskara kanpainari hasiera eman zaio antzerkitxo polit honekin. Hurrengo egunetan herri kirolen munduan murgilduta, euskarari bultzada ikaragarria emango diogu. Aurrera!
Araban Boga Boga Haur Hezkuntzan on PhotoPeach

2012/11/27

Larunbateetako mendi irteeren egutegia

Iturribero mendi taldeak larunbatetan antolatzen dituen urte osoko irteeren egutegia hemen ondoan azter dezakezue, "Informazio Orokorra" atalean
Parte hartzeko baldintzak blog honen aurreko sarrera batean ikus ditzakezue.

2012/11/20

1. mailakoak Lapurriketan





  1. mailako taldeek bi egun pasatu zituzten Lapurriketa barnetegian. Argazki polit hau atera zuten.  




2012/11/05

Tokieder dantzan

Ikasturteko lehenengo kanpainari amaiera emateko ,irailean Lehen Hezkuntzako ikasle  eta irakasleek dantza bat eskaini zuten. Hona hemen.


Tokieder dantzan 2012 from Tokieder on Vimeo.

2012/11/04

Gasteizko IV jardunaldi pedagogikoak

VITORIA-GASTEIZKO IV.JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK: FAMILIA, ESKOLA ETA NORTASUNAREN GARAPENA HAURTZAROAN

Dagoeneko irekita dago Vitoria-Gasteizko IV.Jardunaldi Pedagogikoetan izena emateko epea.

Honekin batera programa ere ikusgai duzue.

Horretarako IV Jardunaldiak sakatu.