2014/06/26

2014-15 ikasturteko egutegi lektiboa

Blog honen eskuinaldean, INFORMAZIO OROKORRA atalean, 2014-15 ikasturteko EGUTEGI LEKTIBOA  ikus dezakezue. Irailean paperean etxera bidaliko dizuegu.

https://drive.google.com/file/d/0BzVbsHPbbaZHTHh1T0tZZ3VDSjQ/edit?usp=sharing

2014/06/25

Ikastolako udalekuak

 Udalekuak hasi dira. Neska eta mutil asko dabiltza hemendik primeran pasatzen... eta gela zapaldu gabe! Uztailaren 11 arte egongo dira.





2014/06/18

Tokieder Emakumeen lasterketan

Ekainaren 8an Ikastolako ama batzuk Emakumeen Lasterketan hartu zuten parte. Eta ez ziren gaizki aritu, ez!


2014/06/16

4. mailakoak Ekainberrin (Zestoan)


Ekainean, 4. mailakook ikasturte bukaerako txangoa Zestoan eta Loiolan  burutu dugu. Zestoan Ekain erreplikako bisita gidatuan eta “Suaren bila” tailerrean parte hartu dugu.  Ekain leize-zuloa aurkitzen den aran ederrean, Sastarrain deitutakoa, paseotxo bat eman dugu. Gero Loiola aldera (Azpeitia) jo dugu bertan bazkaltzeko eta izozki bat jateko. Oso eguraldi ona izan dugu eta primeran pasatu dugu.


4. mailakoak Ekainberrin by Slidely Slideshow

3. euskara kanpaina

Duela aste batzuk Ikastola osoan ahozkotasuna lantzeko jarduerak burutu genituen. Gela bakoitzak zeozer prestatu zuen beste gela edo geletan antzezteko: antzerkia, txotxongiloa, asmakizunak, txisteak... Prestatzeko lan egin zen eta benetan ongi atera zela. Hona hemen argazki batzuk.


Tokiederren ahozkotasuna lantzen by Slidely Slideshow

2014/06/13

Abesbatzaren udako kontzertua

Gaur goizen Ikastolako Abesbatzako artistek 2 emanaldi eman dituzte. Haur Hezkuntzako haur guztiak eta Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 4. mailara artekoak gustura egon dira espektakuluaz gozatzen. Dagoeneko oso ondo ezagutzen dugu artista hauen kalitatea eta beti bezala primeran egin dute. Aupa zuek!