2013/12/30

Lehen Hezkuntzako Olentzeroren jaiaren bideoa


2013/12/26

Olentzero eta Mari Domingi Haur Hezkuntzan

Aurreko ostiralean Olentzero eta Mari Domingi Ikastolan egon ziren. Haur Hezkuntzako ikasleek gelan prestatutako abestiak eskaini zizkieten. Asko gustatu zitzaienez gelaz-gela pasatu ziren opariak banatuz. Zein jatorrak diren!


Olentzero Haur Hezkuntzan 2013 on PhotoPeach

Tokieder Ikastolako orduz kanpoko ekintzak

2013/12/20

OLENTZERO ZOZKETA

Gaur goizeko jaialdian sarien sosketa egin da. Hauek izan dira saritutako zenbakiak:

Tablet:319
Kamara digital bat:433
E-Book: 431
1. saskia: 812
2. saskia: 937
3. saskia: 998
4. saskia: 971
Kirol materialarako bale bat: 1014
Afari bale bat: 907

Ez bota boletoak, sariren bat ez bada jasotzen zenbaki ordezkoak urtarrilean argitaratuko ditugu.

2013/12/19

Gurasoen abesbatza Ikastola girotzen

Gaur Ikastolako guraso batzuk osatutako abesbatzaren bisita izan dugu Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzako maila batzutan eta frontoian denontzat. Oso ondo abestu dute biharko jaiarako giroa berotuz. Mila esker!

Gurasoen abesbatza 2013 on PhotoPeach

2013/12/18

Txokolatada





Gabon kantak




Olentzeroren gainean klikatuz egun hauetan abesten ari garen kanten letrak ikus ditzakezue: "Olentzero", "Hator hator", "Alaken", "Din dan don" eta "Elurra teilatuan". Ea etxean ere abesten dituzuen!

2013/12/17

Tokieder Abesbatzaren emanaldia

 Gaur goizean Crescendo-Tokieder Abesbatzak bi emanaldi izan ditu Ikastolan. Lehena LHko 1.tik 4.maila bitarteko ikasleriarentzat izan da eta bigarrena Haur Hezkuntzakoentzat.
Mundiala! Zorionak, artista horiek!

Tokieder abesbatza 2013 on PhotoPeach



Jolas ez sexistak

https://drive.google.com/file/d/0BzVbsHPbbaZHc1ItRk9rMVRnS2M/edit?usp=sharing
Jostailu bat erostean agian ez gara konsziente izaten honek atzean zer balore eta eredu adierazten dizkion haurrari. Arruntenetariko bat sexismoa izaten da. Hau ekiditzen laguntzeko asmoz, gida hau eskaintzen dizuegu irudian klikatuz gero.

2013/12/16

Olentzeroren jaia

Abenduaren 20an Ikastolan Gabonak ospatuko ditugu Olentzeroren bisita eta beste hainbat ekitaldirekin. Hemen azpian egun horretako egitarauak ikus ditzakezue, Haur Hezkuntzako zein Lehen Hezkuntzakoa.

HAUR HEZKUNTZAKO EGITARAUA

LEHEN HEZKUNTZAKO EGITARAUA



2013/12/13

Peter Pan musikala


2013/12/12

Gabonetarako liburuak

http://xolintxo.blogspot.com.es/2013/12/gabonetarako-liburuak.htmlUrtero bezala Xolintxon, Ikastolako liburutegiko blogean, liburuak oparitzeko lagungarria izango zaizun zerrenda bat argiratu dugu. Irudian klikatuz ikus dezakezue.

2013/12/10

5 urtekoak txorizoa eta taloak egiten


Kaixo Familiak:

Oraingo honetan Euskararen astea ospatzeko gure amonen errezetak berreskuratu ditugu eta taloa eta txorizo goxo-goxoak prestatu ditugu. Oso dibertigarria izan da errezeta egitea eta plazerra handia gero jatea. Badakizue …. mahai inguruan eroso eta euskaraz goxo-goxo.

5 urtekoak txorizoak egiten on PhotoPeach

2013/12/03

Euskararen egunean, dantza egitera!

Abenduaren 3an euskararen eguna da. Ospatzeko eguerdiko 12etan denak jolastokian bildu gara  dantzatzera. Horrekin batera Lehen Hezkuntzan amiaera eman diogu egun hauetako kanpainari; Haur Hezkuntzan, berriz, ostegunera arte luzatuko da.



Euskararen eguna 2013 from Tokieder on Vimeo.