2014/12/23

Lehen Hezkuntzako Olentzeroren jaia

Olentzero Ikastolan by Slidely Slideshow

2014/12/19

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!




Gabonak heldu zaizkigu eta ospakizunekin hasi gara:
  • Atzo gurasoek abesbatzako ekitaldi bat eskaini ziguten eta txokolatada goxo-goxoa. 
          Bihotz bihotzez eskerrik asko!



  • Gaur Olentzero Ikastolara etorri da eta  gabonetako jaialdia   bukatu ondoren opari batzuen zozketa izan dugu. Hauek dira ateratako zenbakiak: 


    Ea zorte ona izan duzuen...!

2014/12/18

Crescendo abesbatza

Asteartean Crescendo abesbatzak ekitaldi polit bat eskaini zigun. Zein ondo egin zuten!

Tokieder Ikastola's Slidely by Slidely Slideshow

2014/12/16

Badator Olentzero!

A ze gutxi falta den Olentzero etortzeko! Gure Ikastolara lehenago etorriko da bisitatxo bat egitera, hain zuzen ere, ostiralean. Ongi etorria emateko jai polita prestatu dugu, bai Lehen Hezkuntzan bai Haur Hezkuntzan.

2014/12/10

ESKOLA KONTSEILUA: BEHIN BETIKO KIDEAK

O.O.G.etako kideak berritzeko prozesua bukatu ondoren hona hemen hurrengo urteetan Eskola Kontseiluko kideak izango direnak.

 Zorionak eta eskerrik asko! 

2014/12/03

EUSKARA EGUNA 2014

Gaur, abenduak 3, Ikastolan Euskararen eguna ospatu dugu. Guztiok, bai haur hezkuntzakook bai lehen hezkuntzakook, hotzari aurpegi alaia ipiniz,  dantza egin dugu. Hona hemen egindakoa. Begira zein ondo atera zaigun!!



EUSKARAREN EGUNA by Slidely Slideshow

EUSKARA EGUNA


2014/11/28

Eskola Kontseiluko partaideen behin behineko zerrenda


 Gaur argitaratu dugu eskola Kontseiluko partaideen behin behineko zerrenda. Haur Hezkuntzako  eta Lehen Hezkuntzako barruko ohartegian ere zintzilikatuta dago. Murtziloak aurkezteko epea abenduaren 1etik 3ra izango da. Hurrengo abenduaren 10ean behin betiko zerrenda argitaratuko dugu.



2014/11/25

ALEA, Arabako aldizkaria

ALEA, Arabako aldizkaria jaiotzear dago. Hurrengo abenduaren 3an lehenengo alea banatuko dugu EUSKARAREN EGUNA ospatzeko baina lehenago ezagutu nahi baduzue larunbat honetan, azaroaren 29an, aurkezpen jaia ospatuko da.

Ene Kantak


Honen bidez euskararen nazioarteko egunaren inguruan Udalak hainbat eragilerekin batera antolatutako jarduera baten berri ematera gatoz:


ENE KANTAK kontzertua Jimmy Jazz aretoan, azaroaren 29an.
Bi saio izango dira, 12:00etan eta 18:00

Gomendatutako adina: 2-10 urte
Gonbidapenak noiz eta non jaso:
                      
OIHANEDER EUSKARAREN ETXEAN                    
Astelehena 25:11:00-14:00
Asteartetik aurrera: 11:00-14:00 eta 18:00-21:00
        
HOR DAGO! TABERNAN                                   
Asteartetik aurrera: 11:00-23:00
 

2014/11/19

OOG-ren berrikuntza

Gaur Ikastolako ohartegietan guraso eta irakasle ordezkariak izateko hautagaien behin betiko zerrendak eskegi ditugu. Etxetik ikusi nahi badituzue sakatu enlatze hau:

2014/10/30

BEKAK

Bekak eskatzeko edo berritzeko epea ireki da.
Urriaren  30tik azaroaren 12ra ikastolan bertan egin dezakezue.

https://drive.google.com/file/d/0BzVbsHPbbaZHajRRT0dmVUt4bDQ/view?usp=sharing/

2014/10/27

GURASOENTZAKO GIDA


SAKATU HEMEN

2014/10/24

Ikastolako Eskola Kontseilua



Legeak agintzen duen bezala bi urtetan behin Ikastolako Eskola Kontseiluaren partaide batzuen berrikuntza  egin behar da.

Berriztatzea honela izango da:

Ƙ  8 partaide  hurrengo lau urtetarako, bere epea amaitu dutelako.
Ƙ  4 partaide  hurrengo bi urtetarako.
 
Hauteskunde prozesuaren egutegia honako hau  izango da:

§  Urriaren 24an Hauteskunde Batzordea osatzea
§  Urriaren 27tik  azaroaren 7ra hautagaiak onartzea.
§  Azaroaren 10ean, hautagaien eta hautesleen behin behineko zerrendak argitaratzea.
§  Azaroaren11tik 13ra,  behin-behineko zerrenden aurkako murtziloak aurkeztea.
§  Azaroaren  18an , aurkeztutako murtziloen ebazpena.
§  Azaroaren 19an, hautagaien eta hautesleen zerrenda behin-betikoz argitaratzea.
§  Azaroaren 24etik 27ra, hautaketa ekintzak gauzatzea.
§  Azaroaren  28an, boto-emanketetan lortutako emaitzak argitaratzea.
§  Abenduaren 1tik 3ra, hauteskundeetako emaitzen aurkako murtziloak aurkeztea.
§  Abenduaren  9ean,  aurkeztutako murtziloen ebazpena.
§  Abenduaren 9ean,  hauteskundeetako emaitzak behin-betikoz argitaratzea.
§  Abenduaren 15etik 19ra, Ikastola Kontseilu berriaren eraketa.

Anima zaitezte!