2016/11/30

EUSKARAREN EGUNA


2016/11/29

HIRI HEZITZAILEEN NAZIOARTEKO EGUNA




Asteazkenean, azaroaren 30ean, “Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Eguna” ospatuko da.
Egun horretarako aurreikusita dauden jardueren artean, “Hiri Hezitzailea eta eskola-segregazioa” gaiari buruzko hitzaldia eskainiko da Europa Biltzar Jauregian.
Informazio gehiago nahi baduzue sakatu:


GURASO ESKOLA


Gaur eskolaz kanpoko ekintzekin jarraituko dugu eta etxerako lanak eta ikasketa gaiei ekingo diegu.

2016/11/25

AZAROAK 25


Eguna aprobetxatuz, indarkeria sexistaren espresio mota guztien aurrean gure gaitzespena agertu dugu, gogoratuz indarkeria mota hau gizartean dagoen emakume eta gizonen berdintasun ezaren ondorio dela.


AZAROAK 25

Azaroak 25, ostirala, emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna da. Mundu guztiko neskatila,  neska  eta emakumeek oraindik ere jasaten  duten sexismoaren, desberdintasunaren eta indarkeriaren aurka borroka egitearen garrantzia azpimarratzeko eguna.



 

2016/11/16

ESKOLA KONTSEILUA

Kontseiluko gurasoen ordezkaria izateko hautagaien behin betiko zerrenda argitaratu da Ikastolako hiru ohartegietan.
 
Hautagaien kopurua eta eraberritu behar den ordezkarien kopurua berdina denez ez da hautaketa ekintza gauzatuko.
 
Murtziloak ez  badaude, hurrengo azaroaren 25an O.O.G.-ren ordezkari berrien behin behineko zerrendak argitaratuko dira.

2016/11/14

GURASO ESKOLA



Gogorarazten dizuegu datorren asteartean, hilak 15, guraso eskolako lehen saioa hasiko dela, gaia honako hau izango delarik:

Eskolaz kanpoko ekintzak onuragarriak dira edo ez? Egokia aukeratu. 

Zuen zain gaude.  

2016/11/11

GURASO ESKOLA

 Zorionak!

Guraso Eskola oso arrakasta  handia izaten ari da, 47 guraso apuntatu dira. Eraginkorragoa izateko bi zatitan banatu da, alde batetik Lehen Hezkuntza eta bestetik Haur Hezkuntza. Gaiak desberdinak izango dira, adinaren arabera egokituak.

Eskerrik asko guztiei zuen parte hartzeagatik!

Hemen duzue egutegia