2012/12/29

Olentzero Lehen Hezkuntzan

Olentzero Lehen Hezkuntzan Tokieder 2012 on PhotoPeach

2012/12/26

Abenduaren 21ean Haur Hezkuntzan urteko bisitarik gogokoena izan genuen: Olentzero eta Mari Domingi. Nerbioz, ilusioz eta iribarrez betetako goiza izan zen.

Olentzero Tokiederreko Haur Hezkuntzan 2012 on PhotoPeach
 

2012/12/20

Guraso abesbatza eta txokolatada

Guraso abesbatza on PhotoPeach

Festarako prest

Ikastolako Guraso Elkarteko 3 ama jo ta ke aritu dira kiroldegiko horma hotz horiei kolore eta alaitasuna emateko oihalezko hormirudi handi eta ederrak egiten. Artista galantak, benetan!
Mila esker, EVA, ALICIA ETA IVANA.


2012/12/19

Gabonetarako liburuak

Gabonetan libururen bat oparitzea oso ohitura osasungarria dela esaten badugu ados egongo garelakoan gaude. Batzutan zaila egiten zaigu liburua aukeratzea. Horretan laguntzeko liburutegiko blogean adin bakoitzarako egokiak ikusten ditugun liburu batzuen zerrenda argitaratu dugu.
Zerrenda kontsultatu nahi baduzue Xolintxo, gure liburutegiko maskotaren gainean klikatu.

2012/12/18

Tokieder Abesbatzaren kontzertua

Gaur goizean Ikastolako Abesbatzak bi kontzertu eskeini ditu. 09:45ean Lehen Hezkuntzako ikasleentzat izan da (4. maila arte) eta 10:30ean Haur Hezkuntzako ume guztientzat. Zorionak eta mila esker, Crescendo, oso emanaldi ederra eman duzue eta zuekin musikaz gozatu dugu.

Tokieder Abesbatzaren gabonetako kontzertua 2012 on PhotoPeach

3. mailakoak Armentiako parkean eta Eskibelen



Azaroan 3. mailako guztiak Armentiako parkea zeharkatu genuen eta Eskibeleraino joan ginen. Ekintza hau gorputz hezkuntzatik antolatuta izan da eta Gasteiz inguruko natura ezagutzeko bete dugu.
Udazkeneko eguraldi ederra izan genuen eta primeran ibili ginen!

3. mailakoak Eskibel mendian on PhotoPeach

2012/12/17

Olentzero jaiaren egitaraua

Dakizuenez abenduaren 21ean Gaboneko festa ospatuko dugu Ikastolan. Bi ospakizun izango dira, bat Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan bestea. Egitarauak ezagutu nahi badituzue azpian klikatu.

HAUR HEZKUNTZAKO EGITARAUA

LEHEN HEZKUNTZAKO EGITARAUA

Zuzendaritaren oharra



Familia agurgarria:
              Ohar honen bidez festa hauetarako eta hastear dagoen urte berrirako gure desiorik hoberenak adierazi nahi dizkizuegu. Bide batez gogorarazten dizuegu ostiralean, abenduak 21, eguerdiko 13:00etan, oporrak hasiko direla. Beraz, ostiralean ez da jantoki zerbitzurik izango.

Klaseak urtarrilaren 7an hasiko dira.
             
              Olentzeroren etorrera 21ean ospatuko dugu. Dakizuen bezala Ikastola honetan  ohitura dugu egun honetan baserritarrez jantzita etortzea. Beraz, gogoan izan eta ekarri umeak baserritarrez jantzita. Neskei buruko zapia nola jartzen zaien ikusteko  Ikastolako blogean eskegi dugu.              
          Olentzeroren jaialdian zozketan ateratzen diren zenbaki sarituak ikusgai egongo dira Ikastolako ateetan eta blogan urtarrilaren 14arte.
               Proposatutako helburuak lortuta, Plastikozko Tapoien Birziklapen Solidarioaren kanpainari bukaera emango zaio. Hau dela eta Ikastolan tapoiak jasotzeko azken eguna opor osteko urtarrilaren 8a izango da.

Oharra: Ohar hau emailez bidali zaie honela eskatu duten familiei. Hauetako norbaiti ez bazaio iritsi, mesedez jarri gurekin harremanetan.

         Besterik gabe, gure agurrik beroena jaso ezazue.

                                                Zuzendaritza
                       

2012/12/16

Ipuin musikatua 4 urtekoeentzat

Ostiralean Udalak antolatutako jarduera bat eskeini zitzaien 4 urtekoen geletako neska-mutikoei. Bertan aktoresa batek hainbat tresna eta ohiko elementuekin soinuak eta musika sortuz ipuin bat musikalizatu zuen. Oso polita izan zen. Begira zein adi egon ziren umeak.

Ipuin musikatua on PhotoPeach

2012/12/09

3. mailakoak Mendixurreko hegaztiekin

Hiruilabete honetan Mendixurreko hegaztien behatokira joaten ari gara 3. mailakoak. Hango arduradunek oso ondo erakusten dituzte urtegiko eta hegaztien ezaugarriak. Hasieran  Garaioko interpretazio-gunean urtegiko maketa batean urtegia urez nola betetzen den ikusten da. Gero prismatikoekin urtegian dauden hegazti desberdinak behatzen ditugu. Mendixurren  hegaztien ezberdintasunak ikusten dira. Oso ekintza polita eta interesgarria da.

3. mailakoak Mendixurreko hegaztiekin on PhotoPeach

2012/12/05

Familien mendi irteera azaroan

Toki Eder Ikastolako AMPAk, guraso batzuek proposatuta mendi irteera bat egin genuen, pasa den azaroaren 18an. Euria dela eta, planak aldatu genituen eta Aiuda ibaiaren ibilbidearen ordez, Salburuara joatea erabaki genuen. Gende gutxi animatu ginen baina giro ezin hobea!





2012/12/04

3. mailakoak gizartetxeko liburutegian

3. mailako taldeek ekintza interesgarria egin zuten Lakuako Gizartetxeko liburutegian. Liburutegiei eta liburuei buruzko gauza berriak ikasi zituzten. Hona hemen  argazki batzuk.


Auzoko liburutegian on PhotoPeach

Arratsaldean herri kirolen txokoa

Abenduaren 3an, euskararen egunaren ospakizunean, herri kiroletan jolasteko txoko eder batzuk antolatu genituen ikastolan. Oso ondo atera zen dena.

 Herri kirola txokoak ikastolan on PhotoPeach

Euskararen egunean dantzan



Euskara eguna dela eta euskaraz egiten dugula ospatzeko, goizean dantzatu gara eta arratsaldean herri kiroletan txokoetan aritu gara jolasean. Zein ondo pasatu dugun!
Araban Boga Boga Tokieder Ikastolan from Tokieder on Vimeo.

2012/12/03

Herri kirolen erakusketa Tokiederren



Hemen dago, ostiralean, azaroak 30, ikusi genuen herri kirolen erakusketa. Bertan ikusgai aizkolariak, harrijasotzaileak… Hau dena euskal giroan ospatu genuen!
Herri kirolen erakusketa Tokiederren on PhotoPeach

2012/11/30

1. mailakoak Lapurriketan:Argazkiak

Azaroaren 15 eta 16an 1. mailako 3 gelak Bizkaiko Dima herrian dagoen Lapurriketa baserri-eskolan egon ginen. Zorionez eguraldiak asko lagundu zigun dena primeran ateratzeko.
Ekintza asko egin genituen: ogia eta bizkotxoa egiten ikasi, mendira joan, korta eta ortua ezagutu, herri kirolak praktikatu, diskotekan dantzatu... eta elkarrekin primeran pasatu.
Mundiala izan zen!

1. maila Lapurriketan on PhotoPeach

2012/11/29

Kanpaina hasiera Lehen Hezkuntzan

Lehen Hezkuntzan ikastolako bi pelotariek lagundu digute "Araban Boga Boba euskara gora doa" euskara kanpainari hasiera emateko. Guztiok elkartu gara Areto Nagusian ikusteko zein herri kiroletan arituko garen bai erakusketan bai jolas txokoetan. Eutsi gogor euskarari!
Araban Boga Boga Lehen Hezkuntzan on PhotoPeach

Kanpaina hasiera Haur Hezkuntzan

Haur Hezkuntzan "Araban Boga Boga euskara aurrera doa" euskara kanpainari hasiera eman zaio antzerkitxo polit honekin. Hurrengo egunetan herri kirolen munduan murgilduta, euskarari bultzada ikaragarria emango diogu. Aurrera!
Araban Boga Boga Haur Hezkuntzan on PhotoPeach

2012/11/27

Larunbateetako mendi irteeren egutegia

Iturribero mendi taldeak larunbatetan antolatzen dituen urte osoko irteeren egutegia hemen ondoan azter dezakezue, "Informazio Orokorra" atalean
Parte hartzeko baldintzak blog honen aurreko sarrera batean ikus ditzakezue.

2012/11/20

1. mailakoak Lapurriketan





  1. mailako taldeek bi egun pasatu zituzten Lapurriketa barnetegian. Argazki polit hau atera zuten.  




2012/11/05

Tokieder dantzan

Ikasturteko lehenengo kanpainari amaiera emateko ,irailean Lehen Hezkuntzako ikasle  eta irakasleek dantza bat eskaini zuten. Hona hemen.


Tokieder dantzan 2012 from Tokieder on Vimeo.

2012/11/04

Gasteizko IV jardunaldi pedagogikoak

VITORIA-GASTEIZKO IV.JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK: FAMILIA, ESKOLA ETA NORTASUNAREN GARAPENA HAURTZAROAN

Dagoeneko irekita dago Vitoria-Gasteizko IV.Jardunaldi Pedagogikoetan izena emateko epea.

Honekin batera programa ere ikusgai duzue.

Horretarako IV Jardunaldiak sakatu.

2012/10/31

Ikastola Kontseilu berria

Ikastolako Ordezkaritza Organo Gorena berriztatzeko prozesua amaitu da.  Hona hemen partaideen zerrenda.

         Adeitasunez

                     Hauteskunde Batzordea


                  

                              

GURASOAK / PADRES-MADRES
Alonso PĆ©rez, Conchi

Aldekoetxea Arakistain, Xabier

BeltrĆ”n de Nanclares LĆ³pez de Muniain, Iban

Cano Ramirez, Marta

FernƔndez de Aranguiz Urteaga, Fernando

Gallego Romero, Ivana

GarcĆ­a Recalior, Marta

Llamas Ramajo, Marta

Maestro Beitia, Ana

Mendizabal Usabiaga, Larraitz

Rino Rivero, Castor Miguel

Es-Sair Et-Tahiri, SalĆŗa                          

Etxabe Saenz de Zaitegi, Igor 
              
FernĆ”ndez OraĆ”, JesĆŗs

Gauna Gastaminza, Itziar     
                
Montero MuƱoz, Uxue                              

Iglesias Rodriguez, Javier





































                                                                          
IRAKASLERIA / PROFESORADO
Aldamizetxebarria Garai, Cristina

Artieta Pinedo, Inmaculada

MartĆ­n Lazaro, Sara

MartĆ­nez GĆ³mez, Ana

Amondo Gorostizaga, Olatz  
               
Urriolabeitia Azpiri, Amaia     
             
BĆ³veda Arzuaga, Mertxe         
             
Irizar Cabarbayen, Loli         
                    
Sanz Angulo, MĀŖ JesĆŗs          
                
Sagarzazu de Olano, Koldo     
               
Mediavilla RamĆ­rez, Esther     
               
Ibabe Garitano, Miren          
                
ZUZENDARITZA / EQUIPO DIRECTIVO
Zuzendaria / Director:  Ruiz Bengoetxea, Miguel

Ikasketa Burua / Jefe de estudios:  HernĆ”ndez Perez de Landazabal, IƱaki

Idazkaria / Secretario:  Ornat Marco, Txuma

BESTELAKOAK / OTROS-AS
Udala / Ayuntamiento: Fernandez de Mendiola,Itziar

Hezitzaileak / Auxiliar educativa: Alberdi Otaduy, Amaia

Ez dozenteak / No docentes:  Otxoa Agirre, Asun




2012/10/29

Larunbatetan, mendira



Guraso agurgarriok:
Arabako Foru Aldundiaren Eskola Kirola kanpainaren baitako mendi irteeren berri eman nahi dizuegu. Irteera horiek Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleentzat dira. Iturribero Mendi Taldeak larunbatetan antolatzen dituen irteeretan, 8 eta 12 urte bitarteko haur guztiei aukera ematen die mendira joan, kobazuloren bat ezagutu, perretxikoak bildu eta beste gauza asko egiteko.
Beraiek egiten dute dena, begiraleak jartzen dituzte, autobusa alokatzen dute eta irteerak antolatzen dituzte. Urritik ekainera bitartean 20 irteera inguru egingo dira; egutegi zehatza orrialde honetan bertan ikusi ahal duzue. Irteera errazak dira, mendian ibiltzen hasi, ondo pasa eta gure inguruari buruzko gauzak ikasteko. Irteerak Gasteiztik gertu dauden lekuetara egiten dira, autobusean denbora asko eman gabe.
Ordutegia 9etatik 14etara da, Mendizorrotzako aparkalekutik atera eta bertara itzultzen direlarik. Antolatzaileen aldetik puntualitatea eskatzen da, bai irteeran bai jasotzean.
Ekimen interesgarria da eta ez da beharrezkoa larunbat guztietan joatea, malgua da, bakoitza nahi duen irteeretara joan daiteke.
Horretarako ikasturte hasieran izen-emate orria bete behar izan da. Eskola Kirola kanpainan izena eman ez duten ikasleei, N.A.N edo Famila liburuaren fotokopia bat eskatu diegu. Ondoren haur bakoitzak nahi duen irteerarako bakarrik emango du izena eta 2 euro ordainduko ditu irteera bakoitzeko. Diru hori Idazkaritzan jasoko da, MENDIA izena duen kutxa batean (gutunazal itxi batean) irteera bakoitzaren aurreko asteazkena arte. Bertan adierazi beharko dira haurraren izen-abizenak, maila eta gela. Gutunazala utzi baino lehen, begiratu ea ikaslearen izena agertzen den idazkaritzan utziko dugun zerrendan.
Ekintza honetan parte hartzeko ezinbestekoa ikusten dugu AMPAko bazkideak izatea.
Ikasturte honetan izena emateko epea itxita egon arren,  mendi irteera bakoitzeko dinamika argi utzi nahi dugu.
Besterik gabe agur bero bat eta anima zaitezte ekintza honetan parte hartzera.
Gora mendizaleak!!

2012/10/18

Ikastolako Kontseilua. Hautatutako kideak

                                  GURASO HAUTATUEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA

4 URTETARAKO
Es-Sair Et-tahiri, SalĆŗa
Etxabe Saenz de Zaitegi, Igor
FernĆ”ndez OraĆ”, JesĆŗs MarĆ­a
Gauna Gastaminza, Itziar
Montero MuƱoz, Uxue
Iglesias Rodriguez, Javier:
AMPA-ren lehendakari moduan Ikastolako Kontseiluko kidea izango.

IRAKASLE HAUTATUEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA

4 URTETARAKO
Irizar Cabarbayen, Loli
BĆ³veda Arzuaga, Mertxe
Sanz Angulo, MĀŖ JesĆŗs
Sagarzazu de Olano, Koldo
Mediavilla RamĆ­rez, Esther
Ibabe Garitano, Miren
2 URTETARAKO
Amondo Gorostizaga, Olatz
Urriolabeitia Azpiri, Amaia
ORDEZKOAK
Elejalde Urkijo, Nagore
Manzanos IbaƱez, Idoia
Idigoras Lasaga, Aitor
Jimenez Jauregi, Estibaliz
Ugalde Agirre, Ainara
Milikua Azpitarte, Jokin
Campos Burgo, MarĆ­a
GonzƔlez Villacian, Rebeka
Aperribai Uribetxeberria, Maite

                                              Gasteizen, 2012ko urriaren 18an

                                                    TOKIEDER IKASTOLAKO HAUTESKUNDE BATZORDEA



2012/10/17

Guraso eskola: egutegia eta gaiak

                          TOKIEDER IKASTOLAKO GURASO ESKOLA

2012-13 IKASTURTEA 
  SAIOAK
Urria: 9, 23

Azaroa: 6 eta 20

Abendua: 4

Urtarrila: 15 eta 29

Otsaila: 26

Martxoa: 12 eta 26

Apirila: 9

Maiatza: 7
                                                                      GAIAK

  • Haurren beldurrak. Loaldia, ametsak
  • Emozioen kudeaketa. Emozio ezkorrak, enpatia.
  • Harremanetarako baliabideak
  •  Hezkuntza baikorra:
-          Erantzunkizuna, konfiantza, erabakien hartzea seme-alabengan...
-          Lengoaia
-          Jarduera positiboak
-          Entzute aktiboa
-          Laguntzen dizkiguten ereduak
-          Ni neu hezitzaile
-          Koherentzia hezkuntzan
-          Eztabaidatzen ikasi

  • Nire seme-alaba arduratsua izatea nahi dut. Zer egin behar dut? Ondorio baikorrak eta ezkorrak: autoestiman, konfiantzan eta ziurtasunean...
  •  Nire seme-alaba eskolan: Haur hezkuntzatik lehen hezkuntzara : ikasteko ohiturak, motibazioa, irakurketa, arreta...
  •   Jarrerak etxean eta eskolan
  • Aurrenerabetasuna. Sare zozialak
  • Gai bereziak. Sexualitatea, heriotza, kontsumoa...