2013/05/31

Eskola Publikoaren Jaia: egitaraua

 

Igande honetan, ekainak 2, Murgian euskal eskola publikoaren jaia izango da. Irudian klikatuz Denon Eskolako (guraso elkarteen federazioa) orrian egitaraua ikus dezakezue.

2013/05/28

Ikastolako festaren egitaraua


2013/05/22

Arantzabela Ikastolako krosa





ARANTZABELA IKASTOLAKO XXVIII. KROSA

NOIZ: 2013ko maiatzaren  25ean.
ZER ORDUTAN: goizeko 11etan.
NON: Arantzabela ikastolan.
NORTZUK: eredu eukalduna duten eskola publiko eta ikastolak.
HELBURUA: kirol eta kultur sustapena eta elkarbizitza.


MAILA
CURSO
DISTANZIA
DISTANCIA
IRTEERA
SALIDA
JAIOTZE DATA
AñO NACIMIENTO
2 urteko gela
100
1
2010
HH-1
100
1
2009
HH-2
150
2
2008
HH-3
200
3
2007
LH-1
300
1
2006
LH-2
350
2
2005
LH-3
400
3
2004
LH-4
500
1
2003
LH-5
550
2
2002
LH-6
600
3
2001
Nagusiak
Mayores
1000
3
----















-Dortsala bularrean bi kate-orratzez jarrita eraman behar da. (Dortsalak aste honetan banatu dira ikastolan)

-Partaide guztientzat sariak egongo dira.

-Beroketak egiteko komenigarria da partaide guztiak ezarritako ordua baino 30 minutu lehenago etortzea.




2013/05/21

Kontsumo tailerrak

Iaz bezala egun hauetan Eusko Jaurlaritzak antolatutako kontsumoan hezitzeko tailerrak garatzen ari dira Lehen Hezkuntzan. Tailerrak honako hauek dira: energia, supermerkatua, frutak eta barazkiak, garraioa, jolasak, segurtasuna, ura, publizitatea eta teknologia berriak. Ikasle bakoitzak bi tailerretan hartuko du parte, iazko desberdinak.
Honekin batera gurasoentzako "Nola elikatu haurtzaroan" hitzaldia eskaini da.




Euskal eskola publikoaren jaia

Ekainaren 2an Murgian  euskal eskola publikoaren jaia ospatuko da. Denok konbidaturik gaude.


Familien bazkaria

Apirilaren 13an, AMPAk antolatuta nahi izan zuten familien bazkaria ospatu zen ikastolan. Hona hemen argazki batzuk. Ez du ematen gaizki pasatu zutenik!

Familien bazkaria 2013 on PhotoPeach

Olinpiada matematika

Larunbatean Arabako 6. mailako ikasleentzako olinpiada matematikaren finala ospatu zen. Gure ordezkariak primeran aritu ziren eta sarituak izan ziren, Unai Cantabrana bakarkako sailan eta Unai bera, Endika Aostri eta Eneko Diez taldekakoan.
 Zorionak, matematiko horiek!

2013/05/20

Ikastolako jaia

MAIATZAREN 31n, OSTIRALA

15:00etatik 20:00etara

IKASTOLAKO JAIA 




2013/05/19

LOMCE-ri buruzko hitzaldia


2013/05/16

Talde argazkien urtekaria

Egun hauetan Ikastolako taldeen argazkien albuma eska dezakezue. Salneurria 7,50€koa da. Honekin batera zuen seme-alabaren argazkia eros dezakezue, 1,50€tan. Eskaera Ikastolako idazkaritzan egin dezakezue sobre batean datuak eta dirua emanez.
Ekintza hau AMPAren ekimena izan da.

2013/05/12

Antzerkia ingelesez 4 eta 5 urtekoentzat

Maiatzaren 9an Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko umeek antzerkia ingelesez ikusi zuten. Forum Theatre & Education taldeak "Mary Magic at the North Pole" antzezpena eskeini zien.



2013/05/09

Sokasaltorako kantak


Hona hemen aste honetan (euskararen 3. kanpainan)  4 eta 5 urtekoei proposatzen zaien SOKA SALTOKO kantak:

4 urtekoak:    Bat eta biabestia.
5 urtekoak:    Hilabeteakabestia.

Sokasalto: BAT ETA BI on PhotoPeach
  

Sokasalto: HILABETEAK on PhotoPeach

2013/05/07

Liburu eguna

 Apirilaren 23an Liburuaren Eguna ospatu genuen. Lehen Hezkuntzako talde bakoitzak ikasleek idatzitako testuekin liburu bana osatu zuen. Horiekin erakusketa antolatu genuen Aretoan. 5. mailako haurrek Patxi Zubizarreta idazlearen bisita izan zuten.
Liburutegiko blogean, "Xolintxo", zehaztapen gehiago eta argazkiak ikus ditzakezue. Orri honen eskuinaldean dagoen "Ikastolako Blogak" atalean lotura duzue.