2015/11/30

TXOKOLATADA eta LIBURU TRUKAKETA


2015/11/25

Tokiederreko eskola-orduz kanpoko ekintzak eredu!



Lehengo ostiralean, azaroaren 20an, gure ikastolako eskola-orduz kanpoko ekintzei buruzko hitzaldia eman zuten Guraso Elkarteko kideek eta ekintzen koordinatzaileak, Julen Artxagak, Kirolaren Euskal Eskolan, Bilbon. Eskola hori Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzako zerbitzu bat da eta, beste gauza askoren artean, kirol arloan lan egiten dutenentzako formazioa ematen du. Eskola Kirolari buruz antolatutako jardunaldi batean Tokiederreko ekintzen antolaketa esperientzia beste batzuentzat eredu izan daitekeela pentsatuz, hitzaldi hau emateko eskaera jaso genuen, eta bai erantzun ere! Guraso Elkarteak, kirol arloko profesionalak, Eskola Kiroleko Teknikariak eta abar entzule zirela, Tokiederreko esperientzia arrakastatsua ezagutzera eman genien ia 140 laguni.

Azaroak 25

Azaroaren 25a

 Azaroak 25, asteazkena, emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna da. Mundu guztiko neskatila,  neska  eta emakumeek oraindik ere jasaten  duten sexismoaren, desberdintasunaren eta indarkeriaren aurka borroka egitearen garrantzia azpimarratzeko eguna
  




Bideo txukuna egin dute emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako egunaren harira Gasteizko Goianeko Auzodance eta Koldo Mitxela dantza garaikideko taldeek, Gasteizko plataforma fesminista eta Hala Bedirekin elkarlanean.



2015/11/24

Dena ez da futbola


Blogeko Txoko morean 
eskegita daukazue Euskal Herria eta Venezuelako haurrek 
egindako film labur bat. 


Ea zuen gustokoa den! 


2015/11/23

ZAINTZA ZERBITZUA


Resultado de imagen de zaintza ordua ikastolanDakizuenez pasa den urriaren 27an Eskola Kontseiluan onartu zen Zaintza Zerbitzuaren ezarpena.
Interesatuta bazaudete hemen duzue bete behar duzuen orria

2015/11/18

MUGI ZAITEZ zure eskubideen alde


2015/11/16

Guraso eskola

Bihar, azaroak 17, 15:00etatik 17:00etara guraso eskolako bilera berri bat egongo da. Gaia hauxe izango da:

Mindfulness, estresa eta antsietatea kudeatzeko tresna 


"Zuri gustatuko litzaizuke...?"

Bizikidetza ikasi egiten da, eraiki egiten da eta guztiok gara lan honetako protagonista. Gatazkak pertsonen bizitzaren zati dira, guztioi eragiten digute. Hau honela izanda,  gure eguneroko bizitzan sortzen diren gatazkei aurre egiteko hainbat estrategia ezagutu, landu eta erabiltzen hasiko gara. Honetarako kanpaina bat martxan jarri dugu:

"Zuri gustatuko litzaizuke...?"

beste pertsonaren tokian jartzen saiatuz. Garrantzitsuena zera da:
 gatazken kudeaketak maneiatzeko modu ezberdinak egonda, gure esku dago gatazkak esperientzia eraikitzaile bihurtzea.




Nahi izanez gero, hona hemen informazio erabilgarria. Espero dezagun aprobetxagarria izatea.
https://drive.google.com/file/d/0BzVbsHPbbaZHQlp6REpRQVAwZnM/view?usp=sharing

Honekin batera, gogoratu nahi dizuegu blogeko eskumako "informazio orokorra" aldean Elkarbizitza eta Hezkidetzako aurtengo helburuak ikus ditzakezuela.

2015/11/12

"Ez dut txerrikumea izan nahi"

Gure irakaslea den Eneko Etxegaraik beste liburu bat idatzi du  (eta hirugarrena da!). 

Larunbatean, hilak 14, Elkar Liburudendan, 12:00etan aurkeztuko du eta kontatuko digu.


Anima zaitezte! 

2015/11/02

GURASO ESKOLA

Bihar, azaroaren 3an, Guraso Eskolaren hurrengo saioa izango dugu. Aurreko gaiari buruz hitz egiten jarraituko dugu eta denbora badugu hurrengo gaiarekin hasiko gara:
Gurasoen autokontrola (ansietatea eta estresaren kudeaketa).


Gonbidatuta zaudete!