2015/11/16

"Zuri gustatuko litzaizuke...?"

Bizikidetza ikasi egiten da, eraiki egiten da eta guztiok gara lan honetako protagonista. Gatazkak pertsonen bizitzaren zati dira, guztioi eragiten digute. Hau honela izanda,  gure eguneroko bizitzan sortzen diren gatazkei aurre egiteko hainbat estrategia ezagutu, landu eta erabiltzen hasiko gara. Honetarako kanpaina bat martxan jarri dugu:

"Zuri gustatuko litzaizuke...?"

beste pertsonaren tokian jartzen saiatuz. Garrantzitsuena zera da:
 gatazken kudeaketak maneiatzeko modu ezberdinak egonda, gure esku dago gatazkak esperientzia eraikitzaile bihurtzea.




Nahi izanez gero, hona hemen informazio erabilgarria. Espero dezagun aprobetxagarria izatea.
https://drive.google.com/file/d/0BzVbsHPbbaZHQlp6REpRQVAwZnM/view?usp=sharing

Honekin batera, gogoratu nahi dizuegu blogeko eskumako "informazio orokorra" aldean Elkarbizitza eta Hezkidetzako aurtengo helburuak ikus ditzakezuela.