2011/12/19

GABONETARAKO OHARRA

Ohar honen bidez festa hauetarako eta hastear dagoen urte berrirako gure desiorik hoberenak adierazi nahi dizkizuegu. Bide batez gogorarazten dizuegu ostiralean, abenduak 23, eguerdiko 13:00etan, oporrak hasiko direla. Beraz, ostiralean ez da jantoki zerbitzurik izango.

Klaseak urtarrilaren 9an hasiko dira.

Olentzeroren etorrera 23an ospatuko dugu. Dakizuen bezala Ikastola honetan ohitura dugu egun honetan baserritarrez jantzita etortzea. Beraz, gogoan izan eta ekarri umeak baserritarrez jantzita.

Oharra: Olentzeroren jaialdian zozketan ateratzen diren zenbaki sarituak ikusgai egongo dira Ikastolako ateetan eta blogan urtarrilaren 16arte.

Besterik gabe, gure agurrik beroena jaso ezazue.

Zuzendaritza

2011/12/13

Ikastolako abesbatzaren Gabon kontzertua

Gaur Ikastolako abesbatzak gabonetako kontzertua eskaini die ikastolako beste haurrei, Haur Hezkuntzatik 4. mailara. Hona hemen argazki batzuk. Entzuten diren ahotsak ez dira gureak.

Tokieder Abesbatzaren gabon kontzertua on PhotoPeach

Gurasoen Eskolako datak

Guraso Eskolako bileren datak honako hauek izango dira:
Azaroa: 29.
Abendua: 20.
Urtarrila: 17 eta 31.
Otsaila: 14 eta 28.
Martxoa: 13 eta 27.
Apirila: 24.
Maiatza: 15 eta 29.


Lekua:Ikastolako Bilera Gela
Ordua: 15:00

2011/12/07

Etxegiroan: Ipuinak euskaraz

Etxegiroan webgunean oso lan polita egiten ari dira: mota askotako testuak, ipuinak, olerkiak... grabatu eta bertan eskegi egiten dute, kalitate handiko lana egiten.
Zuen haurrek hizkuntza aberasteko aproposa. Nagusientzako grabazioak badaude ere, euskaraz zein gazteleraz. Irudian klikatu

2011/12/03

Abenduak 3, euskararen eguna


2011/11/28

Dantza Lehen Hezkuntza

Azken bolada honetan modan jartzen ari da ikastolan noizean behin dantza bat prestatzea. Gaur, kanpainari amaiera emateko Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleek dantzatu dute patioan.


Dantza Lehen Hezkuntzan on PhotoPeach

Antzerkia Lehen Hezkuntzan

Gaur 2.mailatik gorakoek antzerki bat ikusi dute.

Antzerkia Lehen Hezkuntzan on PhotoPeach

Argitxo Haur Hezkuntzan

Kanpainari amaiera emateko Hau Hezkuntzako haurrek topaketa bat izan zuten Argitxorekin, gure maskota. Talde bakoitzak egindako lantxoa eskaini zion. Argitxo oooso pozik gelditu zen Tokiederreko haurrekin.


Argitxo Haur Hezkuntzan on PhotoPeach

2011/11/24

Nola jokatu zorriekin


Udazkenarekin batera ohiko bisitariak hurbildu zaizkigu: zorriak. Irudian klikatuz Eusko Jaurlaritzak bidali digun dokumentua ikus dezakezue. Beti dago gauza berriak ikasteko aukera.

2011/11/21

Sare sozialak

Aurreko egunean hitzaldi bat izan zen Ikastolan, gaia interneteko sare sozialak zelarik. Gaur egun sare social hauek (Tuenti, Twiter, Facebook…) garrantzi eta presentzia handia izaten ari dira gaztetxoen eguneroko bizitzan (gero eta adin txikiagotik) eta gurasoei dagokigu horren inguruan egon daitezken arriskuak ezagutzea eta ulertzea, mugatu ahal izateko.

Hitzaldia oso interesgarria izan zen. Bertan azaldutako hainbat material eta baliabide eskuratzeko loturak ikus ditzakezue irudiaren gainean klikatuz. Guztien arten bideoak aholkatzen dizikizuegu bereziki.

Guraso Eskola eta Zuzendaritza



2011/11/17

Gatazken ebazpena

Elkarbizitza zaintzeko asmoz Areto Nagusian kokatu dugu gatazkak bideratzeko ideiak ematen dizkigun bertsoa. Hau Kepa Malleak idatzi zuen, aurreko egunean batek erasotuta Santutxun hildako maisuak.Argi eta garbi esaten digu gatazkak bideratzeko dagoen arma bakarra HITZA dela:

ELKAR ADOSTEN DAKIGUNEAN ATSEGINA DA BIZITZA
GURE GATAZKAK BIDERATZEKO ARMA ONENA DA HITZA
Kepa Mallea

Ipuin kontalaria

Egun hauetako kanpainaren barruan gaur ipuin kontalaria izan dugu ikastolan. Haur Hezkuntza eta LHko 1. mailako umeekin aritu da. Argazki batzuk atera ditugu.
Ipuin kontalaria on PhotoPeach



2011/11/16

"Bidai bat Euskal Herritik" euskara kanpaina

Azaroaren 16tik 28ra Ikastolan “Bidai bat Euskal Herritik” lelopeko Euskara Kanpainan murgiltzen ari gara . Hortan gabiltza Euskal Herriko lekuak, produktuak, eta monumentuak ezagutzen eta hori guztia jolasez, abestiz eta dantzaz ornituta.

Tipi-tapa, Tipi-tapa
Euskal Herrian zehar,
Tipi-tapa, Tipi-tapa
mingainean Euskara.



2011/11/11

"Nerabezaroa eta giza-sareak" hitzaldia Ikastolan

Kaixo guztioi:

Tokiederreko Guraso Eskolako taldea gara. Hurrengo asteartea, azaroaren 15ean, eraikin berriko bilera gelan, “ Nerabezaroa eta giza-sarei” buruzko izango dugun hitzaldira gonbidatu nahi zaituztegu guztiei.
IƱaki Barrio, psikologoa, eta Diego Vazquez, informatikoa, emango dute hitzaldia. Jarduerak, gutxigorabehera, ordu bat iraunduko du eta gero galdereen txanda izango da. Animatu zaitezte.

Agur bero bat.
Guraso Eskola

2011/11/04

Hilean behineko hitzaldiak

Kaixo guztioi:

Toki Eder Ikastolako Guraso Eskolatik Seme-alabekin bueltaka hitzaldi-kafearen 2. zikloa ezagutzera eman nahi dizuegu. Gurasoen partaidetza, gogoeta eta eztabaida bultzatu nahi duen foroa da, Etorkidek antolatuta. Hitzaldiak hilean behin izaten dira, aztezkenetan 18:00etatik-20:00etara, Andra Mari Zuria jatetxean.

Lehenengoa 2011ko urriaren 26an izan zen eta jorratutako gaia Telebista ereduak: erreferente nerabeentzat izan zen.

GAIAK

1. HITZALDI – KAFEA: Televisa ereduak: erreferente nerabeentzat.

DATA: Urriak 26

HIZLARIA: Izaskun Prado. Canal Gasteiz

2. HITZALDI – KAFEA: Haurren oldarkortasuna kudeatzea.

DATA: Azaroak 23

HIZLARIA: Maite Vesga, Urkideko psikologoa

3. HITZALDI – KAFEA: Kontsumorako hezi

DATA: Abenduak 14

HIZLARIA:Consumer??

4. HITZALDI – KAFEA: Etxean sexuari buruz hitz egitea.

DATA: Urtarrilak 25

5. HIZTALDI – KAFEA: Kirolaren garantiza hezkuntzan.

DATA: Otsailak 29

6. HIZTALDI – KAFEA: Aiton-amonak eta ilobak: nahasketa ona ote?

DATA: Martxoak 28

7. HIZTALDI – KAFEA: Nerebeen autoestima osasun baterako oinarriak.

DATA: Apirilak 25

8. HIZTALDI – KAFEA: Aisia planifikatu.

DATA: Maiatzak 23

2011/10/26

Guraso Eskola

Dagoeneko martxan dago aurtengo Tokiederreko Guraso Eskola. Dakizuenez bertan gure seme-alaben hezkuntzaren inguruko gaiak jorratzen dira. Gaiak parte-hartzaileok aukeratzen ditugu. Ikasturte honetarako aukeratu ditugunak ondorengoak dira.

SAIOEN GAIAK:

- Nola lagundu gure seme-alabei euskararekin
- Pentsatzen irakatsi. Motibatzearen erronka
- Agresibitatea. Bulling-a
- Gurasoen emozio kontrola
- Umeen estresa eta erlaxazioaren kontrola
- Nola hitz egin umeekin sexualitateari buruz (3-12 urte)
- Telebista eta teknologia berrien kudeaketa
- Gehiegizko babesa
- Ohitura onen ezarpena
- Jelosak eta inbidiak
- Arazoak bazkal orduan
- Ikaste gaitasunen garapena
- Aisialdiaren kudeaketa

Hurrengo saioa: azaroak 15

Aurrerrago urte osoko egutegia argitaratuko dugu.
Guraso Eskola

2011/10/20

SOS Afrika. Jasotakoa



Arropa eta oinetako asko jaso ditugu SOS Afrika elkarteari bidaltzeko.


Mila esker guztiei.




2011/10/11

SOS AFRIKA KANPAINA




Guraso agurgarriak:

Iaz bezala zuengana jotzen dugu S.O.S. AFRIKAk antolaturiko kanpainaren berri emateko.
Elkartasun jarduera honen helburua Afrikako jendeari arropa helaraztea da.

Ikastolak bat egin du kanpaina honekin eta horretarako dagoeneko erabiltzen ez dituzuen arropa eta zapatak ekar ditzakezue. Jasotakoa S.O.S. Afrikako arduradunek sailkatuko dute. Egoera onean dagoena Afrikara bidaliko dute berrerabiltzeko eta oso zahartuta dagoena birziklatuko da. Azken honekin lortutako dirua erakunde honek dituen hainbat proiektutan erabiliko da.

Hau burutzeko hurrengo prozedura jorratuko da:
• Oharrarekin batera poltsa bat eramango dute. Nahi izanez gero bete eta Ikastolara bueltatu. Poltsa gehiago behar baduzue zabor poltsa arruntak erabili.

Poltsak jasotzeko epea: Urriaren 13tik 19ra.

Poltsak non utzi:
• HHko sarreretan markatuta egongo diren tokietan
• LHko Areto Nagusian.

Besterik gabe eta zuen laguntza aldez aurretik eskertuz, agur bero bat.

Zuzendaritza

2011/10/10

Haur batek hozka egiten duenean

Guraso agurgarriak:

Tokieder Ikastolak pentsatu du kurtsoan zehar, beharbada eta egoerak eskatzen badu, hezkuntzarekin loturiko hainbat artikulu zuei banatzea edo ikastolako blog-ean argitaratzea. Dokumentuaren jatorrizko hizkuntza errespetatuko dugunez, batzuetan erderaz eta beste batzuetan euskeraz izango dira. Adieraziko dizuegu ere nondik lortu ditugun (aldizkaria, helbide elektroniko, liburua, idazlea…).

Oraindik egokitze garaian gaudenez, iruditu zaigu aproposa izan daitekeela zuei artikulu hau banatzea. Zuentzat baliogarria izan dadila espero dugu.

Agur bero bat

Azpian klikatu:

HAUR BATEK HOZKA EGITEN DUENEAN

Kontsumo tailerrak Lehen Hezkuntzan

Pasa den astean Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek kontsumo gaiaren inguruko tailerretan hartu zuten parte. Gai asko jorratu ziren eta haur bakoitzak bi tailer desberdinetan egon zen, horretarako etorri ziren begiraleekin.Gurasoentzako saioa egon zen ere, bideojokuen inguruan. Ekitaldia Eusko Jaurlaritzak antolatu zuen.
Hona hemen argazkiren bat.

Kontsumo tailerrak on PhotoPeach

2011/10/06

Haur Hezkuntzako euskara kanpaina

Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko haurrek eta irakasleek ikasturte hasierako euskara kanpainari ekin diote egun hauetan. Beste jarduera batzuen artean irakasleek antzerkitxo bat prestatu zuten umeei eskeintzeko. Hona hemen argazki batzuk. Broadway gero eta gertuago dago.

Tokiederreko irakasleak antzezle on PhotoPeach

2011/09/27

Gela bileren egutegia

Aurtengo gela bilerak data hauetan izango dira.

MAILA ETA DATA

2 URTE: Azaroak 8
3 URTE: Urriak 20
4 URTE: Urriak 11
5 URTE: Urriak 4
1. MAILA: Urriak 4
2. MAILA: Urriak 18
3. MAILA: Urriak 10
4. MAILA: Urriak 17
5. MAILA: Urriak 3
6. MAILA: Urriak 11
Gela Egonkorra: Urriak 4

ORDUA: 17:30

LEKUA:
Lehen Hezkuntza: Eraikuntza berriko goiko solairuan
Haur Hezkuntza: Haur Hezkuntzako eraikuntzan
Gela Egonkorra: Bere gelan


Irailan, dantzan

Euskara kanpainari amaiera emateko Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleak patioan elkartu ginen Takolo, Pirritx eta Porrotxen Txaranga dantzatzeko. Begira zein dantzari finak ditugun.
Irailan, dantzan on PhotoPeach

2011/09/20

Irailan, jolasak

Urtero bezala iraileko lehenengo egunetan, euskararen erabilera indartzeko eta ikasleei harrera egiteko, irakasleek ikasleentzako jolasak antolatzen dituzte jolasaldietan. Urteko 1. euskara kanpaina da.
Hona hemen Lehen Hezkuntzan ateratako argazki batzuk.

Iraileko jolasak on PhotoPeach

2011/09/15

Gurasolaguna

Gasteizko MINTZALAGUNA taldetik informazioa bidali digute GURASOLAGUNA taldean apuntatzen konbidatzeko.


Jarduera hau aproposa da euskara ikasten ari edo aritu zaretentzako, bertan giro jatorrean euskara erabiltzeko aukera ederra izango baituzue.


Informazioa zabaltzeko klikatu HEMEN

2011/09/12

Jantokiko bilera

Data: Irailaren 13a, asteartea
Ordua: 17:00
Lekua: Kiroldegia (eraikuntza berrian)

2011/09/11

Beka eskatzeko epea zabaldu da

Familia agurgarria:

Ohar honen bidez 2011/2012 ikasturterako Eusko Jaurlaritzako dirulaguntzak, BEKAK, eskatzeko informazioa azaldu nahi dizuegu (eskola materiala zein jantokirako).*

Eskabidea egiteko epea irailaren 20ra arte izango da.

Iazko bekadunak sinatzera etorri behar duzue bakarrik. Iaz aurkeztutako NANetan aldaketarik izan den kasuetan bakarrik aurkeztu beharko da horren fotokopia.

Besteek inprimakia eskatu behar duzue Ikastolako Zuzendaritzan eta osatu ondoren, eskatzen den dokumentazioarekin batera leku berean entregatu.

Kontuan izan bekak lortzeko bete behar diren baldintza ekonomikoak ondoko taulakoak direla.

* 2 urtekoentzat bakarrik jantokiko beka dago

*Ikasmaterialetarako laguntzak hurrengoak dira:

-Haur Hezkuntza (3,4,5 urte) ………78

-Lehen Hezkuntzako 1. zikloa…… ….38

-Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. ziklo….50

*Laguntza hau kontserbatoriokoarekin bateraezina da.

Deialdia aztertu nahi baduzu, klikatu HEMEN

2011/09/07

Ikasturte hasierako oharra

Familia agurgarria:

Ohar honen bidez ongi etorria eman nahi dizuegu, baita honako hau esan ere:

1.- Ondoko orrialdean Ordezkaritzak onartutako 2011-2012 ikasturterako egutegia bidaltzen dizuegu. Ikusten duzuenez, irailaren 23ra arte goizeko ordutegi trinkoa izango dugu, 9:30etik-13:30era, eta irailaren 26an, astelehena, goizez eta arratsaldez hasiko gara ordutegi honekin:

Goizez 9:30etik – 13:00etara
Arratsaldez 15:00etatik – 17:00etara
Asteazkenetan goizez bakarrik

2.- Aurreko urteetan Foru Aldundiak testu liburuentzako ematen zituen diru laguntzak aurten desagertu dira.

3.- Eguneroko Ikastolako sarrera-irteeretan guraso asko ez pilatzeko hau eskatzen dizuegu:

a) Wellingtongo Dukearen kaletik sartzen bazarete eraikuntzaren aurrealdean umeak agurtu.
b) Atzeko atetik sartzen bazarete (Pedro Salinas kaletik) Haur Hezkuntza eta frontoi artean dagoen umeak pasatzeko esparrua libre utzi.
c) Frontoia umeentzako esparrua da, beraz, hor ez duzue egon behar.

4.- Animatzen zaituztegu Gasteizko Udalak 2011-2012 ikasturtean gurasoentzat eskainiko dituen euskara ikastaroetan parte hartzera.
Izena ematea GIZARTE ETXEETAN egin beharko da irailaren 18a baino lehen.

5.- Zuzendaritza talde bera mantentzen da:

Idazkaria: Txuma Ornat
Ikasketa Burua: IƱaki Hernandez
Zuzendaria: Miguel Ruiz

6.- Ikastolarekin harremanetan jartzeko bide hauek dituzue:
Telefonoak: 945171210 eta 945175697
E-maila: 010153aa@hezkuntza.net
Ikastolako bloga:
http://tokiederikastolaeus.blogspot.com

7.- Eraikuntza berriaren obrak amaitu dira. Bai kiroldegia, bai hor eraiki diren gela berriak erabilgai ditugu, hauek aurten ingeleserako eta desdobleak egiteko izango dira.


8.- Honekin batera jantokian izena emateko inprimakia doakizue. Interesatuta bazaudete lehenbailehen osatu. Jantokiaren informazioa emateko bilera datorren irailaren 13an izango da, arratsaldeko 17.00etan, eraikuntza berriaren KIROLDEGIAN


ZUZENDARITZA

2011/09/01

Ikasturte hasiera

Gogoratzen dizuegu klaseak irailaren 7an, asteazkena, hasiko direla, 9:30tik 13:30era. Egun horretan bertan jantoki zerbitzua izango da ekainan apuntatu ziren 4 urteetatik gorako ikasleentzat.

BILERAK:

3 urtekoak: irailaren 2an, ostirala, 17:00etan Haur Hezkuntzako psikomotrizitate gelan

2 urtekoak: irailaren 5ean, astelehena, 17:00etan Haur Hezkuntzako psikomotrizitate gelan

2011/06/27

Batukakoen dantza

Batukako neskek dantza hauekin liluratu gintuzten. Zorionak, neskak, primerakoa izan zen. Ze pena ez dela ongi entzuten.

Untitled from Tokieder on Vimeo.

HAKA: 6. mailakoen azken dantza

Port Aventuratik ekarri dute 6. mailakoek HAKA dantza. Hango Polinesia aldekoei ikusi, koreografia montatu eta aurrera, hemen dago. Port Aventurara itzultzen badira ez zaie lana faltako. Edo bai? Zuek epaitu.

HAKA from Tokieder on Vimeo.

2011/06/26

Ikasturte bukaerako jaia

Ekainaren 23an ikasturtea amaitu zen, baina ez edonola. Jaia handia izan genuen, seigarren mailakoen eta batukakoen ekitaldiarekin, denok dantzatu genuen patioan, tailerrak, jolasak, puzgarriak izan genituen... eta bukaeran emozioak eta malkotxo batzuk agertu ziren. Bizitza gehiena elkarrekin izan ondoren agur esatea ez da erraza, ez.
Hona hemen argazki batzuk eta laster bideotxo batzuk jarriko ditugu ere.

Ikasturte bukaera jaia 2011 on PhotoPeach

2011/06/20

Ikasturte bukaera

Familia agurgarria:

Egutegian agertzen den bezala, datorren osteguna, ekainak 23, izango da gure azken klase eguna. Hortan zure seme-alabekin jaia ospatuko dugu.

Datorren ikasturteari irailaren 7an, asteazkena, emango diogu hasiera goizeko 09:30etik 13:30era ordutegian. Eskola egutegia irailaren lehenengo egunetan bidaliko dizuegu. Hala ere hurrengo egunetan Ikastolako blogan eskegiko dugu.

2 eta 3 urteko ikasleriak egokitzapen prozesua izango du eta horren inguruko informazio zehatzagoa emango da irailean ospatuko den bileran:
• 3 urtekoak: irailaren 2an, 17:00etan Haur Hezkuntzan
• 2 urtekoak: irailaren 5ean, 17:00etan Haur Hezkuntzan

Irailaren 7an bertan hasiko da jantoki zerbitzua hilabete horretan erabiltzeko izena emanda dutenekin.

Tapoien bilketa kanpainarekin irailean jarraituko dugu, beraz udan bil ditzakezue irailan ekartzeko.

Kurtsoan zehar galdutako arropa bilatzeko pasa zaitezkete Lehen Hezkuntzako Areto Nagusitik edo Haur Hezkuntzako sarreratik.

2011/06/14

Sortzen-Ikasbatuaz jaia Tokiederren

Ekainaren 11n ikastola festaz jantzi zen Sortzen-Ikasbatuaz eta ikastolako Guraso Elkarteak antolatutako jaiaz gozatzeko. Irrien Lagunak, Eska Dantza Taldea eta txoko eta jolas ugari egon ziren. Martxosoenak bazkaltzen gelditu ziren. Hona hemen argazkiak.

Tokiederrren jaia. 2011ko ekainak 11 on PhotoPeach



Tokieder bazkaria 2011ko ekainak 11 on PhotoPeach

2011/06/06

Larunbatean jaia Ikastolan

Datorren larunbatean, ekainak 11, goizeko 10:30tik, Sortzen-Ikasbatuaz elkarteak, ikastolako Guraso Elkartearen laguntzaz, Arabarako antolatzen duen jaia ospatuko da gure ikastolan. Bertan IRRIEN LAGUNAK taldearen eskutik aukera izango dugu ongi pasatzeko.
Denak zaudete konbidaturik, ikastolako familiak zein kanpokoak.

LARUNBATEAN DENAK TOKIEDERRERA!

Hau da egitaraua:


2011/05/31

Tapoien bilketa kanpaina aurrera doa

Dakizuenez Ikastolan tapoiak biltzen ari gara Gasteizko Jon izeneko mutiko bati laguntzeko. Gaixotasun berezia dauka eta tratamendu aproposa izateko diru asko behar da. Ikastolan egunez egun tapoi multzoa handitzen doa. Gaur Aitzina elkarteko ordezkaria etorri da eta furgoneta nahiko beteta eraman du. Asko bildu ditugu baina askoz gehiago behar dira oraindik. Jarrai dezagun kanpainarekin!

Ekaineko ordutegia

Familia agurgarriak:

Ikastolako egutegian agertzen den bezala, hau izango da ekaineko ordutegia:

- Ekainaren 1etik (asteazkena) 23ra (biak barne), klaseak goizez bakarrik izango dira, 09:30etik 13:30era.


Adeitasunez.

ZUZENDARITZA

OHARRA: Gogorarazten dizuegu bihar, asteartea, bukatzen direla Ikastolako ekintza osagarriak.


ZUZENDARITZA TALDEA

Jantokiko ordutegia ekainean

Familia agurgarriak:

Ekainaren 1etik aurrera jantokiko zerbitzua erabiliko ez duten ikasleek, maiatzaren 31an, asteartea, nezeserra edo amantala etxera. eraman beharko dituzte
Ikasturte bukaerako kontuak itxi ahal izateko, ezohiko bazkideek ekainaren 12a baino lehen eman behar dute izena nahiz eta jantoki zerbitzua ekainaren 23 arte erabili ahal.
Ekainean jantokiko ordutegia 13:30tik 15:00etara izango da eta umeak 14:45 - 15:00 bitartean jaso beharko dituzue.

Mesedez, umeak jasotzerakoan puntualak izan

Adeitasunez

Jantokiko arduraduna

2011/05/24

Saharako kanpaina amaitu da

Mila esker Sahararen aldeko kanpainan lagundu duzuen guztiei.



2011/05/16

Erromatarrak

1. mailakoak erromatarren garaia lantzen ari dira. Gaur erromatar baten bisita izan omen dute. Hona hemen dokumentua.

Erromatarrak 1. mailan on PhotoPeach

2011/05/15

Sahararen aldeko euskal karabana

Aurreko urteetan bezala Ikastolak parte hartuko du kanpaina honetan. Laguntza eman nahi baduzue, ikastolako ikasleen artean honakoak biltzea proposatzen dugu eta Ikastolan kokatuko diren kutxetan jarri: hegaluzea oliotan (latak), arroza, dilistak, azukrea eta konpresak. Ikastolan maiatzaren 20an bukatuko dugu janari bilketa.

Laguntza ekonomikoak ondoko kontuan sar dezakezue zuzenean:

3035/0028/17/0281152900

Besterik gabe, eta zuen laguntzagatik aldez aurretik eskerrak emanez, agur bero bat.

Tokieder Ikastolako Zuzendaritza


2011/05/12

Txikientzako jolasak

Duela urte batzuk udaberrian kanpaina berezia antolatzen da Ikastolan: 5. eta 6 . mailetako ikasleek jolasak antolatzen dituzte 1. eta 2. mailetakoentzat.
Asteazkenetako jolasaldietan nagusien gela batek, 4 edo 5naka banatuta, txikien maila oso bat hartzen du eta, talde txikitan banatuta, prestatutako jolasetan aritzen dira patioan edo kiroldegian. Honekin haien arteko harremanak eta euskararen erabilera bultzatu nahi ditugu.
Orokorrean denak oso pozik amaitzen dute, handiak zein txikiak, sortzen diren konfliktoak edo arazoak konpontzeko gai direla erakutsiz.
Hemen dituzue 5. eta 1. mailakoen hainbat argazki.

LHko txikientzako jolasak on PhotoPeach

2011/05/10

Gasteizko Euskararen Agenda txikia

GEU elkarteak Gasteizen euskaraz antolatzen diren ekintzen agenda argitaratzen du. Uste baino gauza gehiago dago euskaraz umeentzako. Hemen duzue umeentzako ekintzak ezagutzeko lotura.


2011/05/04

Jantokiko langileen greba deialdia

Sindikatuek aste honetarko egin duten greba deialdia dela eta jakinarazi nahi dizuegu datorren ostiralean, maiatzak 6, Tokieder Ikastolako begirale batzuek bat egingo dutela deialdiarekin.

Egun horretan ezinezkoa denez jantoki zerbitzua normaltasunez aurrera eramatea, hurrengo eran antolatuko dugu:

• MAIATZAREN 6AN LEHEN HEZKUNTZAKO 6. MAILAKO IKASLEEK EZ DUTE JANTOKI ZERBITZURIK IZANGO, GARRAIATUAK DIRENAK IZAN EZIK (hauek bai). GAINONTZEKO MAILETAKO OHIKO BAZKALTIARREK NORMALTASUNEZ ERABILIKO DUTE ZERBITZUA.

• EGUN HORRETAN EZ DIRA EZ OHIKO BAZKALTIARRIK ONARTUKO.

TOKIEDER IKASTOLAKO ZUZENDARITZA TALDEA

2011/04/18

Antzerkia ingelesez

Maiatzaren 2an Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko umeek eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoek "Hansel eta Gretel" antzerkia ingelesez ikusiko dute. Hemen dituzue antzezlanarekin lotuta doazen hiru abestiak; anima zaitezte etxean ere abesten.
1.ABESTIA:

2.ABESTIA:

3.ABESTIA:

2011/04/15

Elkartasun kanpaina tapoiak bilduz

Familia agurgarriak:

AITZINA taldetik guregana jo dute antolatu duten kanpaina solidarioan parte hartzeko gonbidapena luzatzeko. Agian hedabideetan zerbait entzun duzue, baina nagusiki honetan datza:

  • Plastikozko tapoiak* jasotzea dirua ateratzeko Gasteizko 8 urteko mutiko batek duen “ezohiko gaixotasuna”-ren tratamenduan laguntzeko eta gaixotasun horren inguruko ikerketarako fondoak lortzeko.
  • Tapoiak (esne kutxetakoak, freskagarrietakoak, ur botiletakoak…) Ikastolara ekar ditzakezue eta Lehen Hezkuntzako sarrera nagusian edo Haur Hezkuntzako sarreretan kokatu diren kutxetan utzi.

  • Aholkatzen dizuegu umeak izan daitezela kanpainaren protagonistak, elkartasun baloreak bultzatzeko eta, kanpaina luzea izango denez, antolaketa eta konstantzia gaitasunak indartzeko.

Informazioa zabal dezakezue www.aitzina.org webgunean. Beraz dagoneko tapoiak biltzeari ekiten animatzen zaituztegu.

Adeitasunez

Zuzendaritza

Tokieder Korrikan

Puntual heldu zen Korrika eta hor geunden sutsu itxaroten ikasle, guraso eta irakasle talde martxosoa. Lekukoa Uraitzek eta Maiderrek eraman zuten.





2011/04/12

Korrika Txikiaren argazkiak

Mila esker guztiei Korrika Txikia ongi ateratzeko eginagatik.

Korrika Txikia. Tokieder Ikastola on PhotoPeach

2011/04/11

Korrika Handia eta Korrika Txikia

Familia agurgarria:

Ohar honen bidez gogorarazi nahi dizuegu apirilaren 14an, osteguna, helduko dela Korrika Handia Gasteizera.

Korrika handian parte hartu nahi dugun Ikastolako guztiok guk erositako kilometroan hurrengo datu hauek kontuan hartu behar ditugu:

Elkartzeko lekua eta ibilbidea: Wellingtongo Dukearen kalean dagoen Eusko Jaurlaritzako sarrerako aparkaleku aurrean hartuko dugu lekukoa eta Merkataritza Gunera abiatuko gara..

Ordua: Arratsaldeko 18:40an

Beste alde batetik, aukera hau aprobetxatu nahi dugu esateko guztion artean 600 € jaso ditugula erositako kilometroa ordaintzeko.

Zuek emandako laguntza eskertuz, Korrika Handian parte hartzera animatzen zaituztegu.


OHARRA: Bide batez gogoratu nahi dizuegu bihar, apirilak 12, asteartean, parte hartuko dugula Korrika Txikian arratsaldeko 15:10ean.

Dakizuenez HHkoak eta LHko 1. eta 2. mailako umeak bere gurasoekin joan behar dute, beraz 15:00etan jantokiko ume horiek zuen geletan jaso behar dituzue.

Bihar ume bakoitzari Ikastolako logoarekin lepoan jartzeko zapi berde bat banatuko zaio.

Zuen seme-alabek Korrika Txikian eramango duten Ikastolako zapia itzuli egin behar dute ostiralerako garbitu eta lixatu ondoren. Norbaitek galduko balu 2 euro ekarri beharko lituzke.

Zuzendaritza

Zurekin barre egin, ez zure bizkar. Argazkiak

Azken aste hauetan "Zurekin barre egin, ez zure bizkar" kanpaina landu dugu Haur eta Lehen Hezkuntzan. Gelan landu ondoren ikasleek sortutako esaldi esanguratsuekin puzle erraldoia osatu dute Areto Nagusian. Familietan ere landu da eta etxetik jasotako ekarpenekin Aretoan eta Haur Hezkuntzako pasabidean txartelak kokatu ditugu gogoetan adierazitako ideiak ez ahazteko. Hona hemen argazki batzuk.

Zurekin barre egin, ez zure bizkar on PhotoPeach

2011/04/08

Aurrera Korrika

Korrika hasi da TrebiƱun, Euskal Herria zeharkatu ondoren apirilaren 17an Donostian amaituko da. Baina NON DAGO ORAIN?


Mapan klikatuz momentu honetan nondik dabilen jakingo duzu.

Gogoratu apirilaren 14an gure ikastola ondotik pasatuko dela gure kilometroa eginez.

2011/04/05

Postura egokiak bultzatzeko tailerra

Egun hauetan Lehen Hezkuntzako 3. mailatik aurrerako ikasleek gorputz postura egokiak eta desegokiak aztertzeko tailerrak izango dituzte. Bertan nola eseri behar den gelan, etxean, nola eraman motxila, nola egin lo, nola makurtu... aztertuko dute.


Hitzaldi hauek Fisioterapeuteen Elkartearen eskutik antolatu dira.

2011/03/30

Grafologiari buruzko hitzaldia Ikastolan



2011/03/21

Zurekin barre egin, ez zure bizkar

Bizikidetza bultzatzeko “Zurekin barre egin, ez zure bizkar” lelopeko kanpaina bat antolatu dugu egun hauetan. Ipuin batzuen bidez ikasleek ulertuko dute nola lagunekin hobeto pasatzen dugun elkarrekin farre egiten dugunean eta ez besteak mespretxuz edo kritikaz tratatzen ditugunean. Helburu berberarekin gela bakoitzak burutuko duen esaldi positibo batekin puzle erraldoia osatuko da areto nagusian.

Bide batez familia guztiei gogoeta egiteko pista batzuk bidali zaizkie non agertzen diren batzuetan senideen artean ditugun jokabide desekokiak.

2011/03/17

Eskubideen uhartea

Arartekoaren haur eta nerabeen bulegoak web interesgarria sortu du hezkuntza eta haurren eskubideen inguruan. Toki honetan alde batetik gurasoentzako interesgarriak diren materialak eta informazioak daude eta bestetik umeentzako jolas hezitzaileak ere. Har ezazue denboratxo bat eta arakatzen animatu.

2011/03/09

Inauteri jaia Haur Hezkuntzan. Argazkiak

Inauteria 2011 Haur Hezkuntzan. Tokieder Ikastola on PhotoPeach

Inauteri jaia 2 urteko geletan. Argazkiak

2 urtekoen inauteriak 2011. Tokieder Ikastola on PhotoPeach

Inauteri jaia Lehen Hezkuntzan. Argazkiak

Inauteriak 2011 Lehen Hezkuntzan. Tokieder Ikastola on PhotoPeach

2011/03/02

Inauteriak Lehen Hezkuntzan: egitaraua

Hona hemen martxoaren 4ko LEHEN HEZKUNTZAko inauteri jaiaren egitaraua:

Inauteriak Haur Hezkuntzan: egitaraua

Hona hemen martxoaren 4ko HAUR HEZKUNTZAko inauteri jaiaren egitaraua:


Inauteriak: zuzendaritzaren oharra

Familia agurgarria:

Dakizuenez datorren ostiralean, martxoak 4, arratsaldez, Inauteriko jaia ospatuko dugu.Gaiak MUNDUKO KULTURAK Haur Hezkuntzan eta JANTZIEN HISTORIA Lehen Hezkuntzan izango dira.

Bestaldetik Ikastolako egutegian agertzen den bezala, datorren astelehenean eta asteartean, martxoaren 7 eta 8an, ez dago klaserik.

Inauteriaz gozatuko duzuelakoan, agur bero bat

ZUZENDARITZA

2011/03/01

Korrika dator

Bi urtero bezala AEKak antolatzen duen KORRIKA puntual helduko da datorren apirilean. Ikastolan, beti bezala, laguntzeko eta parte hartzeko prest gaude. Aurrerago informazio gehiago emango dugu.
Girotzen joateko, hemen duzue Gose taldeak eginiko aurtengo abestia.
Informazioa zabaltzeko korrikaren web gunea bisita dezakezue.

2011/02/23

Pianista Haur Hezkuntzan

Otsailaren 22an Haur Hezkuntzako umeek Xabier Lizaso pianojolearen bisita izan zuten. Mailaka saio bat izan zuten berarekin, non entzun, ikusi eta, nola ez, musikarekin jolastu egin zuten. Benetan esperientzia polita izan zen.
Pianojolea Haur Hezkuntzan on PhotoPeach

2011/02/16

Matrikulazioa 20011-12: eskaerak

TOKIEDER IKASTOLA

2011-12 IKASTURTERAKO MATRIKULAZIOA


HAUR HEZKUNTZA

2 URTEKO GELAK: Apuntatutako guztiak onartuak izan dira.

3 URTEKO GELAK: Apuntatutako guztiak onartuak izan dira.

4 URTEKO GELAK: Eskaera gehiago plazak baino. Barematu behar da.


LEHEN HEZKUNTZA

1. MAILA: Apuntatutako guztiak onartuak izan dira.