2018/03/22


Azkenean badugu rokodromoa ikastolan!

Urtero bezala, ikasturte amaierako jaian bildutako dirua eta ikastola osatzen dugun familia guztion laguntza gure seme-alaben ikastola hobetzeko erabili da. Urte batzuetan kirol-materiala erosi dugu, beste batzuetan arbela digitalak, eta aurten, hainbat zailtasun eta atzerapen gainditu ondoren, egia bihurtu zaigu ikastolan rokodromoa izateko proiektua. 5,50 metroko luzera eta 2,50 metroko altuerako boulder moduko rokodromoa jarri dugu kiroldegiko horma batean; ziur gaude gorputz hezkuntzako eskoletan eta eskola-orduz kanpoko ekintzetan oso baliagarria izango dela, gure seme-alabek ariketa desberdin eta zirraragarriak egin ahal izateko.

Ikusten duzuen bezala, Guraso Elkarteko ama eta aita bolondresen lanak gure seme-alaben hezkuntzarako oso gauza positiboak lortzen ditu eta horregatik guztiok animatu nahi zaituztegu martxan ditugun batzorde desberdinetan parte hartzera.

Gutako bakoitzak ahalegin txiki bat eginez, denon artean gauza handiak lortzen dira! 




 

ORAIN DISFRUTATZERA!!!