2018/06/22

2018-19ko  egutegia



Egutegian agertzen den bezala, 2018-19 ikasturtea honela izango da:

  • Irailaren 7an, ostirala, emango diogu hasiera ikasturteari. Egun horretan aurkezpena egingo dugu 11:30tik 13:30ra.
  • Irailaren 10tik irailaren 21ra arte goizez egongo gara eta ordutegia 9:30tik 13:30era izango da.
2 eta 3 urteko ikasleriak  egokitzapen  prozesua izango du eta horren inguruko informazio zehatzagoa emango da  iraileko bileretan.Irailaren 5ean, 11:00etan izango da 2 urtekoen bilera eta irailaren 6an 11:00etan 3 urtekoena.
 
Irailaren 7an Lehen Hezkuntzako 1. mailara pasatuko direnak 11:30etan Kiroldegian elkartuko dira, ondoren geletara joateko eta LHko 3. mailara pasatuko direnak, taldeak nahastuko direnez, Areto Nagusian elkartuko dira.
 
Irailaren 10ean hasiko da jantoki zerbitzua hilabete horretan erabiltzeko  izena emanda dutenekin. 3 urteko ikasleriak jantoki zerbitzua erabiltzeko aukera izango du irailaren 24etik aurrera.

          



6.MAILAKOEN AGURRA:

10 urte gurekin igaro ondoren, gaur, ekainaren 22an 6. mailako ikasleak agurtu ditugu.



 



IKASTOLAKO JAIA: EKAINAK 1

Ekainaren 1ean ikastolako jaia ospatu genuen.
Hemen daude argazki batzuk

Haur Hezkuntza:








Lehen Hezkuntzan:











2018/06/07

MENDI IRTERRA

Ekainaren 3an ikastolako zenbait familiak Urbiarako mendi-irteeran parte hartu zuten. Eguraldi-aurreikuspenek ziotenari kasurik egin gabe, mendira joatera animatu ziren, eta azkenean eguraldi ederrarekin, egun zoragarria pasa zuten.