2015/05/23

XAKE KLUBARI AGUR

Pasaden ostiralean, hilak 22, xakeklubaren azken eguna izan zen. Hau pena hau!

Egun horretan, 20 ausartek, ikasturtean zehar gehien agertu direnek, xake txapelketan parte hartu zuten.

Egun polita izan zen, benetan.



                                                   ESKERRIK ASKO !!

HAU ASTEBURUA HAU!

Hau asteburu oso ona izan da Tokieder ikastolako 6.mailako ikasleentzat.
Alde batetik Olinpiada matematikan gure ikasle bat, Gaizka Saenz de Samaniego lehenego bosten artean geratu da.












                      Zorionak Gaizka!





Beste aldetik Tokiederreko 6.mailako saskibaloiko taldeak liga irabazi du.

Zorionak txapeldunak!

2015/05/22

LOMCEri EZ!










2015/05/21

6. MAILAKOEN IKASBIDAIA

Gure 6. mailako ikasleak atzo ordu bietan gutxi gora behera ailegatu ziren Bartzelonara. Primeran pasatu zuten.

Esan digute oso ondo lo egin dutela eta oraintxe Port Aventurara doazela. Ondo pasa!!!

2015/05/13

IKASTOLAKO JAIA

Kaixo familiak!
Ikasturtea bukatzen ari da eta urtero bezala badator ikastolako jaia, maiatzaren 29an. Aurreko urteetan bezala hainbat ekintza eta jolas antolatuko ditugu, baina ikastola osatzen dugun guztiok modu desberdinetan parte hartzeko aukera izan dezagun nahi dugu baita ere.

 Ordubeteko txandak egiteko gurasoak behar ditugu (17:00tatik 18:00etara eta 18:00etatik 19:00etara) ondoko jardueretarako:
-Txozna.
-Azoka txikia.
-Egur-langintza tailerrean laguntzea.
-Sukaldean laguntzea tortilekin.

Lagundu nahi baduzu, jarri harremanetan Guraso Elkartearekin ampalekueder@yahoo.es helbidean edo maiatzaren 18, 19, 21 edo 22an, 5etatik aurrera Guraso Elkartearen 116 gelara etorriz. 

Animatu!

URTEKARIA

Kaixo familiak!
Azken urteotan bezala, aurten ere ikastolako gela guztien argazkiak biltzen dituen urtekaria
erosteko aukera izango dugu. Gainera, urtekariarekin batera gelako argazkia ere eros daiteke.

Interesa baldin baduzue, etor zaitezte Guraso Elkartearen gelara (116) maiatzaren 18, 19, 21 edo
22an, 5etatik 6etara, dagokion diruarekin. Diru kopuru zehatza ekarri behar duzue, ez da
kanbiorik emango! Urtekariak ekainean banatuko zaizkie eskatu dutenei.

Bi aukera daude:
                                1) Urtekaria: 7,5€
                                2) Urtekaria + 15x20 argazkia: 9€ (argazkiaren kopia gehiago nahi izanez gero 1,50€
                                     bakoitzagatik)
Ezin da argazkia bakarrik erosi!

Urtekaria ikusi nahi baduzue sartu:

2015/05/12

AZOKA TXIKIA

Kaixo familiak!
Iaz bezala, aurten ere ikastolako ikasturte amaierako jaian azoka txikia egin nahi dugu,
aurreko urteetan oso emaitza onak izan ditu eta. Etxean hainbat gauza ditugu denok
(liburuak, musika, jokoak…), egoera onean daudenak baina erabiltzen ez ditugunak.
Horiek “birziklatu” eta bide batez Guraso Elkarteari laguntzeko modua da.

Nola? Ikastolara eramango ditugu gauza horiek, Guraso Elkartearen gelara (16. gela),
maiatzaren 18, 19, 21 eta 22an, 17:00etatik 18:00etara. Han Guraso Elkarteko kide bat
egongo da, eramaten duzuena jasotzeko.

Jasotakoa salgai jarriko dugu maiatzaren 29an, ikastolako jaian, prezio sinbolikoan.
Jasotako dirua Guraso Elkartearentzat izango da, hau da, gure seme-alabentzat, eta
gainera denok izango dugu aukera gauza interesgarriak erosteko oso diru gutxiren truke.

Gogoratu: Ekar ditzakezue euskarazko liburu edo ipuinak, musika, joko eta jostailuak,
mozorroak, bitxiak, eta abar… (arroparik ez, mesedez). DENA EGOERA ONEAN!
 
Eskerrik asko zuen laguntzagatik.

2015/05/11

3. EUSKARA KANPAINA



Familia agurgarria:

Jakinarazi nahi dizuegu bi aste hauetan 3.euskara kanpaina eramaten ari garela aurrera.

Kanpaina honetan  erabiliko dugun gaia “AHOZKOTASUNA”  izango da eta antolatu diren ekintzek helburu hau dute: ikasleen ahozko adierazpena bultzatzea.  Gela bakoitzak ekintzaren bat prestatuko du beste gelaren batean eskaintzeko:  antzezpenak, asmakizunak, txisteak, esku jolasak, aho-korapiloak…

Komenigarria litzateke egun hauetan bereziki zuen seme alabak euskaraz hitz egitera animatuko bazenituzte, ikastolan egindakoaren  inguruan interesatuz eta beraien ahalegina eskertuz.
Zuen interesa da bultzadarik hoberena zuen seme-alabak euskaraz hitz egiteko.

Agur bero bat

TOKIEDER IKASTOLAKO EUSKARA BATZORDEA

2015/05/04

IKASTOLAKO SASKIBALOIKO JOKALARIAK


     Begiratu zein kirolari onak dauden
     Ikastolan!!
     Aurreko ostegunean "El correo" 
     egunkarian  agertu ziren honako
     argazkiarekin.
            
                

         Zorionak!!!