2015/05/12

AZOKA TXIKIA

Kaixo familiak!
Iaz bezala, aurten ere ikastolako ikasturte amaierako jaian azoka txikia egin nahi dugu,
aurreko urteetan oso emaitza onak izan ditu eta. Etxean hainbat gauza ditugu denok
(liburuak, musika, jokoak…), egoera onean daudenak baina erabiltzen ez ditugunak.
Horiek “birziklatu” eta bide batez Guraso Elkarteari laguntzeko modua da.

Nola? Ikastolara eramango ditugu gauza horiek, Guraso Elkartearen gelara (16. gela),
maiatzaren 18, 19, 21 eta 22an, 17:00etatik 18:00etara. Han Guraso Elkarteko kide bat
egongo da, eramaten duzuena jasotzeko.

Jasotakoa salgai jarriko dugu maiatzaren 29an, ikastolako jaian, prezio sinbolikoan.
Jasotako dirua Guraso Elkartearentzat izango da, hau da, gure seme-alabentzat, eta
gainera denok izango dugu aukera gauza interesgarriak erosteko oso diru gutxiren truke.

Gogoratu: Ekar ditzakezue euskarazko liburu edo ipuinak, musika, joko eta jostailuak,
mozorroak, bitxiak, eta abar… (arroparik ez, mesedez). DENA EGOERA ONEAN!
 
Eskerrik asko zuen laguntzagatik.