2016/03/18

Aste Santuko oporrak



Gogorarazi nahi dizuegu eskola-egutegian agertzen den bezala, gaur, martxoaren 18a, hiruhilabete honetako azken eskola eguna izango dela  Aste Santua hasiko delako. Klaseak apirilaren 4an, astelehena, hasiko dira berriz. 


Ondo pasa egun hauetan !!!

2016/03/09

MARTXOAK 8

Atzo Emakumeen Eguna izan zen eta Tokieder Ikastolan merezi duen moduan ospatu genuen.
Ikasle guztiek parte hartu zuten mural erraldoi bat egitean eta gero, bukatuta zegoenean, frontoian bildu ginen guztiok lana ikusteko eta lan horren zergatiari buruzko hausnarketa egiteko.





Oztopoak gainditu berdintasuna lortzeko!!

2016/03/07

GURASO ESKOLA

Bihar, martxoaren 8an, aurtengo Eskola Gurasoaren azken saioa izango dugu.


Apirilean eta maiatzean 2 tailer egingo ditugu:

  • Familia aniztasuna, gure seme-alaben heziketa osasuntsurako altxorra (astearteetan, apirilaren 5ean eta 19an).

  • Familian erresilentzia eraikitzen, adbersitateari aurre egiteko pertsonen gaitasuna (astearteetan, maiatzaren 3an,17an eta 31n).

 Zuen zain egongo gara!