2013/04/29

Prudentzio Deunaren danborrada

Apirilaren 26an Ikastolako ikasle eta irakasle guztiok Prudentzio Deunaren danborrada ospatu genuen lehendabiziz. Familiak konbidatu genituen. Zoritxarrez, ekitaldia hasi orduko euria hasi zuen. Euri fina zen baina nahikoa ekitaldiak iruauten zuen ordu erdian denak blai gelditzeko. Plana aldatzea erabaki genuen: Haur Hezkuntzako taldeak bere patioaren alde estalira eta Lehen Hezkuntzakoak frontoira. Pena handia, baina hala ere musikariak oso ondo aritu ziren eta ekitaldi ederra gauzatu genuen. Hemen dituzue irudiak.



Danborrada 2013 from Tokieder on Vimeo.

2013/04/26

Prudentzio Deuna: 2 urtekoen danborrada

Prudentzio Deuna: 2 urtekoak on PhotoPeach

2013/04/25

4 urte B: animaliak lantzen

Haur Hezkuntzako 4 urte B gelakook ANIMALIAK gaia  landu ondoren, denon artean liburu bat sortu dugu. Hona hemen zuen seme-alabekin  grabatu dugun bideotxoa.


animaliak rosa 1 from Tokieder on Vimeo.

Antzerkia ingelesez


Ingeleseko departamenduak antolatuta gaur Forum Theatre Taldeak antzeztutako antzerkia  ikusten egon dira Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak. 1. ziklokoek Magic Circus espektakulua eta gainontzekoek Marco Polo izenekoa ikusi dute. Ondo pasatu dugu eta ahozko ulermena lantzeko ekintza polita izan da.




2013/04/22

3. mailakoak Gorozikan



Apirilean 3. mailakoek Gorozikako barnetegian hiru egun pasatu genituen. Bertan ekintza desberdinak egin genituen: Urdaibaiko padura ezagutu, inguruko animaliak bisitatu, eskupilota bat eta arrano zintzilikaria egin, oskolekin koadro dotore bat atera, elkar jolas askotan parte hartu, gau-belan dantzan ibili… Primeran pasatu genuen!

3. mailakoak Gorozikan on PhotoPeach


Elkarbizitza lantzen Ikastolan



“Zu nirekin, ni zurekin gure artean elkar lanean” lelopeko elkarbizitza kanpaina egin dugu. Lehen Hezkuntzako Bizikidetzaren Etxea eta Haur Hezkuntzako “Frederick”-en Ganbara eraiki dugu guztion artean, umeek, irakasleek, gurasoek… Horrela ulertu behar dugu Ikastola, elkarri laguntzen, guztiok osatzen dugun eremua.
Bidea argi dago, baina elkar lanean aritzeko beharra luzea eta erakargarria da.

Elkarbizitza lantzen Ikastolan on PhotoPeach

2013/04/09

Guraso Eskolako bilkuren datak

Martxoaren 12an hitzaldi bat antolatu zen ikastolan. Hori egiteko egun horretarako programatuta zegoen Guraso Eskolako klasea atzeratu zen. Klase hori apirilaren 23an antolatu da.
Beraz ikasturte bukaera arte Guraso Eskolako saio hauek gelditzen dira:

  • Apirilaren 9
  • Apirilaren 23
  • Maiatzaren 7

2013/04/07

Multikirola taldea

Guraso Elkarteak antolatutako Ikastolako orduz kanpoko jardueren artean Multikirola dago. Hona hemen ikastolatik kanpo jokatutako saskiboloiko partida batean

Multikirolakoak on PhotoPeach
     
 

Argazki berriak

Aurreko sarrera hauetan argazki berriak gehitu dira:

  • Agate Deunako gurasoen abesbatza
  • Korrika
  • Korrika Txikia