2010/12/27

Olentzero jaia Haur Hezkuntzan

Olentzero Haur Hezkuntzako eraikuntzan izan zen. Hau zoramena eta nerbioak. Ikusgarria!

Olentzero jaia Lehen Hezkuntzan

Abenduaren 22an Olentzero etorri zen Ikastolara. Maila bakoitzak zertxobait eskeini zion eta berak hitz ederrak, aholku onak eta opariak, jakina, eman zizkigun.
Hona hemen Lehen Hezkuntzan gertatutakoaren argazki batzuk.

2010/12/22

OLENTZERO ZOZKETA

Hauek dira saritutako zenbakiak:
saski 1: 1689
saski 2: 1747
saski 3: 259
saski 4: 338
ordenagailua: 886
bideokamera: 1121
ipod: 1501
decathlon bale bat: 410
afari bale bat: 480
zinema bale bat: 1153

Beste aldetik ,CANAL GASTEIZ telebista bisitan izan dugu. Grabatutakoa, abenduan 23an eta 24an 21:30etatik 22:30etara eta 23:00etatik 24:etara botako dute

2010/12/20

Urte berri on

2010/12/19

Gaboneko jaialdien egitarauak

Abenduaren 22an Olentzero etorriko zaigu eta harrera egokia emateko bi jaialdi antolatu ditugu, bat Haur Hezkuntzan eta beste bat Lehen Hezkuntzan. Hona hemen egitarauak:



2010/12/17

Gabonetako oharra


Familia agurgarria:

Ohar honen bidez festa hauetarako eta hastear dagoen urte berrirako gure desiorik hoberenak adierazi nahi dizkizuegu. Bide batez gogorarazten dizuegu asteazkenean, abenduak 22, eguerdiko 13:00etan, oporrak hasiko direla. Beraz, asteazkenean ez da jantoki zerbitzurik izango.

Klaseak urtarrilaren 10ean hasiko dira.

Olentzeroren etorrera 22an ospatuko dugu. Dakizuen bezala Ikastola honetan ohitura dugu egun honetan baserritarrez jantzita etortzea. Beraz, gogoan izan eta ekarri umeak baserritarrez jantzita.

Oharra: Olentzeroren jaialdian zozketan ateratzen diren zenbaki sarituak ikusgai egongo dira Ikastolako ateetan urtarrilaren 17arte.

Besterik gabe, gure agurrik beroena jaso ezazue.

Zuzendaritza

2010/12/12

Ikastola dantzan

Ostiralean, eguraldiak baimena eman zigunean, euskara kanpainari amaiera emateko ikastolako guztiak elkartu ginen Boga Boga dantzatzeko.


Untitled from Tokieder on Vimeo.

2010/12/10

Obrak hasiko dira

Familia agurgarriak:

Ikastolan obrak laster hasiko direlakoan informazioa zabaldu nahi dizuegu. Horiek burutuko dira Iparraldeko eremuan, orain Kiroldegi zaharrak betetzen duen lekuan. Hau dela eta iparraldeko esparrua guztiz itxiko da hesiz eta Lehen Hezkuntzako umeen sarrera-irteerak Frontoiko hegoaldeko sarreratik egin beharko dira hurrengo astetik aurrera.

Lehendabiziko pausoa izango da Kiroldegia botatzea eta hau Gabonetan burutuko dutela ziurtatu dute Eusko Jaurlaritzatik.

Bertan eraikuntza berri bat egingo dute eta honek kiroldegi handia, bost gela eta bikoizketarako 4 gela txiki izango ditu . Horrez gain aldagelaz, komunaz eta beharrezkoak diren elementuaz hornituta egongo da.

Sortuko diren eragozpenak barkatu Ikastola hobetzeko izango delakoan.

Besterik gabe jaso ezazue gure agurrik beroena.


ZUZENDARITZA

2010/12/09

Xabier Lete, agur eta ohore

2010/11/29

Antzerkia Ikastolan

Azaroaren 26an, garatzen ari garen euskara kanpainaren barruan, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako ikasleria "Euskaldunak eta itsasoa" antzelana ikusten egon zen.

Euskaldunak eta itsasoa. Tokieder Ikastola. on PhotoPeach

Irailean dantzan

Urtero irailean antolatzen dugun jolasen kanpainari amaiera emateko Lehen Hezkuntzakoek bi dantza prestatu zituzten. Primeran pasatu genuen.

Untitled from Tokieder on Vimeo.

2010/11/26

Euskara kanpaina Haur Hezkuntzan

Hilaren 24an, asteazkena, "Euskaldunak eta itsasoa" euskara kanpainari ekin diogu Haur Hezkuntzan. Hasiera emateko irakasleek antzezpen bat eskeini zioten bere ikusleria txikiari. Polita gelditu zen. Dena den ez du ematen, momentuz behintzat, irakasleak lanbideaz aldatzea pentsatzen ari direnik.


Untitled from Tokieder on Vimeo.

Euskara kanpaina: Euskaldunak eta itsasoa

Familia agurgarria:

Egun hauetan Gasteiz mailan , Denon Eskolak ( Guraso Elkarteak) eta Gasteizko eredu euskaldunen ikastolek antolatutako “Euskaldunak eta itsasoa” izeneko kanpainan parte hartuko dugu.

Jardunaldi hauen helburuak batez ere, hauek dira:

  • Gurasoak eta ikasleak euskal kulturan eta euskararen erabileran motibatzea.
  • Euskaldunak eta itsasoa daukaten lotura ezagutzea.
  • Euskararen Eguna, abenduaren 3an, ospatzea

Ekintzak, besteak beste, hauek izango dira:

· Gaiari buruzko hainbat ipuin eta leienda irakurri.

· Gaiari lotutako mahai jokoak.

· Abestiak ikasi.

· Eskulan eta denbora-pasak egin.

· Antzerki bat ikastolan txikientzako, eta Jon Maia bertsolariaren hitzaldiak nagusientzako

· Eta .....sorpresak!

Proposatutako helburuak lortzeko zuen laguntza beharko dugu bai seme-alabak euskararen erabileran motibatzen bai Euskal kulturan murgiltzen. Besterik gabe jaso ezazue gure agurrik zintzoena.

Euskara Batzordea

2010/11/19

SOS Afrika kanpaina. Eskerrik asko

Kaixo neska-mutilak eta familiak:
Zorionak eta esker mila SOS AFRIKAk antolatutako kanpainari eman diozuen erantzunagatik. Arropa asko bildu genuen Ikastolan eta dagoeneko bidalita dago. Oso kanpaina arrakastatsua izan da, horren adierazle garraiolariaren hitzak: "ikastola honetan aurreko 10 ikastoletan baino gehiago jaso dugu!".
Beraz, asandakoa, zorionak eta mila esker.
Zuzendaritza

2010/11/10

GURASO ESKOLA

· GAIAK:
- Nortasunaren garapena haurtzaroan
- Umore zentzua. Baikortasuna
- Nola hitz egingo dugu heriotzari buruz seme-alabekin?
- Nola lagundu seme-alabei etxerako lanak egiten?
- Erantzukizunean heztea
- Anai-arreben arteko zeloak
- Arauak eta mugak
- Agresibitatea. Bullying-a
- Nola moldatu seme-alaben jokabide okerrak?
- Elikaduraren desoreka
- Atentzio eza eta hiperaktibitatea.


· DATAK:

- URRIAN: 1 eta 19

- AZAROAN: 2 eta 30

- ABENDUAN: 14

- URTARRILEAN: 11 eta 25

- OTSAILEAN: 8 eta 22

- MARTXOAN: 8 eta 22

- APIRILEAN: 5

- MAIATZEAN: 3 eta 17

Ordua: 15:00

Tokia: Lehen Hezkuntzako 5. A gela (goiko solairuan)

OOGrako behin-betiko hautagaiak

Ikastolako Kontseilurako (OOG) behin-betiko hautagaien zerrenda ikus daiteke hemen azpian.

Bai gurasoen sektorean, hezkuntza hezitzaileen sektorean, zein administrazio eta zerbitzuetakoan, plaza kopurua eta hautagaiena berdinak direnez ez da hauteskunde ekitaldia egin behar. Beraz, hautagai hauek automatikoki Kontseiluko kideak bihurtuko dira legezko epe guztiak burutzen direnean.

TOKIEDER IKASTOLAKO OOGrako BEHIN-BETIKO HAUTAGAIEN ZERRENDA

Tokieder Ikastolako Hauteskunde Batzordea

2010/11/04

SOS Afrika Kanpaina

Egun hauetan Ikastolan Afrikako populazio multzo baztertuen aldeko arropa eta oinetakoen bilketa kanpaina burutzen ari gara. Eman nahi duzuenaren poltsak ekartzeko epea azaroaren 11an, osteguna, amaitzen da.
Animatu helburu honetan laguntzen, gaia umeei ongi azaldu eta, bide batez, aprobetxatu armairuak husteko.

2010/11/01

OOGrako behin-behineko hautagaiak

Azpian klikatuz OOGrako aurkeztu diren sektore bakoitzeko behin-behineko hautagaien zerrenda ikus daiteke.

TOKIEDER IKASTOLAKO OOGrako BEHIN-BEHINEKO HAUTAGAIEN ZERRENDA

2010/10/15

GURASO ESKOLA

Hurrengo bilera:
Noiz: 2010- 10- 19, asteartea.
GAIA: Nortasunaren garapena

2010/09/30

Gela bilerak

Datorren astean gela bilerekin hasiko gara. Bilerak beti 17:30etan izango dira zuen seme-alabaren gelan.
Datak honako hauek dira:

2 urtekoak: urriaren 26an

3 urtekoak: urriaren 26an

4 urtekoak: urriaren 5ean

5 urtekoak: urriaren 5ean

1. maila: urriaren 7an

2. maila: urriaren 19an

3. maila: urriaren 4an

4. maila: urriaren 4an

5. maila: urriaren 5ean

6. maila: urriaren 7an

2010/09/23

Bekak


2010/09/09

2010-09-08ko Zuzendaritzaren oharra

Familia agurgarria:

Ohar honen bidez ongi etorria eman nahi dizuegu, baita honako hau esan ere:

1.- Ondoko orrialdean Ordezkaritzak onartutako 2010-2011 ikasturterako egutegia bidaltzen dizuegu. Ikusten duzuenez, irailaren 29ra arte goizeko ordutegi trinkoa izango dugu, 9:30etik-13:30era, eta irailaren 30ean, osteguna, goizez eta arratsaldez hasiko gara ordutegi honekin:

Goizez 9:30etik – 13:00etara
Arratsaldez 15:00etatik – 17:00etara
Asteazkenetan goizez bakarrik

2.- Lehen Hezkuntzako testu liburuen erosketarako Foru Aldundiaren diru laguntza jasotzeko aurten ez da ikastolaren ziurtagiria behar. Bai, ordea, beharrezkoa da familia liburuaren fotokopia gainerako dokumentuekin batera aurkeztea Foru Aldundiaren Ogasun bulegoan (Samaniego kalea,14). Epea irailaren 2tik urriaren 15arte da. Argibide gehiago nahi baduzue Aldundian bertan jasoko duzue.
Liburuak erosteko Eusko Jaurlaritzak antolatutako Programa Solidarioan parte hartu zuten familiek aurreratutako 25 € kobratuko dituzte.
Haur Hezkuntzako 2. zikloko ikasleen familiek (3, 4 eta 5 urtekoenak) 50 euro kobratuko dituzte.
Garrantzitsua: Laguntza hau bateraezina da deialdi honen xede berbererako bestelako laguntza publiko edota pribatuak jasotzearekin.

3.- Eguneroko Ikastolako sarrera-irteeretan guraso asko ez pilatzeko hau eskatzen dizuegu:

a) Wellingtongo Dukearen kaletik sartzen bazarete eraikuntzaren aurrealdean umeak agurtu.
b) Atzeko atetik sartzen bazarete (Pedro Salinas kaletik) umeak pasatzeko esparrua libre utzi.
c) Frontoia umeentzako esparrua da, beraz, hor ez duzue egon behar.


4.- Animatzen zaituztegu Gasteizko Udalak 2010-2011 ikasturtean gurasoentzat eskainiko dituen euskara ikastaroetan parte hartzera.
Izena ematea GIZARTE ETXEETAN egin beharko da irailaren 19a baino lehen.


5.- Zuzendaritza taldea aldatu egin da, oraingo kideak honako hauek izanik:

Idazkaria: Txuma Ornat
Ikasketa Burua: Iñaki Hernandez
Zuzendaria: Miguel Ruiz


6.- Ikastolarekin harremanetan jartzeko bide hauek dituzue:
Telefonoak: 945171210 eta 945175697
E-maila: 010153aa@hezkuntza.net
Ikastolako bloga:
http://tokiederikastolaeus.blogspot.com


7.- Ikusi duzuenez Ikastolan bi aurrefabrikatu kokatzen ari dira. Bata Lehen Hezkuntzako hainbat talderen ingeleseko gela izango da eta bestea kiroldegia.
Eraikuntza hauek behin-behinekoak dira eta bertan egongo dira eraiki behar den pabiloi berria amaitu arte. Bertan kiroldegia eta hainbat gela izango ditugu. Barkatu eragozpenak.


ZUZENDARITZA

2010/06/16

BIZIKIDETZA


Dakizuenez ikasturteko Elkarbizitza Plana martxan dago Ikastolan.
Aurten Gatazken Ebazpenerako tailerrean parte hartu dugu irakasle eta gurasoek eta arau koadernotxo bat prestatu dugu jolastokia, frontoia eta abarreko espazio komunen erabilerarako .
Informazio gehiago eskuineko zutabean BIZIKIDETZA familientzako gida.

2010/05/26

EKAINAK 12: IKASTOLAKO JAIA

Aurten iaz bezala, Guraso elkarteko euskara batzordeak festa bat antolatuko du. Ekainaren 12an, larunbata, izango da. Egun horretarako hainbat ikuskizun eta ekintzak antolatzen ari gara, baita herri bazkaria ere.
Festaren helburua ikastolako familiak elkartzea, harremanak egitea jolas giroan eta norberak ahal duen neurrian euskaraz.
Egitaraua hau izango da
Goizeko 10etan: Tailerrak eta puzgarriak
12etan TXAN MAGOA
14etan Herri Bazkaria
Bazkalostean Mus txapelketa
16etan Puzgarriak
Txozna eta trikitilariak
HELDUENTZAKO MENUA

Sarrerak: txanpinoiak, langostinoak
piper beteak eta patea
.Oilasko izter betea
Goxua edo sorbetea
.. Ardoa kafea eta kopa
15€
UMEENTZAKO MENUA:
. Makarroiak
. Oilasko paparra patatekin
. Petit Suisse
Freskagarriak
6€





Denok batera frontoian bazkalduko dugu,
Umeek plastikozko plateretan.
Bazkaria mahaietara zerbitzatuko digute, lan hau ez dugu gurasook egin behar.
Zeliakorik balego edo inork dieta berezirik beharko balu, gurekin harremanetan jartzeko e-mail honen bidez:
lekuedereuskara@gmail.com

Herri bazkarian parte nahi baduzu, sartu dirua hurrengo kontu korrontean gaurtik aurrera ekainaren 2 arte. Ordainagiriaren kontzeptua agertuko da familiaren abizenak eta zenbat heldu eta umeren menuak ordaintzen dituzuen, beheko adibidean agertzen den moduan. (H= heldua U=umea)

Euskadiko kutxa:3035 0155 35 1550009240

Adibidea:
Kontzeptua: Agirre Alvarez 2H eta 2U

Festaren egun berean ordainagiria, herri bazkariaren txartelen truke aldatuko duzue.

Bazkalduko duen jendearen kopurua aldez aurretik kontratatuko dugun enpresari jakinarazi behar diogu, eta ez dugu aldatzerik. Ulertuko duzuenez Guraso Elkarteak, bazkaria behin ordainduz gero, ez du dirua itzuliko, nahiz eta edozein arrazoirengatik ez joan bazkaltzera.
Eskertu nahi dizuegu AMPAko bazkideak zareten guztioi, zuei esker honelako gauzak egitea posiblea delako.
Besterik gabe agur bero bat!
Anima zaitezte eta parte hatu ikastolako festan!

Toki Eder Ikastolako Guraso Elkarteko Euskara Batzordea

GURASOEI LAGUNTZA ESKE

Guraso Elkartetik berriro zuen laguntza eskatuko dizuegu. Oraingo honetan tortilla patatak behar ditugu, maiatzaren 28an, datorren ostiralean, ikasolako festan jarriko dugun txosnan saltzeko.

Txosnan aterako dugun diruarekin material eta modu ezberdinekin ikastolari lagunduko diogu.
Eskatuko dizuegu egiten dituzuen tortilak botatzeko platerretan ekartzeko. Honela ez ditugu apurtuko edo galduko. Tortilla egiteko prest bazaude utzi Guraso Elkarteko gelan edo idazkaritzan ikastolako sarrera edo irteera orduetan.
Anima zaitezte ostiralerako tortilla bat egitera, denok eskertuko dugu.

Exkerrik asko aldez aurretik eta ostiral arte!

IKASTOLAKO JAIA

Jakinarazi nahi dizuegu datorren ostiralean, maiatzaren 29an, arratsaldez, IKASTOLAKO JAIA ospatuko dugula. Festa arratsaldeko 15:00etatik 19:00etara izango da. Honekin batera, egingo diren ekintzen egitaraua jasoko duzue.
Aldez aurretik puntu garrantzitsu batzuk aipatu nahi dizkizuegu:


 Festa irekia izango da eta denak etor zaitezteke 17:00etatik aurrera.


 Ostiraleko ekintza osagarriak ez dira egongo.

 Arratsaldeko 17:00etako autobus zerbitzua mantenduko da. Zuen seme-alabak 5etako autobusa hartu behar badu, bete atzeko eranskina eta eman tutoreari.


 Haur hezkuntzako umeak 17:00ak arte andereñoekin egongo dira. Hortik aurrera, ikastolako ikasle guztiek festan gelditzeko guraso edo beste arduradunaren menpe gelditu beharko dute.


 Gurasoek txozna zerbitzua antolatuko dute eta Ikastolako kamisetak izango dituzte salgai.



 Ikastola eguna aukera ezin hobea da Ikastola osatzen dugun guztiok (irakasleak, ikasleak, familiak, monitoreak......) elkarrekin arratsalde atsegin bat pasatzeko.

Zuen partaidetza ezinbestekoa da ikastola esparru ludiko bezala bultzatzeko eta denon artean gozatzeko.



Haur Hezkuntzan
3:00- 4:15

Gaztelu Puzgarriak
4:30etan

Zukuak

Lehen Hezkuntzan
3:00etan Bakoitza bere gelara eta musika
hastean denok AretoNagusira:
 Agurra eta pregoia.
 Batuka dantza.
 6.mkoen emanaldia:”Let me out”
 Guztiok batera abestu: “Patata-patata”

3:30etan
Tailerrak:
 Makilajea, pinak, bitxigintza eta tatuaiak.
Karaokea
Joko txokoa:
 Igela, boloak, eraikuntzak eta 3 marran.
Txalaparta
Kirolak:
 Saski-baloia, baloi errea, futbola, pilota eta ginkana.
Balanz Bike

4:15 etan
Gaztelu puzgarriak: 1go ziklo
eta 3. mailakoentzat

4:45etan
LH koak: Frontoian zukuak
edango dituzte.

5:00etatik 7:00etara
Gurasoekin festan jarraitu

Musika zuzenean, Txalaparta

Gaztelu puzgarriak eta Balanz
Bike: Guztiontzat.

Tailerrak:
 Makilajea, pinak, eta tatuaiak.

Karaokea

Joko txokoa:
 Igela, boloak, eraikuntzak eta 3 marran.

5:00etatik- 6:00etara
Kirolak:
 Saski-baloia, baloi errea, futbola, ginkana eta pilota.

6:00etan
Orduz kanpoko ekintzen
ikuskizuna, gimnasio ondoan,karaoke dagoen lekuan:
 Haur Hezkuntzako dantza taldea.
 Judoa


7:00etan
Festa bukaera.


• Txosna zerbitzua egongo da eta bertan ikastolako kamisetak salduko dira.

2010/05/21

25AN GREBA IRAKASKUNTZAN

Tokieder ikastolako irakaske dozente eta ez dozenteek bat egiten dugu LAB, ELA eta STEE-EILAS sindikatuek maiatzaren 25erako, datorren astearterako, deitutako greba deialdiarekin.

Hau dela eta egun honetan ez gara laneratuko.Beraz, ikasleek ez dute klaserik izango eta ez da jantoki zerbitzurik eskainiko.



TOKIEDER IKASTOLAKO IRAKASLERIA ETA PERTSONAL EZ DOZENTEA

2010/05/14

TXAN MAGOA GASTEIZEN bertan behera



BERTAN BEHERA GELDITU DA UDALAK BAIMENIK EMAN EZ DUELAKO.

Gure helburu nagusia da “Euskal Eskola Publiko Berria” lortzea. Horretarako, beharrezkoa ikusten dugu Hezkuntza sistema propio bat eratzea, zeinetan gure hizkuntzaren (eta Gaztelaniaren) transmisioa bermatuko den, gure kulturaren balore eta beste elementu guztiekin batera.

Hortaz, euskaren maitale eta bultzatzaile orok derrigorrezko hitzordua izango dugu euskararen aldeko aldarria eta bereziki Euskal eskola berriarena egiteko. Horregatik Araba osoko euskaltzaleei dei egiten diegu animatu eta festara etor daitezen.

2010/05/07

EUSKARA KANPAINA


Jakinarazi nahi dizuegu hurrengo egunetan 3.euskara kanpaina eramango dugula aurrera.

Kanpaina honetan erabiliko dugun gaia “AHOZKOTASUNA” izango da eta antolatu diren ekintzek helburu hori dute: ikasleen ahozko adierazpena bultzatzea . Gela bakoitzak ekintzaren bat prestatuko du beste gelaren batean eskaintzeko: antzezpen laburrak, asmakizunak, txisteak, txotxongiloak,olerkiak…

Komenigarria litzateke egun hauetan bereziki zuen seme alabak euskaraz hitz egitera animatuko bazenituzte, ikastolan egindakoaren inguruan interesatuz eta beraien ahalegina eskertuz.
Zuen interesa da bultzadarik hoberena zuen seme-alabak euskaraz hitz egiteko.

Agur bero bat

TOKIEDER IKASTOLAKO EUSKARA BATZORDEA

2010/05/04

HITZALDIA:SEME-ALABAK ETA TEKNOLOGI BERRIAK

 Zer dakigu teknologi berriei buruz?
 Nola atera etekina teknologi berriei etxean?
 Bazenekiten gehiago hitzegin behar dela familian teknologi berrien inguruan gure seme-alabek hauen erabilera egokia egin dezaten?

Saiatuko gara galdera hauei eta zalantzak guztiei erantzuten.

Hizlaria: ANA HERREZUELO, Psicóloga de ASAJER
Eguna: Maiatzak 11
Lekua: Liburutegia
Ordutegia: 15etatik 17etara

ANIMA ZAITEZTE HITZALDIRA ETORTZEN!

GURASOEN ESKOLA

2010/04/23

PRUDENTZIO DEUNA

Ikastolako egutegian agertzen den bezala, datorren astean Prudentzio Deuna ospatzen denez apirilaren 26tik 30era ez dela klaserik izango. Maiatzaren 3an, astelehena, ekingo zaio berriro eskola lanei.

2010/04/16

MENDI IRTEERA

Gurasoen elkartetik jakinarazten dizuegu mendi irteera aurrera doala.
Maiatzaren 8an, larunbatean, burutuko da. Irteera goizeko 10’30an izango da TOKI EDER ikastolako atzekaldetik (Haur Hezkuntzaren sarreratik) eta itzulera 17’00etan Izarratik, 17’30an ikastolan.

Interesa duen jende kopurua kontua izanik, posiblea ikusten dugu autobusa antolatzea, bestela kotxe gehiegi lirateke herri txiki batentzat, beraz, hurrengo egunetan idazten dugun kontu zenbaki honetan diru sarrera egin dezakezue.

Guraso elkarteko bazkideentzat: 3€ pertsona bakoitzeko(2 urtetik aurrera)
Bazkideak ez direnentzat: 6€ pertsona bakoitzeko (2 urtetik aurrrera)

Gomendatzen dugu hamaiketakoa, bazkaria eta ura eramatea, Baita egokiak ikusten dituzuen jostailuak ere (sokak, baloiak...) gailurretik jeitsi eta gero OSTUÑO parkean gera gaitezkeelako.

Dirua sartzeko kontu zenbakia:
EUSKADIKO KUTXA: 3035 0155 35 1550009240
KONTZEPUA: Mendia. Familiaren abizenak (adb. garcia arregi)

Egun horretarako eguraldi txarra aurreikusten bada, txangoa suspendituko da eta dirua itzuliko dizuegu, beraz, gorde zuentzat beste ordainagiri bat.
Eskertuko genizueke dirua ahalik eta azkarren sartzea, antolaketa denboraz egiteko, eta inoiz ez, maiatzak 3, astelehena, baino beranduago.
Ordaindu eta gero utzi idakaritzan beheko papera.
Egun polita pasako dugulakoan
Agur bero bat.

MENDI IRTEERA 2010

FAMILIAREN ABIZENAK:
Haurren mailak:
Zenbat joango zarete:
Zuekin kontaktatzeko telefonoa:
E-mail:

TOKI EDER IKASTOLAKO EUSKARA BATZORDEA
GURASO ELKARTEA

UDALEKUAK TOKIEDER 2010

2010eko udarako Tokieder ikastolako udalekuak antolatzen ari gara. Lehen baino lehen zenbat umek parte hartuko duten jakitea interesatzen zaigu. Oso datu garrantzitsua da, horren arabera udalekuak egitea posible izango den eta gutxi gorabeherako prezioa jakingo genukelako.
Iaz bi jarduera hauek antolatu ziren:
JOLAS TXOKOA UDALEKUA
Norentzat: H.H.ko umeentzat L.H.ko umeentzat
4 urtetik aurrera

Ordutegia: Ikastolako goizeko jardueraren antzekoa Goizez eta arratsaldez

Prezioa: 60-90euro 90-120euro

Iraupena: Ekainaren 28tik uztailaren 9ra

Umeak/begiralea ratioa:
Legeek eta arautegiek ezartzen duten ratio berbera. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. maila 8 ume bakoitzeko begirale bat. Lehen Hezkuntzako 3.mailatik gora 10 ume bakoitzeko begirale bat.


Oso pozik gaude iazko jarduerako emaitzekin, iazko argazki batzuk ikus ditzakezue ikastolako blog-ean http://tokiederikastolaeus.blogspot.com/. Aurten zer edo zer antzekoa egin nahi dugu baina ume kopuru handiago batekin. Beste planteamendu bat egitea ere posiblea da. Zuen iritzia jakin nahi dugu.

Prezioa ezin da oraindik zehaztu. Honetarako kontuan hartu behar da zenbat umek izena emango duten eta zein enpresari emango zaion udalekua.


Nahi duzuenok bete ondorengo datuak eta 2010-4-24 baino lehen utzi ikastolako idazkaritzan UDALEKUAK atalean. Orri hau beteta emateak ez du inolako konpromisorik eskatzen.


Izena eta abizenak
Maila eta gela
Zerbait esateko




Zure seme-alabak iazko jardueran parte hartu bazuen: zer iruditu zitzaizun jarduera? Zertan hobetu beharko genuke? (zure semea apuntatu ez arren, mesedez bete ezazue atal hau)



ZURE IRITZIA OSO GARRANTZITSUA DA GURE EKINTZA HOBETZEKO
TOKIEDER IKASTOLAKO GURASO ELKARTEA

2010/04/14

Udalekuak 2009

PIRRITX PORROTX ETA MARIMOTOTS


MENDIZORROZAN, APIRILAK 17
SARRERAK SALGAI :

Emanaldi orduak: 16:00etan eta 19:00etan
Ate irekiera: emanaldia baino ordubete lehenago

Sarrera salmenta tokiak eta prezioak:
Zadorra AEK euskaltegia ( Bartzelona 28 - Lakua), prezioa 6€
Aixkira AEK euskaltegia ( Jose Mardones 8 - Jubimendi) ,prezioa 6€
Arana AEK euskaltegia ( Arana 30 - Arana) prezioa 6€
Askapena ( Aiztogile 15) prezioa 6€
Hala Bedi Taberna ( Aiztogile 98) prezioa 6€
Intenet bidez: http://www.blogger.com/ prezioa 7.5€
Egunean bertan: Mendizorrozako takilletan 12:00etatik aurrera, prezioa 6€

2010/02/09

Ikastolako argazkiak

Hemen dituzu ikastolako hainbat esparruren argazkiak.

Sahara

“SAHARAREN ALDEKO EUSKAL KARABANA” kanpainan Ikastolak parte hartu du eta antolatzaileak pozik daude emaitzekin:

dilistak .......................................97kg
babarrunak ...............................12kg
txitxirioak .................................21kg
pasta ..........................................77kg
hegaluzea ..................................44kg
azukrea .....................................39kg
arroza ......................................136kg
sardinak ....................................17kg
konpresak ..................................4 kutxa

Zuen laguntzagatik eskerrak emanez jaso AGUR BERO BAT





Hona hemen ikastolak bidalitako laguntza

Karabanari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero hemen sakatu.

Datorren astean, Bilbon, Donostian eta Gasteizen, Sahararen aldeko Elkartasun Astea egingo dugu. Gasteizen Sahararekiko VI. Karabana aurkeztuko da otsailaren 20an, Buesa Arenako aparkalekuan 10:30ean eta beste jarduerak otsailaren 24an izango dira, Artiumen.

Honekin batera bidaltzen dizkizuegu informazioa eta programa. Bertan parte hartzera eta ekimen honen zabalkuntza egitera animatzen zaituztegu.

Besterik gabe, agur eta mila esker!

2010/02/05

TOKIEDER IKASTOLA, NONDIK GATOZ? HISTORIA

Tokiederren hasiera, beste hainbat Ikastolena bezala, ez zen erraza izan eta hala-holako lokaletan eta sakabanatuta eman zituen lehenengo urte haiek.

1978an hasi zuen bere ibilia 10 ikasgelekin bi toki desberdinetan : 7 gela Sancho el Sabio kaleko garaje batean eta beste 3 gela Los Angeles elizan.

...

Gaur egun Lakuabizkarra auzoan kokatuta dagoen D ereduko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastola publikoa da. 3 lerroko ikastetxe honetan, guztira, 2 eta 12 urte bitarteko 579 ikasle daude, honela banaturik:
HH 243 ikasle
LH 336 ikasle


TOKIERDER IKASTOLA mapa handian ikusi

Informazio osoa ikusteko egin klik hemen.

2010/01/26

Agurra

Kaixo guztioi:
Hau Gasteizko Tokieder Ikastolaren bloga da.

Hemendik aurrera denok dugu hemen gure gauzak argitaratzeko gunea, bai ikasleok, irakasleok eta gurasoek ere bai.

Dokumentu bat argitaratu nahi baduzue ikastolara helarazi behar diguzue edota beheko helbideetara bidali.

Post bat argitaratua izateko arau errazak bete behar ditu: errespetua, gai aproposak jorratzea eta gutxienezko kalitatea izatea (esaldi zuzenak, ortografia...).

Hemen topatu ahalko dugu: Ikastolari buruzko informazio orokorra, jantokia, etxera bidalitako oharrak, beste blog interesgarrien loturak, iritziak, argazkiak, ...

Gogokoak/ laster-marka atalean gordetzen baduzu, hurrengo sarreretan azkarrago helduko zara.

Gurekin harremanetan jartzeko beste bide hauek ere badituzu:

IKASTOLAKO TELEFONOAK 945171210 / 945175697


E-MAIL: tokiederikastola@gmail.com