2017/01/31

SASKIBALOIKO TOKIEDER DERBIA



Pasa den larubatean, urtarrilak 28, partida oso berezia bizi genuen Toki Ederren. Izan ere, LH5. mailako Toki Eder A eta Toki Eder B taldeek elkarren kontra jokatu zuten liga eskolarrean. Gure neska-mutilek gogo eta intsentsitate handiarekin aurre egin zioten partidari, baina horretaz gain, gorapiatzekoa da bi taldeek partidako egoera guztietan erakutsitako kiroltasuna eta adiskidetasun apartak.

Eta gainera, Toki Eder irabazi zuen! Aurrera Toki Eder!

2017/01/27

AGATE DEUNA



Hurrengo ostiralean, otsailaren 3an, arratsaldeko 15:30etan hasita, eguraldia lagun, Agate Deuna ospatuko dugu.
Ikastola osoa  aterako gara kantatzera, baina denok batera atera beharrean Lehen Hezkuntzakoak  hiru taldetan eta Haur hezkuntzakoak bere aldetik aterako dira.

Eginkizun honi kolorea emateko asmoz, baserritarrez jantzita etortzea  komeni da.

Makilan haurraren izena ipintzea ezinbestekoa da. Datozen urteetarako gordetzea gomendatzen dizuegu.

         Neskaren zapia nola jarri hemen ikus dezakezue


Untitled from Tokieder on Vimeo.

2017/01/20

Agate Deunako makilaren apainketa


2017/01/19

TOKIEDERREN GABON SOLIDARIOAK

Tokiederreko ikasleek Siriako errefuxiatuei eta minbiziaren aurkako erakunde bati eman diete Olentzeroren dirua.

2017/01/17

17-18 IKASTURTERAKO MATRIKULAZIOA

2017-18 ikasturterako matrikula egiteko epea urtarrilaren 30etik otsailaren 10ra

Ikastolan ATE IREKIEN EGUNA antolatuko dugu:
Zuen haurra matrilulatu baino lehen ikastolaren instalazioak ezagutu nahi badituzue etor zaitezkete antolatu dugun saiora. Gustura erakutsiko dizuegu. 


Eguna: URTARRILAREN 26, OSTEGUNA 
Ordua: 18:00
Tokia: LEHEN HEZKUNTZAKO SARRERA



Egutegia
  • Izena emateko eta eskaerak aurkezteko epea:
    • On-line: 2017ko urtarrilaren 30etik otsailaren 9ra
    • Ikastetxean: 2017ko urtarrilaren 30etik otsailaren 10era
  • Eskatzaileen zerrenda argitaratzeko: 2017ko otsailaren 14an
  • Behin-behineko zerrendak argitaratzeko: 2017ko otsailaren 23an
  • Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egiteko: 2017ko martxoaren 8ra arte
  • Eskabideari uko egiteko: 2017ko martxoaren 8ra arte
  • Behin betiko zerrendak argitaratzeko: 2017ko martxoaren 16an
  • Zerrendak argitaratzeko (2. eta 3. aukerak): 2017ko martxoaren 27an
  • Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzeko: 2017ko apirilaren 10ra arte
Zerrenda guzti hauek ikusgai egongo dira eskatutako lehenengo ikastetxean

2017/01/13

PATINETEAK



Gaur patineteak uzteko burdin batzuk jarri dizkigute idazkaritzaren ondoan. Oraindik aurrera hor utzi beharko dira baina GOGORATU: lotuta utzi!!!!

TOKI EDER EXTRAESKOLARRAK - MULTITXIKI ADIERAZPENA / MULTI-DANCING DANTZEN BIDEOAK



Kaixo familiak!

Multitxiki-Adieazpen (LH 1-2) eta Multi-Dancing (LH 3-4) eskolaz kanpoko taldeen gabonetako dantzen bideoak eskuragarri dituzue!