2017/03/31

KORRIKA 20

Atzo Korrika Gasteiztik pasatu zen eta hor zegoen Tokieder Ikastola.


https://goo.gl/photos/jHWwpBAamyLiShsC6

BIDEO BAT                                      BESTE BAT

Oso ondo Tokieder!!!

2017/03/30

INGELESEKO ANTZERKIA

Hurrengo asteartean ingeleseko antzerkia izango dugu ikastolan. Lehenengo hiru kurtsoek IGLOO ikusiko dute eta 4., 5. eta 6. mailakoek GULLIVER. Seguru oso politak direla. Hemen dituzue pista batzuk:
http://forumteatro.com/web/fichas/2016/video/GULLIVER.mp4













http://forumteatro.com/web/fichas/2016/video/Igloo.mp4


2017/03/28

KORRIKA 2017



           Gogorarazi nahi dizuegu martxoaren 30an, osteguna, Korrika Handia Gasteizera helduko dela.


          Korrika Handirako guk erositako kilometroan parte hartu nahi dugun Ikastolako guztiok hurrengo datu hauek kontuan hartu beharko ditugu:

Elkartzeko lekua: Lekukoa Wellingtongo Dukearen kaleko ikastolako  sarrera nagusian hartuko dugu.

Ordua: Arratsaldeko 19:45ean

 Korrikako kilometroa egin aurretik, arratsaldeko 5etatik aurrera  Zumaia plazan egingo den jaialdian parte hartzera konbidatu nahi zaituztegu.
            Ikasleek jaian parte hartu nahi izanez gero, egun horretako eskolaz kanpoko ekintzetan ez dela egongo abisatu bai irakasleari baita monitoreari ere.
 Beste alde batetik, aukera hau aprobetxatu nahi dugu esateko guztion artean 500 € inguru jaso ditugula erositako kilometroa ordaintzeko. Ekarpenak egiteko oraindik egun batzuk gelditzen dira.

Zuek emandako laguntza eskertuz, Korrika Handian parte hartzera animatzen zaituztegu.

2017/03/21

INGELESEKO BARNETEGIA

6. mailako ikasleak Lekarozera joan dira ingeleseko barnetegir. Atzo joan ziren eta ostiral arte ez dira bueltatuko. Ziur ondo pasatuko dutela eta asko ikasiko dutela.

 

2017/03/17

GURASO ESKOLA



Datorren astelehenean, hilak 20, Haur Hezkuntzan garai horretan ematen diren haserre eta beldurrak jorratuko ditugu. Eta asteartean, hilak 21, Lehen Hezkuntzan, autokontrola neska-mutilengan. Nola jasan dezaketen frustrazioia. 


Animatu  zaitezte!!

2017/03/09

OUR INTERESTING PROJECTS


Hemen dauzkagu 5.mailakoekin egindako proiektuaren argazki bilduma. Beraien ohiturei buruzko galdetegi bat prestatu genuen, datu bilketa egin eta, amaitzeko, hauek grafikoetan jaso genituen. Geure buruei buruz gehiago jakiteko balio izan zigun, eta ingelesa lantzeko ere bai, noski!

https://drive.google.com/file/d/0Byz67tWjYotxVlBhbTJxQXBUTE0/view?usp=sharing

2017/03/08

Martxoak 8

Gaur, Martxoak 8, Ikastolan Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatu dugu. Morez jantzita patioan kokatu gara eta gela bakoitzean sortutako leloak irakurri ditugu.  Gurasoek ere lagundu digute egun hau aldarrikatzen. Eskerrik asko!

2017/03/03

PLANETARIOA


Gaur 6.eta 2. mailako ikasleek Unibertsoa ezagutzeko aukera polita izan dute. Espaziotik ibili dira eta izarrak hurbiletik ikusi dituzte. Hau zorte ona!

 https://goo.gl/photos/cPPV6FzsTUCbD4xv5

2017/03/01

IÑAUTERIAK 2017

Pasaden ostiralean iñauterietako jaia ospatu genuen Ikastolan. Mozorrotu ginen eta oso ondo pasatu genuen. Hemen dituzue egin genituen argazkiak. Ea ezagutzen gaituzuen!!