2015/12/23

Olentzeroren Jaia


Atzo Olentzero gure Ikastolara etorri zen eta merezi duen moduan hartu genuen: kantuz eta dantzaz betetako jaialdi bat eskaini genion. Asko gustatu zitzaion eta opari mordo bat utzi zigun, oso onak garelako izango da!!

http://slide.ly/view/a7b6314d543aaa83c7f11f45ec641b3b

2015/12/22

Zorionak eta urte berri on!!

Gaur Olentzero Ikastolara etorri da eta  gabonetako jaialdia   bukatu ondoren opari batzuen zozketa izan dugu. Hauek dira ateratako zenbakiak: 


 

 Begiratu ea etxean duzuen. Urtarrilaren 13ra arte etor zaitezkete saria jasotzera. Zorte ona!!

Zorionak eta urte berri on!!

Zorionak eta urte berri on!




Eskolaz kanpoko ekintzen partehartzaileok gabonak zoriontzeko ondorengo bideoa prestatu dugu.

Zorionak eta urte berri on!


Gurasoen abesbatza

Atzo Ikastolako ama batzuek gabon kanten emanaldia eskeini ziguten. Asko gustatu zitzaizkigun. Zein ondo abesten duten!! Eskerrik asko bihotz bihotzez.

http://slide.ly/view/05ae94280a214506c86c83cdad474197
 

2015/12/18

Olentzero eguna

A ze gutxi falta den Olentzero gure etxeetara etortzeko! Gure Ikastolara lehenago etorriko da bisitatxo bat egitera, hain zuzen ere, asteartean. Ongi etorria emateko jai polita prestatu dugu, bai Lehen Hezkuntzan bai Haur Hezkuntzan.
Hementxe egitarauak ikus ditzakezue:


2015/12/11

Jostailu ez sexistak

Gabonak hurbil daude eta hauekin batera,  Olentzero eta Erregeak agertzeko prest daude.
 Hau dela eta blogeko eskuineko zutabean dagoen "Txoko Morean" ideia interesgarriak zintzilikatuta dituzue. 

 Ea gustokoa duzuen!

2015/12/04

Euskara eguna

Atzo, abenduak 3, Ikastolan Euskararen eguna ospatu genuen. Guztiok, bai haur hezkuntzakook bai lehen hezkuntzakook  dantza egin genuen. Hona hemen egindakoa. Begira zein ondo atera zitzaigun!!
 
Sakatu hemen

2015/12/03

EUSKARAREN EGUNA

Resultado de imagen de euskararen eguna 2015