2019/05/21

ELKARBIZITZA KANPAINA




Bat denontzat eta denok batentzat (Brigitte Weninger, Eve Tharlet) ipuina erreferentziatzat hartuta kanpaina bat egin dugu ikastolan, IBT-CRI zerbitzuak bultzatuta.
   Ipuin honetako lagun bakoitzak badu eragozpenen bat, baina baita trebetasun bereziren bat ere. Elkartuta, beraz, oso indartsuak izango dira denak.
Helburu berarekin maila ezberdinetako ikasleek aukera izan dute bideo, ipuin edo material ezberdinen bidez, bereziak egiten gaituzten eragozpen eta trebetasun ezberdinak ezagutzeko eta elkarrekin indartsu egiten gaituztenak.
Bat denontzat eta denok batentzat!
IBT-CRI-a 1980tik heziketa-zentroekin itsutasuna eta ikusmen baxua duten ikasleen inklusioan laguntzen duen Euskal Gobernuaren Hezkuntza Saileko zerbitzua da.

TOKIEDE IKASTOLAKO SASKI BALOI TALDEA TXAPELDUN

Asteburu honetan final foru txapelketan Tokieder ikastolako saski baloi taldeak partehartu du.
TXAPELDUNAK IZAN DIRA!!! ZORIONAK TALDE!!!

Hona hemen bideo txiki bat:
https://drive.google.com/open?id=0Byz67tWjYotxTThCb1EteWIxUDRzZVFVVVVjajQxWXdvZ2Zz 
 

OLINPIADA MATEMATIKOAK
Maiatzaren 18an Olinpiada Matematikoak izan ziren. Ikastolako 3 ikasek parte hartu zuten: Elena Fernandez de Aranguiz, Garazi Merino eta Naia Garcia de Garayo. Azken honek sari bat lortu zuen
ZORIONAK NESKAK!!!